uztaritze.info

Herriko berriak Hizkuntza

Herriko Etxeak 50 sagarrondo erosiko ditu Seaskaren lizeo berriaren alde

'© Isabelle Miquelestorena
'© Isabelle Miquelestorena

Herriak Seaskari 1.500,00€ emanen dizkio sagarrondoen truke, "Hazten gaitu hazten dugu" kanpainaren kari. Matxikotek beharra ikusirik keinu azkarragoa espero zuen. Unis à Gauche taldea abstenitu da. Sagardi bat sortuko da Errepiragaraia aldean. Herritarrak, elkarteak eta enpresak ere deialdi honi batu dira.

2017ko Abenduaren 07a | UZTARITZE.INFO

Baionan abiatu berria den Bernat ETXEPARE, Euskarazko murgiltze sistemako lizeoak, kanpaina bat zabaldu zuen bere barneetako muntadurei buruzko finantzaketen biltzeko.

Aulkiak, mahaiak, ordenagailuak bai eta barnetegiko oheen erosteko, 300 000 € bildu behar zituen.

Akitania Berria eskualdeak du lizeo profesional hau nagusiki diruztatu (10 milio euroko kostu orokorretik 7,2 milio euro beregain hartu ditu), baina eraikina hutsik esku-utzia izan da.

Euskarazko murgiltze sistimako ikastetxeak kudeatzen dituen Seaska federakuntzako burasoen gain zen delako eraikinako barneen hornitzea.

Helburu horren faboretan, sustengu kanpaina bat bultzatua izan da eta sagarrondoak salgai emanak izan dira. Seaskaren lizeo berriaren hornitzeko diru bilketa kanpaina-operazio hori: hazten gaitu hazten dugu - sagar ondo bat lizeoarentzat deitua izan da..

30€-tik goiti eman behar duen erosleak, bere baratzean landa dezake edo, "Euskararen sagardia" baten sortzeko xedea duen Seaskari utz dezake.

Uztaritzeko herriak erabaki du ekintza honetan parte hartzea, 1 500 € eskainiz.

Uztaritzeko enpresa eta partikular batzuek emaitzak egin dituzte eta horrela eskuratu sagarrondoak herriko lursailetan landatuak izan diten.

Sagarrondo guziak Errepiragaraia aldeko ZI 146 eta ZI 148 herriko lursailetan landatuak izanen dira. Alokatze kontratu bat egina izanen zaio landaketa eta mantenua eginen duen laborariari. Laborariak bere kondu saltzen ahalko du, fruitugintza honek, zenbeit urteren buruan eskainiko dion uzta.

Serrano jauna: Sagar ondoak Errepiragaraia aldean landatuak izanen dira. Uztaritzen bizi den eta jadanik Bastidan sagar ondoak dituen Renaud jauna izanen da landaketa hauetaz ardura ukanen duen laboraria.

Machicote jauna:jaun andereek nire iritzia plazarazteko eskubidea onartzen badidazue... Erabakiaren testuan ageri den bezala, Seaskak 300.000,00 euro bildu behar ditu lizeo berriaren hornidurak erosteko. Behar honi erantzuteko idei sinplea bota zuen: beharra Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberuko biztanle bakoitzerako 1 € bat ematearen heinekoa zela adieraziz... Uztaritze herriak joko arau proposamena hau betez gero 6.500 € eman zitzakeen. 2016ko abenduan, hizkuntza politikaren delegazioa nuela oraindik, erabili gabeko 3.500 € horretarako baliatzea proposatu nuen. Baina beste arloetan zegoen behar gorriei aurre egiteko baliatu behar zirela erantzun zitzaigun. Orduan, 2017ko aurrekontuan 6.000 € aurreikustea proposatu nuen... Azkenean Uztaritzek 1.500 € besterik ez ditu ematen… zertxobait lotsagarria iduritzen zait. Hala ere alde bozkatzea beste erremediorik ez dugu…

Saint-Jean jauna: Frantsezezko itzulpena ukan dezakegu?

Machicote jauna: Zure hitz hartzeak euskaraz eginen dituzularik.

Saint-Jean jauna: Irriñoarekin erraten dut eta eEuskarazko mintzaldiak izan daitezen ulertzen dut baina itzulpena errepublikako hizkuntzan egina izan dadien den-mendreneko jendetasuna litzateke.

Machicote jauna: Ez dut uste jendetasun istorio bat den, besteen errespetatzea da jendatasunik hoberena.

Saint-Jean jauna: Errespetatzen zaitut baina hor jendetasunaz mintzo nitzaizu…. Ez duzu arraposturik?

Machicote jauna: Bilduman izanen da.

Saint-Jean jauna: Nere mintzaldia ere bilduman izanen da.

Cendres jauna: Nahiago izanen genuen bildu sagarrak banatuak izan balire karitatezko elkarte batzuei, hala nola jendarteko frantses sokorriari edo adibidez hazkurri kutxari.

Serrano jauna: Sagarno egiteko sagarrak dira eta ez jatekoak. Beste herri batzuek landatu dituzte sagar ondoak baina mantenu eskasez, andeatzen ari dira.

Goyheneche jauna: 5 edo 6 urte aitzin uztarik emanen ez duten 160 sagarrondoz ari gira. Laborantzako alokairu bat eginen da. Sagarrondoak landatu aitzin lur eremua garbitu behar da. Errepiragaraiko lehen antolaketa eginen da operazio honi esker. Hektara bat inguru hunkitua izanen da zeren arauaren arabera 400 sagarrondo sartzen dira hektara batean. Baina hemen gutiago izanen da eta beraz leku gehiago zeren gune urperagarria baita. Lurrari egokiak diren sagarrondo mota berezi batzuetaz ari gira. Negu honetan eginen dira landatze horiek.

Aristizabal anderea: Tolosako hautetsi guziek sagarondo bat erosi dutela jakinarazten dut. Tolosan kanpana bera eraman dute beren aldetik.

Herriko Kontseiluak,

- Aldeko iritzia EMATEN DU proiektu honi;

- ARDURA EMATEN DIO, Auzapez Jaunari honako erabakiaren betearazteko;

BOZKAK

  • ALDE: 27
  • KONTRA: 0
  • ABSTENTZIOAK: 1 (Cendres)
Email Facebook Twitter LinkedIn

Herriko berriak Hirigintza

Ustaritz: un nouveau collectif contre le futur PLU

Ustaritz: un nouveau collectif contre le futur PLU

2019ko Maiatzaren 09a | MEDIABASK

D'après ses opposants, le futur Plan local d'urbanisme (PLU) d'Ustaritz prévoit de déclasser des zones construites et constructibles en zones naturelles ou agricoles. Pour le collectif, il s'agit d'un zonage "loufoque" et "incohérent", qui dévalue les terrains déjà habités tout en créant une "inflation involontaire". Les opposants appellent la majorité à revoir sa copie.

IRAKURRI

Herriko berriak

Herriko bost hautetsiek kargua uzten dute

Herriko bost hautetsiek kargua uzten dute

2019ko Apirilaren 12a | UZTARITZE.INFO

2019ko apirilaren 11ko Herriko Biltzarraren kari aurrekontuen gaia baliatu dute Carrère-en taldeak daraman politikari buruz haien irakurketa orokorra plazaratzeko. Bost hautetsiok zati bat irakurri dute eta ez dute ahozko itzulpena beren gain hartu nahi izan "aspaldiko eskaera eta proposamen teknikoa ez baitira kontuan hartuak izan", baita beren agiri bukaeran azaltzen dituzten arrazoiengatik ere.

IRAKURRI