uztaritze.info

Herriko berriak

Maiatzaren 31ko Herriko Biltzarra

Aipagaien zerrendako 12 gaietariko 10 aho batez onartu dira. 4. gaian 2 abstentzio izan dira (Aristizabal, Matxikote) bozkara ekarritako hitzarmena ez baitzen euskaratua izan, eta 10. gaian kontrako bozka bat izan da (Cendres), langileen ordezkaritza minimoetan ezarria izan delako.

2018ko Ekainaren 05a | UZTARITZE.INFO

Hor zirenak: CARRERE jauna Auzapeza, SEMERENA, GALLOIS, CEDARRY andereak, GOYHENECHE, ROUAULT, DRIEUX jaunak Axuantak, ORHATEGARAY-SONNET, ARISTIZABAL, LAMAISON, CASABONNET-MOULIA, DURAND-RUEDAS, POCORENA Andereak, MINVIELLE, IBARBOURE, DAGUERRE, MACHICOTE, OSPITALETCHE, ROUGET, SERRANO, SARRATIA, LAPEYRADE, MAILHARRANCIN, SAINT-JEAN, DUMON, VINET, URRUTIA, CENDRES Jaunak kontseilariak.

Barkatuak: DOYHENART anderea.

SAIOAREN IDAZKARIA: CASABONNET-MOULIA Anderea

Doyhenart andereak ahalordea Lamaison andereari eman dio.

HIRIGINTZA

1. HIRIGINTZARAKO BAIMENAK – KOMUNA PUBLIKOAK LAPURDI PLAZAN ETA GUADALUPEAN – ESKOLAK ERABILTZEKO ETXOLA BAT HERAITZEKO ESKOLAN.

Goyheneche jaunak ondoko txostena aurkeztu du,

Hirigintza baimenaren eskaeraren onartzea proposatua zitzaizue, komuna automatikoen plantan ezartzeko Lapurdiko plazan, Guadalupea sektorean AP 673 eta 676 lursailetan eta etxola bat plantan ezartzeko Heraitzeko eskolako ekitaldientzat AC 32 eta 188 lursailetan.

Herriko kontseiluak aho batez BAIMENA EMATEN DIO, Auzapezari, honi lotuak diren hirigintza baimenak pausa, azterketa eginaraz eta izenpearaz dezan.

Vinet jauna iristen da.

* OBRAK – IRISGARRITASUNA – BIDEAK

2. BIDE PRIBATUEN IZENDAPENA – SGE ETXEGUNEA - ARRUNTZA AUZOA.

Goyheneche jaunak txosten hau aurkeztu du,

Etxegune bat laster eraikia izanen da Arruntzako sektorean, Arrangoitzeko bideko 118 zenbakiaren heinean. Bide pribatu bat egitekoa da eraikiko diren etxe berrietara iristeko. Bide berri horren izendatzea proposatua zitzaizue.

Bidegaraiko atekamotza - Impasse de Bidegaraia

Herriko Kontseiluak aho batez

,
  • ONARTU DU izen hau: Bidegaraiko atekamotza - Impasse de Bidegaraia;
  • Jaun auzapezari erabaki horrentzat beharrezkoak diren ekintza oro eramateko ARDURA EMAN DIO.

3. AC 294, 296, 299 ETA 301 ZENBAKIDUN LURSAILAK EROSTEA – HERAITZEKO AUZOA – ERREPIDEAREN ZABALTZEA –MENDIONDO INDIBISIOA.

Goyheneche jaunak honako txostena aurkezten du,

AC 295 lursailean eraikitzeko etxe leku baten identifikatzeko eta errepide publikora heltzeko bide berri baten eraikitzeko, Uztaritzeko Etxehasia bideko 648 zenbakian bizi den Annie Erremundeguy andereak ordezkatzen duen Mendiondo indibisioak abiatu lursailen banaketaren parte gisa, Herriko kontseiluari errepidea zabaltzeko AC 301, 296, 294 eta 299 zenbakidun eta orotara 78 m2ko hedadura duten lursailak euro sinboliko baten truke eros ditzan onartzea galdegiten zaio.

