Tokiko hirigintza plana proiektuaren finkatzea (eztabaida osoa)
2018ko irailaren 6ko Biltzarra | Euskal Hirigune Elkargoak Uztaritzeko herriaren tokiko hirigintza plana proiektuaren finkatzea - Uztaritzeko Herriko Biltzarraren iritzia.
2019ko Urtarrilaren 02a | UZTARITZE.INFO
Uztaritzeko herriak, 2014ko ekainaren 26ko deliberoaren ondorioz, Tokiko Hirigintza Planaren (THP) aldaketa orokorra abiatu zuen. Gainera, aldaketa horren kari gauzatu beharreko hitzartze moldeak zehaztu zituen.
2015eko apirilaren 30ean, 2016ko martxoaren 31n eta 2018ko otsailaren 1ean, Uztaritzeko herri biltzarran, Antolaketa eta Garapen Iraunkorrerako Proiektuaren (AGIP) norabide orokorrei buruzko eztabaidak izan ziren.
2018ko martxoaren 10ean, Euskal Hirigune Elkargoaren elkargoko kontseiluan, Antolaketa eta Garapen Iraunkorrerako Proiektuaren (AGIP) norabide orokorrez izan eztabaidaren osagarri bati buruz eztabaidatu zen.
Hirigintza kodeko L 153-31 artikulua eta hurrengoak ikusirik;
Euskal Hirigune Elkargoaren sorrerari eta bereziki bere eskumenei buruzko 2016ko uztailaren 13ko 64-2016-07-13-01 zenbakidun prefeturako erabakia ikusirik;
Herriko THPren aldaketa orokorra agintzen zuen eta hitzartze moldeak zehazten zituen Uztaritzeko herri biltzarraren 2014ko ekainaren 26ko deliberoa ikusirik;
2015eko apirilaren 30ean, 2016ko martxoaren 31n eta 2018ko otsailaren 1ean, Uztaritzeko herri biltzarran AGIPi buruz izan eztabaidak ikusirik;
2018ko martxoaren 10ean, Euskal Hirigune Elkargoaren elkargoko kontseiluak AGIPez izan eztabaidaren osagarri bati buruz hartu deliberoa ikusirik;
Hirigintza kodeko L153-9 artikuluaren arabera herriak THPren aldaketa orokorrarekin abiatu prozeduraren segida Euskal Hirigune Elkargoak hartzeko baimena ematen duen 2017ko martxoaren 2ko Uztaritzeko herri biltzarraren deliberoa ikusirik;
Uztaritzeko herriak abiatu prozeduraren segida Euskal Hirigune Elkargoak hartzea onartzen duen 2017ko apirilaren 8ko Euskal Hirigune Elkargoaren elkargoko kontseiluaren deliberoa ikusirik;
Euskal Hirigune Elkargoaren elkargoko kontseiluak hitzartze prozedura amaitzeari eta Uztaritzeko herriaren Tokiko Hirigintza Plana proiektuaren finkatzeari buruz deliberatu aitzin, Uztaritzeko herri biltzarraren iritzia jakin nahi dela kontuan harturik;
Carrère jauna: 2014ko ekainean abiatua izan den prozesu luze baten etapa garrantzitsu bat da. Geroztik, Euskal Hirigune Elkargoak hartu du eskumena eta gaur egun eskatua zaizue, zuen iritziaren ematea Hirigune Elkargoak, datorren irailaren 29an, proiektua finkatu dezan erabaki baten bidez.
Saint-Jean jauna: Bozkatze bat izanen ote da galdera honi buruz.
Carrere jauna: Bai.
Goyheneche jauna: THP hau EHE-rena da eta osoki ofiziala bilakatuko da EHE-ak bozkatuko duelarik.
Carrere jauna: Herriak ez duenez eskumenik, herriko biltzarraren iritzia ez da prozesuan beharrezkoa baina EHE-ak eskatzen du.
Goyheneche jauna: Ustekabeko txarrik ez ukaiteko, EHEak herrien iritzia eskatzen du sistematikoki.
Saint-Jean jauna: Gaur iritzi bat eskatzen daukuzu, eta ezezkoa baldin bada ere, dokumentuan agertzen den guneratzea ez da aldatuko. Damutu ginen eskumena EHEren esku aldatua izatea. Hau dena herriei inposatzen zaie, boterea kentzen zaie. Eta lurraldeko hautetsiei boterea kentzen zaie. THP honetan, hala da, lan garrantzitsu bat eramana izan da, bereziki lur eraikigarrien kopurua murriztuz. Horien guziengatik, inkoherentziak ikusten ditut plan horretan.
