uztaritze.info

Herriko berriak Hizkuntza

BAI PASS plantan jarria da

PASSak harpidedunari mediatekako eta Ikas pedagogia zentroko ateak irekiko dizkio prezio erakargarri baten truke (10,00€ 16,00€ ordez), eskaintza ugarituz.

2017ko Irailaren 28a | UZTARITZE.INFO

Euskara eta euskarazko irakurketa sustatzeko asmoz, Uztaritzeko mediatekak eta IKAS zentro pedagogikoak harpidetza bakarra proposatzen du. Uztariztarrek dokumentuak (inprimatuak edota soinu-dokumentuak) bi liburutegietan mailegatzen ahalko dituzte.

Abonamendu hori BAI PASS deitzen da eta 2017ko urriaren 1etik goiti baliatzen ahalko da.

Aurkezpena

- Urteko harpidetza da (datatik datara), bakarra, eta dokumentuak Uztaritzeko mediatekan eta IKASeko mediatekan har daitezke.

- Irakurleak bi egituretan har dezake harpidetza.

- Harpidetza indibiduala da eta uztariztarrentzat bakarrik da.

- Mailegatu dokumentuak hartu diren lekuan itzuliko dira.

Tarifa eta harpidetza-moldeak

- Harpidetzak 10 € gosta du, eta dirua 2 egituren artean partekatuko da.

- Harpidetza kitorik da adingabeentzat, ikasleentzat eta langabetuentzat.

- Harpidetza mediatekan ordainduko da.

- Izen ematearentzat frogagiriak galdeginen dira: bizilekuaren frogagiria, Pôle Emploiko agiria langabetuentzat, eta nortasun agiria.

Cendres jauna: Euskarazko eskaintza baten garatzeak mediatekan eragozten nau eta Ikas-en proposatzen dugun erabilpenarekin bikoizten du.

Gallois anderea: Dispositibo honi esker mediatekak ez du Ikas-ek daukan ber liburu bat erosiko.

Carrere jauna: Mediatekaren ondoan dira, liburuak hor dira.

Cendres jauna: Zenbat harpidedun dira mediatekan?

Gallois anderea: 1 500 eta 2 000 arte horretan.

Ibarboure jauna: Nahiko nuke harpidetza hori denek har balezaten baina neurri honek zenbat jende hunkitzen ditu...

Herriko Kontseiluak aho batez,

- ONARTU du BAI PASS harpidetzaren sortzea bai eta horren aplikatzeko moldeak.

Email Facebook Twitter LinkedIn

Herriko berriak Hirigintza

Ustaritz: un nouveau collectif contre le futur PLU

Ustaritz: un nouveau collectif contre le futur PLU

2019ko Maiatzaren 09a | MEDIABASK

D'après ses opposants, le futur Plan local d'urbanisme (PLU) d'Ustaritz prévoit de déclasser des zones construites et constructibles en zones naturelles ou agricoles. Pour le collectif, il s'agit d'un zonage "loufoque" et "incohérent", qui dévalue les terrains déjà habités tout en créant une "inflation involontaire". Les opposants appellent la majorité à revoir sa copie.

IRAKURRI

Herriko berriak

Herriko bost hautetsiek kargua uzten dute

Herriko bost hautetsiek kargua uzten dute

2019ko Apirilaren 12a | UZTARITZE.INFO

2019ko apirilaren 11ko Herriko Biltzarraren kari aurrekontuen gaia baliatu dute Carrère-en taldeak daraman politikari buruz haien irakurketa orokorra plazaratzeko. Bost hautetsiok zati bat irakurri dute eta ez dute ahozko itzulpena beren gain hartu nahi izan "aspaldiko eskaera eta proposamen teknikoa ez baitira kontuan hartuak izan", baita beren agiri bukaeran azaltzen dituzten arrazoiengatik ere.

IRAKURRI