uztaritze.info

Iritzia

Euskararen aldia

Erabiltzen ez den hizkuntza bat herdoiltzen da, eta herdoilak hiltzen du. Euskaraldiak erabiltzaileengan jartzen du arreta, eguneroko bizian euskaraz mintzatzeko leku gehiago aurki dezagun. Euskara hainbesteraino itzalean egoteak eragiten du, leku anitzetan, uste izatea gure solaskidea erdalduna dela.

2018ko Urriaren 09a | ENEKO BIDEGAIN

Farmaziara, saltegira, okindegira, ostatura eta noranahi joatean, lehen hitza erdaraz egin ohi da gehienetan, eta horrek elkarrizketa erdarara darama. Euskarak lege babesik ez edukitzeak eta euskaldunak demografikoki gutxituak izateak eragiten du euskararen ikusezintasuna, euskaldunen beren begietan ere. Ondorioz, autoestimu eta auto-konfiantza falta dute euskaldunek (norbanakoek), eta horrek eragiten du euskara oraino gutxiago erabiltzea. Gurpil zoroa.

Bizkitartean, euskaldunak badaude uste baino leku gehiagotan. Euskaraldiak balio izanen du euskaldunak eta euskara ulertzen dutenak bistaratzeko eta, horri esker, euskarazko elkarrizketak sustatzeko, uste ez zen lekuetan.

Balio beza, halaber, elkarrekin erdaraz mintzatzeko joera hartua duten euskaldunen bihotza kilikatzeko eta euskarara itzul arazteko. Euskararekiko ardura herritar bakoitzarena da, bistan da. Haatik, horrek ez du behar izan zenbait ardura estaltzeko aitzakia.

"Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik" dio Josean Artzeren esaldi ospetsuak. Hori horrela da, baina hitz egiten ez duten horiek beren hizkuntza zergatik abandonatu duten ere aztertu behar da. Dakitenek ez dute beren hizkuntza erabiltzen, hain zuzen beren hizkuntza eskubiderik gabe dagoelako, leku anitzetan debekatua delako edo debekatua izan delako, beren hizkuntza jakiteagatik jazarriak, mespretxatuak eta baztertuak izan direlako… Ez zaie horrelakorik gertatzen hizkuntza boteretsuei, eskubide guztiak eta komunikazio kanal guztiak dituztenei, prestigioa dutenei… Hori gertatzen zaie euskara bezalako hizkuntzei. Erakunde politikoentzat erosoa da euskararen etorkizunaren ardura herritarren esku dela erratea. Hori da bizkarra hautsi diotenei erratea eskailerak igotzeko indarra berek egin behar dutela. Ez, gurpildun aulkian direnentzat, moldaketak egin behar izaten dira. Euskarari ere bizkarra hautsi zioten. Beraz erakundeek hartu behar lituzkete beren ardurak, euskarari bere lekua eta prestigioa itzultzeko eta euskaldunei euskaraz mintzatzeko erraztasunak emateko.

Erakundeek, ordea, zailtasunak ikusten dituzte beti. Eta hor ageri da haien muga. Uztaritzeko Herriko Etxean gertatu berri den kalapita biziki adierazgarria da. Erakusten du ez dela aski hauteskundeak irabaztea eta auzapeza abertzalea izatea "boterea" eskuratzeko. Batetik dute bozemaileak galtzeko beldurra, anitzek bozkatu dutelakoan zerrendaren proiektu sozialaren alde eta ez baitezpada abertzale zirelako. Bestetik, prefetaren boterea. Hark ematen dituen aginduak edo jartzen dituen debekuak errespetatu behar dira. Hots, politika instituzionalaren mugak ageri-agerian gelditu dira.

Erakundeek hartu behar lituzkete beren ardurak, euskarari bere lekua eta prestigioa itzultzeko eta euskaldunei euskaraz mintzatzeko erraztasunak emateko.

Beraz, bai, herritarren esku da euskararen aldeko lana. Beti hala izan da, eta hala izanen da. Instituzioak (udalak, autonomiak, elkargoak eta abar), ororen buru, Frantziako eta Espainiako legediaren menpe dauden egiturak dira. Haiek ez dute zinezko politikarik eginen euskararen alde, beti izanen baitira frantsesa eta espainola nagusi, "legearen" arabera.

Euskaraldiari esker, herrietan euskara taldeak sortu edo berpiztu dira. Ederra litzateke abenduaren 3tik landa lanean jarraituko balute, euskararen lekua bermatzeko eguneroko bizian, proposamenak lantzeko eta presioa egiteko.