Herriko kontseiluak aho batez,

  • AC 294, 296, 299 eta 301 zenbakidun eta orotara 78 m2ko hedadura duten lursailak euro sinboliko baten truke erostea ONARTZEN DU;
  • Auzapez jauna akordio honi dagozkion dokumentu oro izenpetzera BAIMENTZEN DU.

* FINANTZAK – EKINTZA EKONOMIKOA – GIZA BALIABIDEAK

4. EUSKAL HERRIKO GAZTEEN GERORAKO TOKIKO MISIOA 2017ko eta 2018ko DIRU LAGUNTZAK – MAILIARENA ZENTROKO GELEN OKUPATZEKO HITZARMENA.

Gallois andereak honako txostena aurkezten du,

2017 eta 2018 urteendako, Gazteen Gerorako Tokiko Misioak gure atxikimendua berriz adieraz diezaiogun galdatu digu. Uztaritzeko enplegu galdegileei laguntza eta aholkuak ematen dizkie. 2017an, adibidez, 9.211 euroko diru laguntza eman genion. 2018an, 9 211 eurokoa.

Diru laguntza hau berezko fiskalitatea zuten lehengo herriarteko lankidetzarako erakunde publikoetarik (HELEP) jaso hautuzko eskumenen mailakoa dela oroitarazi behar da. 2016ko uztailaren 13ko erabakiaren ondorioz sortu zen oraingo Euskal Hirigune Elkargoak baliatzen duen eskumena da, 2017ko urtarrilaren 1az geroztik, urte batez gehienez eta lehen eskumen hori zuten HELEPen eremuan.

Errobi herri elkargoak ez zuen eskumen hori betetzen. Euskal Hirigune Elkargoak (EHE) eskumen hori behin betiko bere gain hartuko duen peskizan, diru laguntza hori gure herriak eman beharko du.

Herriko kontseiluari, gainera, herria egitura honen kide izanen dela baieztatzea galdegiten zaio.

Bestalde, galdegina zitzaitzue, Gazteen Gerorako Tokiko Misioarekin, hitzarmen baten baimena ematea, Mailiarena zentroko bulego baten okupatzeko 2018ko urtarrilaren 1etik goiti, 1500€ren truke urteko, karguak barne.

Herriko kontseiluak,

  • BAIEZTATZEN DU, 2017an eta 2018an herria egitura honen kide izanen dela;
  • ONARTZEN DU, Euskal Herriko Gazteen Gerorako Tokiko Misioari 2017 urtearendako 9 211 euroko diru laguntza eta 2018 urtearendako 9 211 euroko diru laguntza ematea;
  • ZEHAZTEN DU, 2018ko aurrekontuan araberako kredituak aurreikusiak direla;
  • BAIMENTZEN DU, hitzarmen baten izenpetzea Gazteen Gerorako Tokiko Misioarekin, 2018ko urtarrilaren 1etik aitzina, Mailiarena zentroko bulego baten okupatzeko 1500€ren truke urteko, karguak barne.

BOZKAK:

  • ALDE: 27
  • KONTRA: 0
  • ABSTENTZIOAK: 2 (Aristizabal, Machicote)

5. ALOKAIRUAN EMATEKO 29 BIZITEGI SOZIALEN ERAIKITZEA – DIRUZTATZE HITZARMENA – HSA – HIRIGOINA ETXEGUNE PROIEKTUA.

Drieux jaunak ondoko txostena aurkezten du,

SOBRIM promotoreak bultzatu duen “HIRIGOINA etxegune proiektu ” bizitegi kolektiboz osaturiko eraikuntza programa baitan, Habitat Sud Atlantic (HSA)giza eragileak, alokatzeko diren 29 bizitegi saltzea onartu du ondoko baldintzan: erosleak bukatuko ditu obrak, 29 bizitegietatik 19 dira PLUSan (erabilera sozialerako alokairurako mailegua) eta 10 dira PLAIan (integraziorako alokairu mailegu lagundua) gisan.

