uztaritze.info

Iritzia

Iparraldeko abertzaleen baikortasun arduragabea

Iparraldeko abertzaleen baikortasun arduragabea

Iparraldean, "abertzale" sentitzen direnak baikor daude Herriaren etorkizunari begira. Mikrokosmos horren kanpotik etorritako so-egile batek bere buruari galdegin liezaioke nola debru izan gaitezkeen baikor egoera honetan.

2017ko Azaroaren 01a | BEñAT CASTORENE [GUREBERRIAK.COM]

Izan ere, pairatzen dugun inbasioarengatik, toki guzietan, gehiengo izaitetik gutiengo izaitera bilakatzen gara; inkestek zer erranikan ere, euskara gibelka ari da; gure laborantza tradizionala murriztu ondoren, ez dugu industri ekonomia seriorik sortu, eta kolonizatzaileen esku-ahurrean jaten dugu ahalkerik gabe; piskanaka tranpa batean sartu gara; denok, gure politikariak buru, abantaila miserable zenbaiten truk parte hartzen dugu gure nazioaren amaierako suntsiketan. Kolonizazioa azken fasean sartua da, zeinean guhaurek parte hartzen baitugu aktiboki.

Errealitatean, dena ikuspuntu kontua da. Baztertzen badugu orai frantses kontzientzia lasaia dutenena, orduan, gure artean bi ikuspuntu gelditzen dira: bata da egiazko abertzalearena edo nazionalistarena (gure historiaren kasu berezian berdin da), eta bestea da erregionalistarena.

Lehen ikuspuntuak, euskaltasunaren biziraupena lehenesten duelako eta badakielako horretarako ez dela beste bide zentzuzkorik, independentzia eta euskal estatua jartzen ditu helburu politikotzat.

Nahiko sinplea emaiten du horrela, bainan errealitateari, den bezala eta bere urgentzian, begiratu behar diogu; orduan egoera hain da narriatua ikusten dugu non ezintasunaren sendimendu ulergarri batek laster ereman gintzake etsipenera. Funtzionatzeko, euskal nazioaren egoeraren diagnostiko onest baten beharra daukagu, bai eta estrategia errealista batena ere. Azkenean, baikor ala ezkor, berdin zaigu, baitakigu bederen arrazoi dugula parte hartuz existitzeko esfortzu kolektiboan.

Bigarrena-alegia, erregionalistarenaà¢'€'“ nausitu da iparraldean; abertzale bezala aurkezten da oraindik; Izan ere, erregionalismoa betidanikako joera eta korrente politikoa izan da alde honetan, eta, azken hamarkadetan, abertzalearen jantzietan mozorroturik, badatorkigu berriro eraso gaitzean.

Horrek abantaila material eta psikologiko asko dauzka, eta, batez ere, ez du galdegiten besteak galdegiten dituen esfortzu eta borroka politiko erraldoiak.

Gainera, lasaigarria da, ez du presarik, denbora behar omen da gauzak zentzu onera alda daitezen. Alta leizerako bidean gabiltzala xuxen xuxenean, denbora bakarrak bizia salbatuko ote digu?

Aldiz, baikortasuna, bai, absolutuki behar du funtzionatzeko. Izan ere, dena zentzu onean behar du interpretatu, pratikatzen duen kolaborazioa justifikatzeko.

Hau da baikortsun ezin konprenituzko horren segeretua. Kanpotik jinikako so-egile batek ikusiko lukeena bainan beharbada arrazoia ulertuko ez lukeena.

Adibidez, inbasioa areagotzen den mementoan, euskararen gibelkada gelditua omen litzateke, eta, gainera, arrotzek begirunea sentituko omen lukete euskararen aldera, bertakoek baino gehiago.

Euskaldun jatorrizkook laster gutiengotuak izanen garen entitate administratibo hura, estatuak berak apropos oparitutakoa, lotsarik gabe "Euskal elkargoa" bataiatzen dugu, Euskaltzaindiaren benedikazioarekin.

Gure ekonomia ahul egoiten denean, eta ikastoletan ikasitako ikasle oso guti ekonomia produktibora orientatzen direnean, nehor ez da axolatzen; alderantziz, ekonomia produktibista litzateke gure etsai nausia, eta, gainera, gure etorkizuna zerbitzu ekonomian legoke. Egia erran, ekonomia arloan, besteetan bezala, marionetak gara.

Iparraldeko "abertzaleek" agertzen duten optimismoa arduragabea da. Erakusten du gehienek abandonatu dutela erabat abertzaletasunaren oinarrizko pentsamoldea. Gailentzen den anabasa ideologikoari esker, eratu dute estrategia bat beren interes material edo moral kategorialak zerbitzatzen dituena.

Erran behar da komedia hau posible izan dela anabasa ideologikoa eta printzipioen abandonua orokortuak zirelako Euskal Herri guzian ere; nehor ez da gai izan gu kritikatzeko oraindik ordu zeno. Lurralde guzietako oportunistek artaz elgar tratatzen dute eta.

Azkenean, kontua ez da baikor edo ezkor izaitea, optimista edo pesimista, baizik eta errealista izaitea. Errealismo horrek adorea eta lan handia galdegiten ditu. Gainera, ez da posible ez baldinbada jadanik soluzio eta estrategia baten hasiera zerumugan sumatzen.