Email Facebook Twitter LinkedIn

AMASA-VILLABONAKO UDALA, ZIZURKILGO UDALA, ANOETAKO UDALA, TOLOSAKO UDALA, ANDOAINGO AEK ETA GALTZAUNDI EUSKARA TALDEA

Mintzalagunei gutuna


Iritzia

Atea hetsia da

2018ko Ekainaren 26a | THOMAS GIACOMINI (AGENT CIRCULATION GARAZI / BAIONA à¢'€'“ ADHéRENT LAB)

Le 23 novembre 2015, M. Rousset, président de la Région Nouvelle-Aquitaine avec sa cour politique du jour inaugurait la réouverture de la ligne Garazià¢'€'‰/ Bayonne après de long et coûteux travaux (64.5 millions d'€) pour "améliorer la circulation des trains de proximité et des déplacements domicileà¢'€'‰/ travaux", selon une communication de la Région et de la SNCF.

IRAKURRI


Iritzia

ZADa eta gerra zibil mundiala

@Expansive info
@Expansive info

2018ko Apirilaren 09a | HERVE KEMPF (REPORTERRE)

Notre Dame Des Landesko ZADaren kontra Frantziako Gobernuak antolatu duen ofentsibaren helburua bizimodu alternatiboen posibilitatea suntsitzea da. Eta kokatzen da agintari neoliberalek botere sendo bat inposatzeko mundu mailako joera baten baitan

IRAKURRI


Iritzia

Anekdota bat ez hain anekdotikoa

Anekdota bat  ez hain anekdotikoa

2018ko Martxoaren 21a | BEñAT CASTORENE

Lehenik eta behin, Lore eta If eskertu behar dira baita sustengatu dituzketen beste zinegotzi guziak ere, gure hizkuntzaren defentsan agertu dituzten kuraiarengatik. Hain segur, badu denbora luzea ez zela horrelakorik ikusi Uztaritzeko Herriko etxean.

IRAKURRI


Iritzia

C'est notre Tour, independentzia!

2018ko Martxoaren 21a | ARMAND JAUNARENA, GARIKOITZ MUJIKA, ELORRI ARIN, OIER HIRIART, XIMUN DUHOUR, SANDRA POCHULU, OIER OA, PAXKAL ELGART, ROBERTO MURGIONDO

Euskadin rokanrolak ez du inoiz dirurik emanen, Inun baina alaigoa izanen da, Ta ezer ez da berdin. Hertzainaken doinu horixe etorri zaigu gogora uztailaren 28an Tourreko etapa oso bat, erlojuaren kontrakoa, Euskal Herrian, Senpere eta Ezpeleta artean, iragango dela jakitean.

IRAKURRI


Iritzia

Une des réponses qui aurait dû émerger

Une des réponses qui aurait dû émerger

2018ko Otsailaren 07a | LORE ARISTIZABAL ANDIAZABAL

En tant qu'élus nous avons le devoir d'impulser et de normaliser la pratique de l'euskara dans notre ville, axe central du plan d'action de la politique linguistique que nous avions élaboré dans lequel toutes les mesures sont déclinées. Il ne s'agit pas de laisser cette lourde mission à la seule responsabilité et conscience individuelles des euskaldun.

IRAKURRI


Iritzia

Euskaldunon hizkuntza eskubideen begirunerako

Euskaldunon hizkuntza eskubideen begirunerako

2018ko Otsailaren 01a | YVES MATXIKOTE JORAJURIA (IF)

Abenduaren 7ko biltzarrean euskara hutsez mintzatzeagatik sortu den egoera bereziaren haritik dator deklarazio hau (2018ko otsailaren 1eko herriko biltzarrean egina). Aktan, azkenean, hitzartzeak kasik behar den bezala ekarriak izan badira ere, hizkuntzaren arazoak dirau eta konponbidea behar du.

IRAKURRI


Iritzia

De la vraie défense de la langue basque à Ustaritz

2018ko Urtarrilaren 04a | JC SAINT-JEAN, USTARITZ AVEC BON SENS ZERRENDA

Lors de la séance du conseil municipal du 07 décembre dernier, à l'occasion d'une de ses interventions, l'un des membres de la majorité municipale, comme de coutume s'est exprimé en premier lieu en langue basque, mais avec une différence notable cette fois-ci, en effet il a catégoriquement refusé, dans un second temps, de traduire en français, à l'attention des nombreux élus non bascophones, le sens et la portée de son intervention.

IRAKURRI