Arruntzako ikastetxe publikoaren handitze proiektuaren egingarritasun ikerketa
Arruntzako biztanleria emendatuko denez, horri buru egiteko auzoko ikastetxe publikoaren handitzeaz gogoeta bat abian ematea beharrezkoa ikusten da
2017ko Abenduaren 07a | UZTARITZE.INFO
Etxebizitza berriak eraikitzen ari dira Arruntzan, ondorioz biztanleria emendatuko da. Emendatze horri buru egiteko, auzoko ikastetxe publikoaren handitzeaz gogoeta bat abian ematea beharrezkoa da.
Eliane Mendiboure arkitektoak, proiektu horren egingarritasuna ikertzeko, 1 500 € gosta lezakeen obralaritza misioko proposamen bat bidali digu.
Programa baimentzea eta ordainketarako diru sartzeak aitzinetik ikustekoak dira aurrekontuan, dagozkien gastuak engaiatzeko.
Programa baten baimentzea: 1.500 €
Ordainketarako diru sartzeak: Budget 2018, 1.500 €
Saint-Jean jauna: Ohartzen gira sektore honetan, handitzen ari diren herri batzu eta beren haurrekin heldu diren bikote batzu baditugula. Biziguneen atxikitzeari kasu egin behar dugu. Auzoetako eta 932 errepideko zirkulazioa emendatzen dugu, eta uste dut sentsibilizazio ekitaldi batzu egin behar ditugula. Beharbada, auzo herrietatik heldu diren haurrak dira.
Carrere jauna: Akuilatzen edo gibelarazten dituzten neurriak dira ordaintaraztea baina gutti dugu gure esku.
Saint-Jean jauna: Gai hau aipatzen dut, zeren oihartzunak bait ditugu arazo hauetaz.
Cendres jauna: Aitzinetik ikus dezagun pozten nau eta Arruntzako eskolan oraino tokiak gelditzen zirela errana izan zitzaidan.
Carrere jaunak: Guti gora behera 160 leku badira nunbait han 140 haurrentzat. Beraz aitzinetik ikusi behar dugu.
Cendres jauna: Zein aldeetarat eginen da hedapena?
Carrere jauna: Ez dugu behatu, baina hain segur gibelaldera edo oraiko eskolako aldera.
Herriko Biltzarrak aho batez,
- ONARTZEN DU, programa baimentzea eta honi lotuak diren ordainketarako diru sartzeak.