uztaritze.info

Herriko berriak Soziala

137 etxebizitza sozial gehiago eraikiko dira 2019 bitartean

Herriko biltzarrak 2017-2019 denboraldian Herriko Etxeak egitekoak dituen Etxebizitza sozialen eraikitzeko hiru urteko helburuen gauzatzea onetsi du, horien artean gutienez %30 PLAI (Integrazio Alokatze Mailegu Lagundua) moldean finantzatuko dira, gehienez %30 berriz PLS (Alokatze Mailegu Soziala) moldean. Kopurua: 137 etxebizitza soziala.

2017ko Irailaren 28a | UZTARITZE.INFO

Lur zerga publikoak bizitegien alde mobilizatzeari buruzko eta bizitegi sozial gehiagoren eskaintzeari buruzko 2013ko urtarrilaren 18ko 2013-61. legeak aurreikusten du 2014-2016 hirurteko denboraldiarentzat bizitegi sozial berrien eraikitzea 2025ean bizitegi sozialen % 25era heltzeko gisan. 2013ko azaroaren 7ko deliberamenduaren arabera, Uztaritzeko Herriko Etxeak baieztatu zituen bere hirurteko betebeharrak, eta zehaztu zuen edozein gisaz gutienez 94 bizitegi sozial izanen zirela 2014-2016 denboraldian.

Departamenduko jaun prefetak Eraikuntzaren eta Bizitegien Kodearen L.302-8 artikuluaren araberako engaiamendu horien bilana egin du.

Helburua zen 2014-2016 hirurteko denboraldiaren bukaeran 94 bizitegi sozial izatea.

Eraikuntzaren eta Bizitegien Kodearen L. 302-8 artikuluak, 2017ko urtarrilaren 27ko 2017-86 berdintasunari eta herritartasunari buruzko legeak aldaturik, zehazten du bizitegi sozial gisa alokatuko diren bizitegien (PLS) finantzamendua ez daitekeela eraikitzekoak diren bizitegi sozialen % 30 baino gorago izan, eta PLAI bizitegien finantzamendua gutienez % 30en parekoa dela. Bizitegien programa orok herrien helburu kuantitatiboak eta tipologikoa kontuan hartzen ditu. 169 PLAI bizitegi eta 107 PLS bizitegi bada, beraz, helburu kualitatiboa errespetatua da.

2017ko ekainaren 28ko gutunaren bidez, Prefeturak produkzio helburu bat finkatu zuen 2017-2019 hirurteko denboraldi berriarentzat. 2016ko urtarrilaren 1ean eskas ziren bizitegi sozialen kopuruaren % 33ko tasa aplikatuz kalkulaturik, Uztaritzen orotara 137 bizitegi eskas dira. Bizitegi horiek gutienez PLAI moldean finantzatu bizitegien % 30 barne hartu behar dute gutienez, eta PLS moldean finantzatu bizitegien % 30 gehienez.

Elementu horiek guziak kontuan harturik, Herriko Kontseiluari proposatu zaio 2014-2016 denboraldiko bizitegi sozialen produkzio helburuen bilana kontuan hartzea eta 2017-2019 hirurteko denboraldiko bizitegi sozialen eraikitze-helburuei buruz deliberatzea.

Carrere jauna: SRU legeak aurreikusten du, 2025ean, alokatzeko diren sozial egoitzen kopurua, %25eko heinera heldu beharko dela. Hiru urteko helburuak ere onartu behar ditugu, hots 134 bizitegi. Iragan den denboraldian galdatua zizaikun baino bizitegi anitz gehiago egin ditugu, beraz gutiago gelditzen zaizkigu egiteko, hots berrogeita hamarreko bat.

Cendres jauna: Eskuetaratzea dea kontuan hartua dena?

Carrere jauna: Ez bortxaz, aski aitzinatua izan behar du.

Saint-Jean jauna: Ados gira, baina trinkotasunaren arazoa gogoan hartu behar da.

Carrere jauna: Ez gira desadostasunean izaten ahal trinkotasunaren helburuarekin, beharrezkoa baita. Helburuak aritmetikoki kalkulatuak dira, bizitegi ekoizpena hektareka kontutan hartuz.