Finantzaketa planak Estatuko eta kolektibitaten dirulaguntzei dei egiten die, hala nola Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluari eta Uztaritzeko herriari.

Uztaritzeko herriak alokairuan ematekoak diren bizitegi horien eraikuntzen diruztapenean dirulaguntza bidez parte hartuko du kostu orokorraren 97 821 €taraino.

Hitzarmen hau, 2016ko azaroaren 24ko delibero baten gaia izan zen.

Epemugen zerrenda hau da:

  • 2018ko finantza aldia: 19.564€
  • 2019ko finantza aldia: 34.237€
  • 2020eko finantza aldia: 44.020€

Herriko Biltzarrak aho batez,

  • Auzapezari BAIMENA EMAN DIO, HSA sozietatearekin alokairuan emanen diren 29 bizitegi sozialen eraikuntza
  • diruztatzeko partaidetza hitzarmena, 97 821 € dirulaguntzakoa, izenpetu dezan;
  • ZEHAZTEN DU behar diren kredituak aurreikusiak izanen direla 2018, 2019 eta 2020ko aurrekontuetan.

6. DIRU ITZULTZE MARIE ANGELE MATHIAS ANDEREARI.

Drieux jaunak aurkeztu du ondoko txostena,

2017ko apirilaren 14ko hitzarmen baten bidez, UZTARITZEKO Herriak, Secours Populaire elkartearen esku uzten du auto bat urririk. Hitzarmenean aurreikusia da UZTARITZEKO herriak bere gain hartuko dituela auto horren erabiltzeari dagozkion gastu guziak.

Secours Populaire (Uztaritzeko adarra) elkarteko kide eta zuzendari den Marie-Angèle MATHIAS andereak, huts baten ondorioz zuzenki ordaindu du autoaren gasolina. Fakturatze hori 150,01 €koa da. Herriko kontseiluaren baimena behar da diru itzultzearen egiteko.

Herriko kontseiluak aho batez BAIMENA EMATEN DU, 150,01 € dirua itzultzeko Marie-Angèle MATHIAS andereari.

7. MAREXAL GASTUAK – ZALDIKUMEA - DIRU ITZULTZE ESKAERA JEAN-MICHEL AYCAGUER JAUNARI.

Drieux jaunak ondoko txostena aurkezten du,

2018ko urtarrilaren 31an, hirizaintza zerbitzuak ohartu ziren Uztaritzeko Arruntza auzoan den Hemeretziak etxeguneko 360 zenbakian, zaldikume bat nekezian zagoela pentze batean. Su hiltzaileak eta marexala deitu zituzten.

Uztaritzeko herriak ordaindu behar izan zuen marexalaren 188,45 €ko fakturazio diru kontua.

Geroztik kabalaren jabea identifikatua izan da, hau da Jean-Michel AYCAGUER jauna eta orain proposatua zaizue, berari, diru itzultze eskaera bat egitea.

Herriko kontseiluak aho batez BAIMENA EMATEN DU, 188,45 €ko diru itzultze eskaera bat egiteko Jean-Michel AYCAGUER jaunari.

8. MAREXAL GASTUAK – ZAKUR HERRATUA - DIRU-ITZULTZE ESKAERA LESLIE SENEZE ANDEREARI.

Drieux jaunak ondoko txostena aurkezten du,

2017ko azaroan, xakur bat atxemana izan da Uztaritzen eta Senpereko marexalari utzia izan da artatua izaiteko. Arta hauentzako Uztaritzeko herriak 103,50 € ordaindu ditu.

Geroztik kabalaren jabea identifikatua izan da, hau da Leslie SENEZE anderea eta orain proposatua zaizue, berari, diru itzultze eskaera bat egitea.