Adore eta lan horiek kasik ezinezkoak dira pertsona isolatuentzat; biltzar nazional serio batean bakarrik sor litezkeen libertate giroa, kreatibitatea eta elkarlana behar gorria ditugu eta.

Email Facebook Twitter LinkedIn

Iritzia

Mintzalagunei gutuna

2018ko Ekainaren 28a | AMASA-VILLABONAKO UDALA, ZIZURKILGO UDALA, ANOETAKO UDALA, TOLOSAKO UDALA, ANDOAINGO AEK ETA GALTZAUNDI EUSKARA TALDEA

Ordubete. Ordubetean kafetxo bat har dezakezu lagunarekin, edo paseo bat eman, edo erosketak egin... Ordubetean bada ere, euskaraz bizi zaitezke. Horrela erabaki dute Tolosaldeko hainbat lagunek, astean ordubete hartu eta kidearekin euskaraz egitea: mintzalagun egin dira.

IRAKURRI


Iritzia

Atea hetsia da

2018ko Ekainaren 26a | THOMAS GIACOMINI (AGENT CIRCULATION GARAZI / BAIONA à¢'€'“ ADHéRENT LAB)

Le 23 novembre 2015, M. Rousset, président de la Région Nouvelle-Aquitaine avec sa cour politique du jour inaugurait la réouverture de la ligne Garazià¢'€'‰/ Bayonne après de long et coûteux travaux (64.5 millions d'€) pour "améliorer la circulation des trains de proximité et des déplacements domicileà¢'€'‰/ travaux", selon une communication de la Région et de la SNCF.

IRAKURRI


Iritzia

ZADa eta gerra zibil mundiala

@Expansive info
@Expansive info

2018ko Apirilaren 09a | HERVE KEMPF (REPORTERRE)

Notre Dame Des Landesko ZADaren kontra Frantziako Gobernuak antolatu duen ofentsibaren helburua bizimodu alternatiboen posibilitatea suntsitzea da. Eta kokatzen da agintari neoliberalek botere sendo bat inposatzeko mundu mailako joera baten baitan

IRAKURRI


Iritzia

Anekdota bat ez hain anekdotikoa

Anekdota bat  ez hain anekdotikoa

2018ko Martxoaren 21a | BEñAT CASTORENE

Lehenik eta behin, Lore eta If eskertu behar dira baita sustengatu dituzketen beste zinegotzi guziak ere, gure hizkuntzaren defentsan agertu dituzten kuraiarengatik. Hain segur, badu denbora luzea ez zela horrelakorik ikusi Uztaritzeko Herriko etxean.

IRAKURRI


Iritzia

C'est notre Tour, independentzia!

2018ko Martxoaren 21a | ARMAND JAUNARENA, GARIKOITZ MUJIKA, ELORRI ARIN, OIER HIRIART, XIMUN DUHOUR, SANDRA POCHULU, OIER OA, PAXKAL ELGART, ROBERTO MURGIONDO

Euskadin rokanrolak ez du inoiz dirurik emanen, Inun baina alaigoa izanen da, Ta ezer ez da berdin. Hertzainaken doinu horixe etorri zaigu gogora uztailaren 28an Tourreko etapa oso bat, erlojuaren kontrakoa, Euskal Herrian, Senpere eta Ezpeleta artean, iragango dela jakitean.

IRAKURRI


Iritzia

Une des réponses qui aurait dû émerger

Une des réponses qui aurait dû émerger

2018ko Otsailaren 07a | LORE ARISTIZABAL ANDIAZABAL

En tant qu'élus nous avons le devoir d'impulser et de normaliser la pratique de l'euskara dans notre ville, axe central du plan d'action de la politique linguistique que nous avions élaboré dans lequel toutes les mesures sont déclinées. Il ne s'agit pas de laisser cette lourde mission à la seule responsabilité et conscience individuelles des euskaldun.

IRAKURRI


Iritzia

Euskaldunon hizkuntza eskubideen begirunerako

Euskaldunon hizkuntza eskubideen begirunerako

2018ko Otsailaren 01a | YVES MATXIKOTE JORAJURIA (IF)

Abenduaren 7ko biltzarrean euskara hutsez mintzatzeagatik sortu den egoera bereziaren haritik dator deklarazio hau (2018ko otsailaren 1eko herriko biltzarrean egina). Aktan, azkenean, hitzartzeak kasik behar den bezala ekarriak izan badira ere, hizkuntzaren arazoak dirau eta konponbidea behar du.

IRAKURRI


Iritzia

De la vraie défense de la langue basque à Ustaritz

2018ko Urtarrilaren 04a | JC SAINT-JEAN, USTARITZ AVEC BON SENS ZERRENDA

Lors de la séance du conseil municipal du 07 décembre dernier, à l'occasion d'une de ses interventions, l'un des membres de la majorité municipale, comme de coutume s'est exprimé en premier lieu en langue basque, mais avec une différence notable cette fois-ci, en effet il a catégoriquement refusé, dans un second temps, de traduire en français, à l'attention des nombreux élus non bascophones, le sens et la portée de son intervention.

IRAKURRI