Saint-Jean jauna: Bizitegi sozial alokagarriak ez direnekin ez gira ados.

Cendres jauna: Bizitegi hutsetaz baduzuia berririk?

Goyheneche jauna: ehun bat bada, nunbait han.

Dumon jauna: Arazoak dio, baizik eta 2 900 000 bizitegi hutsik daudela, hots bizitegi parke osoaren %8a. Beraz eskaintza, galdera baino handiagoa da. Alokantzako bizitegi sozial kopuruaren desegokitasuna da arazoa. IFRAko txostenak hori agerian ezartzen du. Bizitegi huts horien bilakaera zaindu beharrekoa da.

Goyheneche jauna: Gure hauteskunde egitasmoan, aitzin ikusia genuen ikertuko genuela zergatik bizitegiak hutsik egoten diren. Ardura, belaunaldi aldatze bati lotua da. Orain etxeak usu hutsak dira, eta zaharberritzea eraikitzea baino hobetsi behar litaike. Urte bukaera huntako, SOLIHAk permanentzia bat segurtatuko du eta bizitegien zaharberritzeaz eta eskuragarriak diren dirulaguntzetaz argibideak emanen ditu.

Herriko Kontseiluak aho batez,

Eraikuntza eta Bizitegien Kodearen L. 302-8 artikuluaren arabera,

Bizitegien aldeko engaiamendu nazionalari buruzko 2016ko uztailaren 13ko 2006-872 legearen arabera,

Bizitegien aldeko mobilizazioaren aldeko eta kanporatzearen kontrako borrokari buruzko 2009ko martxoaren 25eko 2009-323 legearen arabera,

Lur zerga publikoak bizitegien alde mobilizatzeari buruzko eta bizitegi sozial gehiagoren eskaintzeari buruzko 2013ko urtarrilaren 18ko 2013-61 legearen arabera,

Berdintasun eta herritartasunari buruzko 2017ko urtarrilaren 27ko 2017-86 legearen arabera,

2014-2016 denboraldian hirurteko helburuen burutzeko Uztaritzeko Herriko Etxeak hartu engaiamenduari buruzko 2014ko irailaren 25eko deliberoaren arabera,

Departamenduko prefetaren 2017ko ekainaren 28ko gutunaren arabera,

- 2014-2016 denboraldian egin beharreko bizitegi sozialen bilana KONTUAN HARTU DU;

- 2017-2019 denboraldian Uztaritzeko Herriko Etxeak egitekoak dituen bizitegi sozialen kopurua ONETSI DU, hots 137 bizitegi sozial, horien artean gutienez % 30 PLAI moldean finantzatuko dira eta gehienez % 30 PLS moldean.

Email Facebook Twitter LinkedIn

Herriko berriak Hirigintza

Ustaritz: un nouveau collectif contre le futur PLU

Ustaritz: un nouveau collectif contre le futur PLU

2019ko Maiatzaren 09a | MEDIABASK

D’après ses opposants, le futur Plan local d’urbanisme (PLU) d'Ustaritz prévoit de déclasser des zones construites et constructibles en zones naturelles ou agricoles. Pour le collectif, il s’agit d’un zonage “loufoque” et “incohérent”, qui dévalue les terrains déjà habités tout en créant une “inflation involontaire”. Les opposants appellent la majorité à revoir sa copie.

IRAKURRI

Herriko berriak

Herriko bost hautetsiek kargua uzten dute

Herriko bost hautetsiek kargua uzten dute

2019ko Apirilaren 12a | UZTARITZE.INFO

2019ko apirilaren 11ko Herriko Biltzarraren kari aurrekontuen gaia baliatu dute Carrère-en taldeak daraman politikari buruz haien irakurketa orokorra plazaratzeko. Bost hautetsiok zati bat irakurri dute eta ez dute ahozko itzulpena beren gain hartu nahi izan "aspaldiko eskaera eta proposamen teknikoa ez baitira kontuan hartuak izan", baita beren agiri bukaeran azaltzen dituzten arrazoiengatik ere.

IRAKURRI