Herriko kontseiluak aho batez BAIMENA EMATEN DU, 103,50 €ko diru itzultze eskaera bat egiteko Leslie SENEZE andereari.

9. BAITEZPADAKO ETA AITZINETIKAKO BITARTEKARITZAREN ENTSEATZEA – PIRINIO ATLANTIKOETAKO LURRALDEKO FUNTZIO PUBLIKOAREN KUDEAKETA ZENTROAREKIN IZENPETU HITZARMENA.

Drieux jaunak honako txostena aurkezten du,

Pirinio Atlantikoetako Lurraldeko Funtzio Publikoaren Kudeaketa Zentroak XXI. mendeko justiziaren modernizatzeko 2016ko azaroaren 18ko legearen 5 IV. artikuluak baimentzen duen aitzinetikako eta baitezpadako bitartekaritzaren entseatzeko engaiamendua hartu du. Hala, lege honek, 2020ko azaro arte, auzitegi administratibora jo aitzin bitartekaritza fase baten entseatzeko ahala ematen du.

Prozesu honek ezinbestean honako erabaki administratibo indibidualak hunkituko ditu:

  • 1983ko uztailaren 13ko legearen 20. artikuluko lehen parrafoan aipatu lansarien osagaietarik bati dagozkien langilearen kontrako erabaki administratibo indibidualak;
  • 1988ko otsailaren 15eko dekretuko 15, 17, 18 eta 35-2. artikuluetan kontratupeko langileendako aurreikusitako kanpo zerbitzaldiak, geldialdian emateak edo lansaririk gabeko oporraldiak errefusatzeko erabakiak;
  • aitzineko puntuan aipatu kanpo zerbitzaldi, geldialdian emate edo burasotasun geldialdi baten ondotik kontratupeko langile bat berriz hartzeari dagozkien langilearen kontrako erabaki administratibo indibidualak;
  • barne mailan erdietsi graduz goratze edo lan ardura aldaketa baten ondorioz langilearen sailkapenari dagozkien langilearen kontrako erabaki administratibo indibidualak;
  • bizi osoan lanbide formakuntzari dagozkien langilearen kontrako erabaki administratibo indibidualak;
  • 1983ko uztailaren 13ko legearen 6. artikulua aplikatuz langile elbarrituen aldera enplegatzaile publikoek hartu neurri egokiei dagozkien langilearen kontrako erabaki administratibo indibidualak;
  • 1985eko irailaren 30eko dekretuko 1. artikuluan aurreikusi baldintzetan beren funtzioak betetzeko ahalean ez diren funtzionarioen lan baldintzak berrantolatzeari dagozkien langilearen kontrako erabaki administratibo indibidualak.

Gatazkak eta auziak konpontzeko bide alternatibo honek, legezkotasunaren eta kudeaketa onaren printzipioen errespetuan, desadostasunak manera malguagoan, lasterragoan eta merkeagoan konpontzeko ahala ematen du.

Horretarako formatuak eta prest diren Kudeaketa Zentroko langile batzuek bitartekaritza lanak bermatuko dituzte. Bitartekaritzaren printzipio nagusiak errespetatzen direla bermatuko dute: independentzia, neutraltasuna, inpartzialtasuna, konfidentzialtasuna.

Haatik, elkargoek kotizazio gehigarrian (horren emendatzerik gabe) bilduko den zerbitzu berri hau baliatu nahi badute, 2018ko irailaren 1a baino lehen horren aldeko erabakia hartu behar dute.

Erabaki horrek ez du deusetara behartzen. Baina, gatazka baten kasuan, elkarrizketa faseari esker auzitegira jotzea saihesteko eta auzia laster eta iraunkorki konpontzeko ahala ematen du.