(Testu baten irakurketa) Eraikigarriak diren sektore batzuk N gisa edo A gisa pasatzen badira, gune eraikigarrietatik kenduz, ez zait iduritzen lur iraulgarririk edo erabilgarririk geldituko denik toki horietan. Bareen edo eulien babesteko ezartzen ote direa lurrak N zonan? NF kirol eta aisialdi zelai gisa sailkatuak ziren eremuak, laborantzako lur gisa pasatzen dira, hori damu zait. Apezarenbordako ihizien moztegelaren guneraketari dagokionez, iduritzen zait urbanizatze baten hastapenean gaudela, eta ez naiz horren alde. Eremu hezeak eta iturriak aurkitzen ditugu A guneetan. Eremu horiek N sailkatuak izan behar zuten, beriziki Arruntzan, Heraitzen eta Zokorrondon. Arreta berezi bat zor genien A eta N guneeri. Bereziki laborantzaren iraunkortzeko helburuarekin. Bereziki proposatuak diren azpi-guneetan kauzitzen dira inkoherentziak. Egiazko laborantza A da. AP eta AY guneak ere inkoherenteak direla ikusten dut. Laborari gazte batek ez dezake bastimendurik eraiki AP zonetan. Baten eraikitzeko gogoa izanik ere, AP gunean ez dezake egin. Araudien arabera, debekatua da bizitegi baten eraikitzea AY gunean. Beraz, laborantzan diren eremuen kopurua ez da zuzena. Urbanizatzeko diren guneak kendu behar dira. Uztariztarrendako zuzengabeko neurri bat da. Eraikitzeko eskubidea galduko dute. Jendek eraikigarri gisa ekarriak ziren lurrak erosi dituzte, ezin eraikigarriak bilakatu zirenak eta familietako partekatzeetan nahaskeria sortuko dute. Haltyako dosierrari dagokionez, ohartzen gira 1Au-tan zen gune bat N-ra pasatu dela. Neurri horrekin ados nintzan baina geroztik Bordes senar emaztei saldua izan da. Aldaketa horri ohartuko direlarik zer eginen dute? Lur eraikigarri baten erosteko ados ziren. Gertatzen ari denarekin lur eraikigarriaren erreferentziazko prezioa igoarazten dugu. Edozein gisaz herria galtzaile da. Beraz neurri horren kontra bozkatuko dut.
Carrere jauna: THP honen kontra bozkatzen bagenu, EHEak ez lezake bozka. THP bat ez da herriko mugetan gelditzen. Kanbon adibidez, urbanizazio proiektu handi bat aztertzen ari dira; Kanboarrek dute bakarrik erabakia hartu behar? THP hau abiatu dugularik, oposizioaren kolaborazioarekin egiteko xedea genuen, eta gaur aipatzen duzun desadostasuna lehenago egin zenezaken. Zure herriko taldeak bilkura guzietan eta hautu guzietan parte hartu du; Bernard Dumon jauna hautatua zenuten zuen ordezkatzeko.
Saint-Jean jauna: THP segitzen duten kabinetek biziki ongi ezagutzen dute egoera. Vanel Dulluc andereak ez du bere lana egin.
Carrere jauna: Etxeekilako lurrei dagokionez, A edo N gunean, teknikalariekin eztabaida izan da bai eta hautu hau atxikia izan da.
Saint-Jean jauna: AY gunearendako, araudiak ez du iraunen.
Carrere jauna: Hala ere ohartzen naiz, gai horri buruz, Laborantza Ganbarak ez duela oharrik egin.
Saint-Jean jauna: Orain, DPA kontsultaren izenean eginen dugu.
Goyheneche jauna: Ez ginen beti lan hau egin duten teknikarien gibelean.
Carrere jauna: Laborantza guneen murrizteari dagokionez, ikuspegi orokor batekin hartu behar da. Guneratze hau orokorki ikusi behar da.
Saint-Jean jauna: Laborantzako lurrek laborantza gune gisa egon behar dute. Segidarik ez delarik etxalde batean edo erretretara joate bat badelarik, laborantza ez da hortan gelditzen
Goyheneche jauna: AP guneetan, eraikinak zabal daitezke, AY guneetan, bizitegia zabal daiteke ere.
Saint-Jean jauna: Bai, baina ezin dezakegu eraikin berririk egin.
Goyheneche jauna: Eraikigarritasuna horrela urritzen dugu.
