uztaritze.info

Iritzia

Uztaritzen uztartzen?

Uztaritzen uztartzen?

Rosa Parksek ere bazekien Amerikako Estatu Batuetako legearen kontra egin zuela autobuseko bere jarlekutik zutitzeari eta aulkia gizon zuri bati uzteari uko egin zionea...

2019ko Maiatzaren 09a | ENEKO BIDEGAIN | ENBATA

Uztarritik lotzen dira bi idi, elkarren indarrez tira egin diezaioten orgari. Baina idi batek bide batetik joan nahi badu eta besteak bestetik, zer gertatzen da? Halako uztartzeak zama bihurtzen dira laster. Are gehiago, itzainak agintzen duena ez denean idiak nahi duena. Herriko Etxe guztietan bezala, Uztaritzen ere, itzaina prefeta da, hark markatzen du norabidea, hala nola Frantziako legedia.

Uztaritzeko Herriko Etxean abertzaleak dira agintean, 2014ko hauteskundeak irabazi zituztenetik. Hango talde abertzalea bitan zatitu da, ordea. Auzi nagusia euskarari buruzkoa da, aspalditik datorrena. Uztaritzeko Herriko Etxe berriaren lehen erabakietako bat izan zen euskara ofiziala izatea Uztaritzen. Bistan denez, prefetak –itzainak– erabaki haren kontrako helegitea ezarri zuen, eta neurria ez zen sekula bete.

Hautetsi batzuek eskatzen dute herriko kontseiluko bilkuretan euskaraz mintzatzeko eskubidea eta, hori bermatu ahal izateko, bat-bateko itzulpena eskaintzea. Alabaina, bakoitzak bere interbentzioa, euskaraz egin ondoan, frantsesez errepikatzea ez da euskara –eta euskaraz mintzatu nahi duena– duintasunez tratatzea. Kargua utzi zuten bilkura hartan, bost hautetsiak euskaraz bakarrik mintzatu ziren, eta auzapezak ez zituen itzuli haien hitzak eta ez zen itzultzailerik jarri. Bruno Carrere auzapezak prentsari adierazi zion hautetsi horiek bazekitela legeak ez zuela baimenik ematen: "Pirinio Atlantikoetako prefekturaren gutun bat jaso dugu erranez bat bateko itzulpen sistema ez dela legezkoa herriko kontseilu batean. Biziki ongi dakite, gutun hori jaso dute; badakite itzulpen sistema ez dela legezkoa, badakite euskara hutsean mintzatzea ez dela legezkoa. Haiek erabaki dute, jakinez ezin nuela, ezin nuela kontuan hartu haien ekarpena" (Berria, 2019ko apirilaren 14a). Rosa Parksek ere bazekien Amerikako Estatu Batuetako legearen kontra egin zuela autobuseko bere jarlekutik zutitzeari eta aulkia gizon zuri bati uzteari uko egin zionean... Bruno Carrerek erabaki du lege injustu bati men egitea, eta beraz, euskarari duintasuna eman diezaiokeen neurri bati uko egitea. Nahiago izan du prefeta gustura utzi, bere taldeko kide batzuk baino. Nahiago izan du Frantziako lege zapaltzaile bat jarraitu, bere oinarri ideologikoak ukatuz.

Zer gertatuko zen auzapezak onartu balu bost hautetsi horien hitzak itzultzea edo bat-bateko itzultzaile bat ekarraraztea? Prefetak salaketa ezarriko zuela eta auzitara joanen zela? Eta? Ez ote da hobe hori, euskara gutxiestea baino? Eman dezagun prefetak Uztaritzeko herria –Lapurdiko hiriburu historikoa– auzitaratzen duela itzulpena egitea legez kanpo delakoan. Horrek krisi politiko bat sortuko luke, Uztaritzetik harago, Euskal Herri osoraino. Herriko bozetatik hilabete batzuk falta direnean, gainerako eragile guztiak bustitzera behartuko lirateke: beste herrietako hautetsiak, Euskal Elkargoa, EEP, beste erakundeak… Auziaren absurdua salatuko litzateke. Sortuko litzateke euskararen ofizialtasunaren aldeko mobilizazio bat, aspaldian izan ez dena… Desobedientzia hori beste herriko etxeetara hedatuko litzateke. Hots, pitz liteke karga sinboliko handiko gatazka bat euskararen alde, mediatikoa, mobilizatzailea… Soka-tira bat Frantziaren kontra. Beharbada ez genuke irabaziko… edo bai! Hasteko, orain irabazteko aukera mikorik ez dago, burua guziz makurturik eta prefetaren menpe. Edo beldur ote da euskara sobera defendatzearen ondorioz bozak galduko dituela? Eta? Zertarako behar ditugu auzapez abertzaleak, euskara ez badute hori baino gehiago lagundu behar?