Desmartxan honen parte izateak duen interesa kontuan harturik,

Herriko kontseiluak aho batez,

  • 2016ko azaroaren 18ko 2016-1547 zenbakidun legearen 5-IV. artikuluak aurreikusten duen aitzinetikako eta baitezpadako bitartekaritza entseatzea ERABAKITZEN DU. Bitartekaritza hori Pirinio Atlantikoetako Lurraldeko Funtzio Publikoaren Kudeaketa Zentroak bermatuko du;
  • Auzapez jauna eranskinean agertzen den aitzinetikako eta baitezpadako bitartekaritza entseatzeko hitzarmena izenpetzera BAIMENTZEN DU.

10. UZTARITZEKO HERRIKO BATZORDE TEKNIKO PAREKIDEKO LANGILEEN ORDEZKARIEN KOPURUAREN FINKATZEA, PAREKIDETASUNAREN FINKATZEA ETA ELKARGOETAKO ETA ERAKUNDEETAKO ORDEZKARIEN OHARREN BILTZEKO ERABAKIA.

Drieux jaunak honako txostena aurkezten du,

2018 urtean, Batzorde Teknikoko langileen ordezkariak hautatuko dira. Aholku batzorde hau elkarrizketa sozialerako tresna bat da. Lanbide ingurumenari buruzko oharrak agertzen ditu. Langileen ordezkarien multzo batek eta administrazioko ordezkarien multzo batek osatzen dute.

Herriko Kontseiluak, elkargoko Batzorde Teknikoan aulkia ukanen duten langileen ordezkari titularren kopuruari buruzko erabakia hartu behar du, arautegiak zehaztu tarteetan.

Bi multzoen artean parekidetasuna mantentzeari buruzko erabakia hartu behar du ere. Izan ere, elkarrizketa soziala erreberritzeko 2010eko uztailaren 5eko 2010-751 zenbakidun legeak Batzorde Teknikoan parekidetasuna mantentzearen eskakizuna ezabatu zuen. Horregatik, Herriko Kontseiluak parekidetasuna mantentzeari buruzko erabaki argia hartu behar du.

Azkenik, Herriko Kontseiluak Batzorde Teknikoaren bilkuretan administrazioko ordezkarien oharrak bilduko diren ala ez erabaki behar du.

Lurraldeko funtzio publikoari dagozkien estatutu xedapenei buruzko 1984ko urtarrilaren 26ko 84-53 zenbakidun legea eta bereziki legearen 32, 33 eta 33-1. artikuluak ikusirik,

Lurraldeko funtzio publikoari dagozkien estatutu xedapenei buruzko 1986ko urtarrilaren 26ko 84-53 zenbakidun legearen aldaketak sortu Kudeaketa Zentroei dagokien 1985eko ekainaren 26ko 85-643 zenbakidun dekretua ikusirik,

Lurralde elkargoetako eta beren erakunde publikoetako batzorde teknikoei dagokien 1985eko maiatzaren 30eko 85-565 zenbakidun dekretua eta bereziki dekretuaren 1, 2, 4, 8 eta 26. artikuluak ikusirik,

Sindikatuak kontsultatuko direla kontuan harturik,

2018ko urtarrilaren 1ean langileen ordezkari titularren kopuru egokia estimatzeko 70 langile (% 36 gizonak eta % 64 emazteak) bazirela kontuan harturik,

Langileen ordezkari titularren kopurua hiru eta bost langileen artean izan daitekeela kontuan harturik,

Herriko kontseiluak, eztabaidatu ondoan,

  • FINKATZEN DU, langileen ordezkari titularren kopurua hiru langileetan titular bakoitzak ordezko bat duelarik;
  • ERABAKITZEN DU, kopuruzko parekidetasuna mantentzea elkargoetako eta erakundeetako ordezkari titularren kopuru eta langile ordezkari titularren (titular bakoitzak ordezko bat du) kopuru bera finkatuz;
  • ERABAKITZEN DU, batzorde teknikoak bere parte diren elkargoetako eta erakundeetako ordezkarien oharrak biltzea.

