Uztaritze.info
Zergatik
Gardentasuna modan den kontzeptu bat da, baina horrengandik hurbiltzen bagira ere, badago zer egiteko oraindik.
Herriko Etxean hartzen diren erabakiak, izaten diren eztabaidak, auzoetako batzordeetako gogoetak, Tolosarekin senidetuak garenetz bertatik hurbilago sentitzeko informazioak, herritarren zein kanpokoen iritziak, herriaren datuak eta joerak eta, azkenik hitzorduen agenda; horiek denak tresna erabilerraz baten baitan biltzea da uztaritze.info-ren proposamena.
Zer da
Uztaritze.info ez da hedabide konbentzional bat, ez da kazetari talde batek argitaratzen dituen artikuluak. Uztaritze.info Uztaritze ukitzen duten informazioen biltegi bat da.
Hemen aurkituko duzun eduki gehien-gehiena besteek idatzitakoa da: herriko biltzarretako berriak biltzarretako aktetatik zuzenean hartuak izanen dira, eztabaidak bezala; elkarteek igorriko dituzten informazioak jatorrizko bertsioan zintzilikatuko dira, Uztaritze aipatzen edo edozein interesa duten hedabideetako artikuluak bezalaxe.
Atalak
Herriko berriak
Uztaritze.info-k Herriko biltzarrean aurkezten eta bozkatzen diren berriak bilduko ditu. Biltzarren bildumek ekartzen dituzten eztabaidak biltzarrak bozkatu-eta erantsiko dira (gaiak aurkezten diren unetik akta osoa onartzen den unera denbora bat izaten da, hilabete bat gutxienez).
Horiei, elkarteek edo herritarrek igorritako berriak gehitzen ahalko zaizkie.
Herriko biltzarretako aktak
Akten biltegia osatzen joanen da. 2014. urtean hasi zen agintaldiko akta guztiak eskura dituzu dagoeneko. Uztaritze.info berritz aktibatu denetik aipagaiak ere irakurgai izanen dira fitxategia jaitsi gabe.
Auzoetako berriak
Uztaritze.info-k auzoetako batzordeen lanari ikusgarritasuna eman nahi dio. Hemen ere, komiteen biltzarren aktak zintzilikatu eta horien edukia artikulu gisa sartuko da.
Tolosaldekoak eta Euskal Herrikoak
Tolosa pixka bat hurbiltzeko asmoz, ataria.eus Tolosaldeko informazio ataritik berri eta hitzordu zenbaitzuk ekarriko ditu uztaritze.info-k, bertan gertatzen denaz jakinean izan eta antolatzen diren ekimenetan parte hartzera joateko gogoa izan dezazun.
Horrekin, eta mundu zabal batean bizi garenetz, Euskal Herriko berri zenbaitzuk ere ekarriko ditugu.
Iritzia
Iritzi atala norberaren, elkarteen edota talde ezberdinen gogoetak ekartzeko atala da. Bertan, inolako esku sartzerik gabe, herriari hurbiletik ala urrunetik lotuak zaizkion gaiei buruzko gogoeta-iritziak bilduko dira.
Atal honetan agertzen dena osoki idazlearen erantzukizun pekoak izanen dira. Uztaritze.info-k ez ditu adierazitakoak bere gain hartzen.
Ez da irainik onartuko; errespetuz idatzi behar da. Ez da anonimotasuna onartuko, ez eta edozer erratea edozein pertsona, gizatalde, elkarte, enpresa edota instituziori buruz. Intimitate eskubidea urratzen duten mezuak ez dira onartuko.
Zenbakitan
Jada ezer ez da berdin. Gure herria eraldaketa iraunkorrean dago. Horren neurtzeko zenbakitan atala datu talaiatxo bat izanen da. Bertan bildu dira biztanleria, ikasleria, etxebizitza eta ekonomiari buruzko zenbait datu.
Bide horretan garatzen segituko du, dauden gaien datu berriak txertatuz, baita azpiatal berri batzuk gehituz ere.
Agenda
Herriko, Uztaritzealdeko eta Tolosaldeko hitzorduak bilduko ditu.
Edozein hitzorduren antolaketan bazabiltza, edo baten berri eman nahi izanez gero igorri informazioa info[ABILDUA]uztaritze.info helbide elektronikora.
Bilatzailea
Uztaritze.info ez zen osatua izanen bilatzailerik gabe; hainbeste informazio bildurik.
Bilatzailean hitz-gakoren bat bilatu eta honen aipamena duten berrien zerrenda agertuko zaizu.
Jarraibideak
Informazioaren irisgarritasuna erresteko hiru bide daude:
- Metodo zaharrean egon eta uztaritze.info webguneari bisitak egin artetan.
- Sare sozialen atzaparretan murgildua bazira Facebook orrialdeari lotu eta uztaritze.info-n ematen diren azken berrien iragarpena izan: facebook.com/uztaritze.info
- Azkenik, RSS sistema erosoaren zalea bazira lotu jarioari: https://uztaritze.info/rss/rss-eu.xml
Hizkuntza
Uztaritze.info-ren hezurdura osoki bi hizkuntzetan egina da, euskaraz ala frantsesez nabigatzeko.
Jarriko diren edukiak, aldiz, jasoko diren bezala jarriko dira. Goiburuak eta sarreratxoak eskas den hizkuntzara itzuliko dira gehienetan, baina artikuluak zabaltzen diren bezala jasoko dira.
Hori, ahalbide humano eta ekonomikoek horretan mugatzen gaituzten bitartean.
Baina nor dago "horren gibelean"?
Uztaritze.info iF | iF Diseinuak herriko grafista independenteak sortu eta plantan jarririko tresna bat da. Nire lan gaitasunak herri proiektu baterako bideratu nahi izan ditut, bere onerako ustez.
Alde teknikoa bazter utzita, edukiaren garapena bermatzeko (atal berriak, tresna osagarriak, gauza interesgarriak eta aberasgarriak gehitzeko), partaidetzak sortuko dira... baina, jadanik, tresna zuena da, denona da!