Email Facebook Google Twitter LinkedIn

Gai honi loturik

Herriko berriak

Herriko bost hautetsiek kargua uzten dute

2019ko Apirilaren 12a | UZTARITZE.INFO

AMASA-VILLABONAKO UDALA, ZIZURKILGO UDALA, ANOETAKO UDALA, TOLOSAKO UDALA, ANDOAINGO AEK ETA GALTZAUNDI EUSKARA TALDEA

Mintzalagunei gutuna


THOMAS GIACOMINI (AGENT CIRCULATION GARAZI / BAIONA – ADHéRENT LAB)

Atea hetsia da


AGENDA

II. Garagardo Festa

II. Garagardo Festa
  • 2019ko Irailaren 07a | 12:00
  • Izaera: Besta
  • Antolatzailea: KUTUN
  • Lekua: BILGUNE
  • Herria: Uztaritze

Iritzia

ZADa eta gerra zibil mundiala

@Expansive info
@Expansive info

2018ko Apirilaren 09a | HERVE KEMPF (REPORTERRE)

Notre Dame Des Landesko ZADaren kontra Frantziako Gobernuak antolatu duen ofentsibaren helburua bizimodu alternatiboen posibilitatea suntsitzea da. Eta kokatzen da agintari neoliberalek botere sendo bat inposatzeko mundu mailako joera baten baitan

IRAKURRI


Iritzia

Anekdota bat ez hain anekdotikoa

Anekdota bat  ez hain anekdotikoa

2018ko Martxoaren 21a | BEñAT CASTORENE

Lehenik eta behin, Lore eta If eskertu behar dira baita sustengatu dituzketen beste zinegotzi guziak ere, gure hizkuntzaren defentsan agertu dituzten kuraiarengatik. Hain segur, badu denbora luzea ez zela horrelakorik ikusi Uztaritzeko Herriko etxean.

IRAKURRI


Iritzia

C’est notre Tour, independentzia!

2018ko Martxoaren 21a | ARMAND JAUNARENA, GARIKOITZ MUJIKA, ELORRI ARIN, OIER HIRIART, XIMUN DUHOUR, SANDRA POCHULU, OIER OA, PAXKAL ELGART, ROBERTO MURGIONDO

Euskadin rokanrolak ez du inoiz dirurik emanen, Inun baina alaigoa izanen da, Ta ezer ez da berdin. Hertzainaken doinu horixe etorri zaigu gogora uztailaren 28an Tourreko etapa oso bat, erlojuaren kontrakoa, Euskal Herrian, Senpere eta Ezpeleta artean, iragango dela jakitean.

IRAKURRI


Iritzia

Une des réponses qui aurait dû émerger

Une des réponses qui aurait dû émerger

2018ko Otsailaren 07a | LORE ARISTIZABAL ANDIAZABAL

En tant qu'élus nous avons le devoir d'impulser et de normaliser la pratique de l'euskara dans notre ville, axe central du plan d'action de la politique linguistique que nous avions élaboré dans lequel toutes les mesures sont déclinées. Il ne s'agit pas de laisser cette lourde mission à la seule responsabilité et conscience individuelles des euskaldun.

IRAKURRI


Iritzia

Euskaldunon hizkuntza eskubideen begirunerako

Euskaldunon hizkuntza eskubideen begirunerako

2018ko Otsailaren 01a | YVES MATXIKOTE JORAJURIA (IF)

Abenduaren 7ko biltzarrean euskara hutsez mintzatzeagatik sortu den egoera bereziaren haritik dator deklarazio hau (2018ko otsailaren 1eko herriko biltzarrean egina). Aktan, azkenean, hitzartzeak kasik behar den bezala ekarriak izan badira ere, hizkuntzaren arazoak dirau eta konponbidea behar du.

IRAKURRI


Iritzia

De la vraie défense de la langue basque à Ustaritz

2018ko Urtarrilaren 04a | JC SAINT-JEAN, USTARITZ AVEC BON SENS ZERRENDA

Lors de la séance du conseil municipal du 07 décembre dernier, à l'occasion d'une de ses interventions, l'un des membres de la majorité municipale, comme de coutume s'est exprimé en premier lieu en langue basque, mais avec une différence notable cette fois-ci, en effet il a catégoriquement refusé, dans un second temps, de traduire en français, à l'attention des nombreux élus non bascophones, le sens et la portée de son intervention.

IRAKURRI