BOZKAK

  • ALDE: 28
  • KONTRA: 1 (Cendres)
  • ABSTENTZIOAK: 0

11. ZERBITZU TEKNIKOAK – BIGARREN MAILAKO DENBORA OSOKO 4 TEKNIKARI LANPOSTU EZ IRAUNKORREN SORTZEA.

Drieux jaunak ondoko txostena aurkezten du,

Udaberriko zein udako denboraldietan, Herriko zerbitzu teknikoek lan gehitze bat pairatzen dute, bereziki berdeguneen mantenuaren aldetik.

Bigarren mailako denbora osoko lau teknikari lanpostu ez iraunkorren sortzea proposatzen da, C1 eskalaren lehen mailako oinarrian ordaindurik, ondoko denboraldientzat (indize gordina 347, 325 goititua):

  • ikasleentzat sortu bi lanpostu 2018ko uztailaren 1etik 31ra;
  • ikasleentzat sortu bi lanpostu 2018ko agorrilaren 1etik 31ra.

Herriko Kontseiluak aho batez,

  • ERABAKITZEN du gorago aipatu lanpostuak sortzea denboraldi horientzat;
  • BAIMENA EMATEN DIO auzapezari  kontratatzeari dagozkion kontratuak eta dokumentuak izenpetzeko;
  • ZEHAZTEN du behar diren kredituak 2018ko aurrekontuan pentsatuko direla.

OROTARIK

12. AKITANIAKO MERKATU PUBLIKOEN ELKARTEAREN (AMPA) KIDE IZATEA.

Auzapez jaunak honako txostena aurkezten du,

AMPAk baliabideen mutualizazioa eta emaitza ekonomikoa bultzatzea hautatu duten erosle publikoen arteko lankidetza sustatzen du.

Erosketa publikoa sinplifikatzeko, erosle publikoen esku "DEMAT" izeneko merkatu publikoen desmaterializazio plataforma bat eta "CAPAQUI" izeneko erosketa publikoen zentral bat ezartzen ditu.

Herriko kontseiluak aho batez,

  • Auzapez jauna Uztaritzeko herria Akitaniako Merkatu Publikoen Elkartearen kide izateko urratsak egitera BAIMENTZEN DU;
  • Urteko 50 euroko kidetza ordaintzera BAIMENTZEN DU.

AUZAPEZAEN ETA AXUANTEN KOMUNIKAZIOAK

Seaskak luzaturiko mozioa hautetsien artean pasarazi zen nahi zuenak izenpe dezan.

Email Facebook Google Twitter LinkedIn

Herriko berriak Hirigintza

Ustaritz: un nouveau collectif contre le futur PLU

Ustaritz: un nouveau collectif contre le futur PLU

2019ko Maiatzaren 09a | MEDIABASK

D’après ses opposants, le futur Plan local d’urbanisme (PLU) d'Ustaritz prévoit de déclasser des zones construites et constructibles en zones naturelles ou agricoles. Pour le collectif, il s’agit d’un zonage “loufoque” et “incohérent”, qui dévalue les terrains déjà habités tout en créant une “inflation involontaire”. Les opposants appellent la majorité à revoir sa copie.

IRAKURRI

Herriko berriak

Herriko bost hautetsiek kargua uzten dute

Herriko bost hautetsiek kargua uzten dute

2019ko Apirilaren 12a | UZTARITZE.INFO

2019ko apirilaren 11ko Herriko Biltzarraren kari aurrekontuen gaia baliatu dute Carrère-en taldeak daraman politikari buruz haien irakurketa orokorra plazaratzeko. Bost hautetsiok zati bat irakurri dute eta ez dute ahozko itzulpena beren gain hartu nahi izan "aspaldiko eskaera eta proposamen teknikoa ez baitira kontuan hartuak izan", baita beren agiri bukaeran azaltzen dituzten arrazoiengatik ere.

IRAKURRI