Saint-Jean jauna: Adibidez San Mixel auzoan, saneamendu kolektiboa badugu, eta eraikigarri diren guneak murrizten ditugu. Ez da koherentea. Adibidez, NH gune bat ukan genezakeen ingurumenari lotua den guneratze batekin baina halere bizitegiz osatua.
Goyheneche jauna: San Mixel auzoan, eraikin kopurura ez gira helduak.
Cendres jauna: San Mixel-en kasuan ez da egia. Lehengo THPa hartzen bagenu, ohar gaitezke lur eraikigarri guti zela.
Goyheneche jauna: San Mixel auzoan, 136 bizitegiko proiektu bat bazen. Hor den arazoa mugarena da eta gauza bera da uholdeen prebentziorako planarekin.
Saint-Jean jauna: Ez da arras gauza bera zeren hau ESTATUAk inposatu baitauku. San Mixel auzoan, Bordaberrian, guk dugu erabakitzen.
Vinet jauna: Ohartzen naiz UCA sailkatu gune batzu gelditzen direla eta kendu behar genituela.
Cendres jauna: Harritzen naiz egin duzuenaz. Orain Arruntza A gunean da. Beraz, %42 A gune gehiago kausitzen da, baina hau guzia okerra da. Nolaz ahalezkoa ote da, saneamendu kolektiboa daukan gune bat, N eta A gune gisa ekartzea?
Goyheneche jauna: Hori ez da egia. Saneamendu kolektiboaren izateak ez du gunea eraikitzeari irekitzen. Saneamendu kolektiboa hor ezarria da beriziki ingurumenaren helburuarekin. Ez eraikitzeari irekitzeko. URA-ren dokumentua irakurtu behar duzu.
Cendres jauna: Ohartzen naiz UCA guneak gelditzen direla oraino.
Goyheneche jauna: Arauen araberan ezartzea gostatzen da. Emeki-emeki sare kolektiboa hedatuko da lotuak ez diren etxeetara. Zerbitzuek gertakizunak aldatu behar dituzte, adibidez, gune minberatsuei arreta berezi bat ekarriz, hala nola latsei edo bil tokiei.
Saint-Jean jauna: Saneamendu sare bat errentagarria da lotura zerga denean. Zeinek du gehienik kutsatzen? saneamendu kolektiboak ala autonomoak?
Goyheneche jauna: Uztaritzen, saneamendu kolektiboak tratatu duen uraren kalitatea aro txarrari lotua da. Aldiz, ur-araztegitik ateratzen dena kalitate onekoa da. Arazoa da, sareak egoera txarrean izanki, euri urak sartzen direla barnean. Haatik badakigu orokorki saneamendu autonomoa, kolektiboa baino ahulagoa dela.
Carrere jauna: Anitz jende kaltetuak dira beren lurrak galdu duen balioaren ondorioz. Araudiak behar ditugu errespetatu. Gune eraikigarrien kopurua murriztera behartuak gira. Adibidez, gaur egun Arruntzako zubian den proiektu bat mendratu nahi genuke, auzoaldeak bere itxura ez dezan sobera gal. Haltya gazteluari dagokionez, erosleek badute 2020 arte erabakitzeko eta hori badakite. Aktan, ez da gunea aipatua. Eta jende horiek ez badute erosten, eraikigarri den bide bazterreko gaineko zelaia gureganatuko dugu. 1AU gunean zen, THP berrian aldapa hori N gune gisa ekarria izan da. Aldiz, 1AU gisa ekarria zen gaineko aldea, UC gune gisa ekarria izan da. Bordes senar emazteek N eta UC sailkako lurrak erosten badituzte, N guneko lurrak 10 000€ko balioa izanen du nunbait han, eta UC-koak aldiz balio handiagoa izanen du. Hots, guziaren balioa 546 000€koa laiteke. UCan den lurraren balioa adibidez, 500 000€tara pasatuko da. Saldu dugun lur berak balioa hartu du sailkapen berriari esker. Gauza bera gertatu da Peesenean, Arruntzako auzo barnean.
Dumon jauna: Ohartzen naiz ordea, AU zonan zen gunea Nera pasatzen dela. Halere harrigarria da.
Carrere jauna: Oroitarazten dut domanioeren balioa 446 000€tan zela eta lurrarena 270 000€tan, eta gure salmenta hitzarmena 546 000 €tan finkatua zen.
