Hirigintza Plana, irailaren 6ko Biltzarraren gai nagusia (mp3)
Euskal Hirigune Elkargoak Hirigintza eskumena bere gain hartu arren, horrek Berriko Biltzarrari iritzi bat bozkatzea eskatu zion, hilabete bukaerako Elkargoko Biltzarrean bozkatu aitzin. Oposizio osoak Biltzarra utzi du puntu honen bozketaren ondotik.
2018ko Irailaren 07a | UZTARITZE.INFO
Iritzi ezberdinak entzun ondoren oposizio osoa Biltzarretik joan da, euskarazko hitz-hartzeentzat itzulpen zerbitzua plantan eman ez izana deitoratzeko, horietako gehienen aldetik behintzat.
Biltzarraren bukaeran auzapezak udan izan diren pintadei buruzko deklarazio bat irakurri du.