uztaritze.info

Herriko berriak Hirigintza

Biribilgune berri bat

Biribilgunea borobil gorriaren aldean litzateke
Biribilgunea borobil gorriaren aldean litzateke

Lapurdiko Bizkondeen karrikaren punttan biribilgune berri bat antolatuko da, Zentro komertzialaren sarreraren aldean (sarrera zuzena sortuko da) eta Bazter karrikaren hasieran.

2017ko Azaroaren 02a | UZTARITZE.INFO

Pirinio Atlantikoetako kontseilu departamentalak bere obralaritzapean biribilgune baten antolatzeko akordioa baimendu du 250 departamenduko bidean kokatzen den Bizkondeen karrikan Bazterkarrika buruan eta Super U merkataritza zentroaren sartzean.

Proiektu honen gauzatzeko beharrezkoa da Departamenduak JBS higiezin sozietate zibila jabe den 400m² egiten dituen AO 865 lursaila eros dezan; gainean den etxea suntsitua izanen da.

Uztaritzeko herriak etxe horren lurrerat botatzea bere gain hartuko duela teknikoki eta finantzen aldetik ikusia izan da; herriak ikertu behar du etxearen botatzeko baimena.

Goyheneche jauna: Departamenduak gutun bat igorria du bere engaiamendua baieztatzen duena eta obrak abiatu nahi ditu. Tarte bat beharrezkoa zen departamendua eta herriaren artean. Bizkondeen karrikaren izkinean den etxea suntsitzea beharrezkoa da eta herriak eginen duena da beregain izanen da, Elizondo jauna, lekuko jabea ados izanez. Herriak biribilgunearen obretan parte hartuko du ere, 14 000 € diru laguntza ekarriz eta suntsitzeko gastuak gehituz.

Dumon jauna: Obra horietaz baliatuko ote dira Bazterkarrikaren antolatzeko?

Goyheneche jauna: Biribilguneko obrek 2018an bukatuak izan behar lukete. Oroitarazten dut diru laguntzak eskatuko ditugula etxe eragileei, bereziki Tagerim eta Larre eremuan eraikiko duen etxe eragileei. Bidearen zabaltzea diruztatuko dute eta behar bada 2018ko bukaeran.

Dumon jauna: Latsagiako karrika ere hunkitua izanen da?

Goyheneche jauna: Bai, bide honen lehen zatiarentzat.

Dumon jauna: Ohartzen naiz bide hastapena andeatua dela.

Goyheneche jauna: Uxer bat igorri dugu lekura.

Dumon jauna: Zertan dira Toffolo eremuan ari den operazio aitzineko elektrika zutabeak?

Goyheneche jauna: Horien kentzea ez da oraingoan erabakia izana.

Herriko Biltzarrak aho batez,

- ONARTZEN DU, JBS higiezin sozietate zibila jabe den 400m² egiten dituen AO 865 lursailaren lurrerat botatzeko baimena eskaera;

- ZEHAZTEN DU, behar diren kredituak aitzinikusiak direla 2018ko aitzinkontuan;

- BAIMENA EMATEN DU Auzapez jaunari, proiektu honi lotuak diren dokumentu eta baimen administratibo oro izenpetu ditzan.

Email Facebook Twitter LinkedIn

Herriko berriak Hirigintza

Ustaritz: un nouveau collectif contre le futur PLU

Ustaritz: un nouveau collectif contre le futur PLU

2019ko Maiatzaren 09a | MEDIABASK

D’après ses opposants, le futur Plan local d’urbanisme (PLU) d'Ustaritz prévoit de déclasser des zones construites et constructibles en zones naturelles ou agricoles. Pour le collectif, il s’agit d’un zonage “loufoque” et “incohérent”, qui dévalue les terrains déjà habités tout en créant une “inflation involontaire”. Les opposants appellent la majorité à revoir sa copie.

IRAKURRI

Herriko berriak Hirigintza

Zentsuraturiko hautetsiaren iritzia Hirigintza planari buruz

Zentsuraturiko hautetsiaren iritzia Hirigintza planari buruz

2019ko Urtarrilaren 08a | UZTARITZE.INFO

Yves Matxikote hautetsiak joan den iraileko biltzarrean Hirigintza Planari buruz emandako iritzia Aktatik zentsuratua izan zen. Bruno Carrère auzapezak ez zuen hitz-hartzea txertatu nahi izan euskaraz egina izan zelako eta hautetsiak berak frantsesera eta ahoz itzultzea ukatu zuelako. Ondorioz zerrendatik kanporatua izan da. Hemen dituzue hitz hartze horren ardatzak.

IRAKURRI

Herriko berriak Hirigintza

Partaidetza hitzarmena 32 etxebizitza sozialen eraikuntza diruztatzeko

2018ko Otsailaren 01a | UZTARITZE.INFO

COL promotoreak bultzatu duen INDARRA etxegune proiektuan (Kiroleta) bizitegi kolektiboz osaturiko eraikuntza programa baitan, Habitat Sud Atlantic (HSA) enpresak, alokatzeko diren 32 bizitegi saltzea onartu du ondoko baldintzan: erosleak bukatuko ditu obrak, 32 bizitegietatik 21 dira PLUSan (erabilera sozialerako alokairurako mailegua) eta 11 dira PLAIan (integraziorako alokairu mailegu lagundua) gisan

IRAKURRI