Saint-Jean jauna: 2AU-tan zelarik 272 000€ balio zituenak, ez du deus balio N-era pasatu orduko. Balioaren gaineratekoa UC gunera ekarria da, prezioak igoarazten ditu.
Goyheneche jauna: Ohartarazi behar da halere UC gunea ez dela 1AU gunearen balio berekoa.
Carrere jauna: Errepikatzen dut, gauza bera izan da Peesenean.
Dumon jauna: bi lursailak 1AU gisa ziren eta eroslegaiek erran dezakete 1AUtan ziren bi guneen akta sinatu dutela, haatik ez da hala izanen orain.
Goyheneche jauna: Bordes senar emazteek erosiko dute, guneak salmenta hitzarmenaren bururatzean zeukan guneratze sailarekin.
Saint-Jean jauna: Ez naiz horretaz segur...
Goyheneche jauna: Ez badute erosten, eremu hori herriarena geldituko da.
Saint-Jean jauna: Salmenta hitzarmen bat zinez sinatu dutea? Nola eginen duzue? Ororen buru 300 000 €ko galtze bat izan daiteke herriarentzat.
Carrere jauna: Atxik genezakeen lurra baloratua izanen da eta baloratze hori ez da apaltze bat izaiten ahal.
Saint-Jean jauna: Bada zerbait johan ez denik. Tronpatu gira. Tratutzaileak dira, ikusiko duzu. Edo balio ikusmolde bat da. Hau nerea da.
Carrere jauna: Jende horiek kenka txarretik atera gaituzte. 500mÀâ''²ko lur bat 150 000€tan baloratua ikusten dut.
Vinet jauna: aldaketak izan ote direa, dokumentu hau ikertu duen hirigintzako batzordeaz geroztik?
Goyheneche jauna: Asteazken goizean eskuratu dugu dokumentu hori, batzorde egunean. Behar bada hutsak badira. Zuzenaraz ditzazkegu. Herria joanen da inkesta publikora. Adibidez, kokapen erreserbatuak zituzten lur batzu ahantziak izan dira.
Vinet jauna: N gunean, etxe guziak handituak izan daitezke, laborantza gunean kausitzen diren etxeek ezingo dute handitzerik egin ez eta igerilekurik eraiki.
Goyheneche jauna: Goizean berean eskuratu dugun dokumentu hau ezin izan dugu osoki irakurri. Eraikinak, 50mÀâ''²-z handitu daitezke edo eraikinaren zolako hastapeneko eremuaren %30az. Eraikin atxikieri dagokienez, gauza bera da eta igerilekuak baimenduak dira.
Cendres jauna: Erne egon behar laiteke bereziki estai kopuruarentzat eta adibidez ez egin Haltyan bezala.
Goyheneche jauna: Goratasuna kalkulatua da, lur berdintze lanak egin aitzin lur naturalaren heinean. Antolatzaileei dagokienez, R+2 aipatzen dugularik, kondutan hartzen dute (adibidez Mindury Hiribeheren).
Cendres jauna: Biziki interesgarri litzateke estai batzu gehitzea, egiazki egina izanen den eraikinean. Ohartzen naiz ere alokatzeko diren bizitegien ehunekoa aldatzen dela, hori dena zehaztu behar litzateke.
Goyheneche jauna: Bizitegi sozialen araudia berriz ikusiko dugu 4etik 1era pasatuz.
Dumon jauna: Jadanik puntu andana batetaz mintzatu naiz, baina erran ditudanak gure internet gunean dira. Erran nahi dut ere plazerrekin parte hartu dutala THP batzordean, nere ustez izpiritu argi batean, zintzotasun osoan eta lankidetzan iragan dena, 4 hautetsien artean: Bruno, Mikal, Gérard eta niaur.
Dumon jauna (Dokumentu baten irakurketa): THParen batzordeko lanetan parte hartuz "Axe et Site" azterketa kabinetearekin batean, ohartu naiz berriz ikuste honen norabide handiak, gure programan gomendatuak genituela, hots, horriek dira
- Purguko karrikaren zentralitatea, gure hiri ttikiaren egiazko zentroa, (hiri bihurtzen ari den herri ohia), hornidura kolektiboen kudeatzearekin, bizitza sozialarekin eta kulturalarekin, bere istoriarekin ikustekoa duena. Zerbitzuak etorkizunean Landagoienetik Lapurdira aldatzeak indar emanen dio!
- Neurri gabeko hiri hedatzearen gelditzea eta hiriguneen tinkatzea, hori dena auzoetako zentroetako kopuruaren handitzeari lotua, gizarte aniztasun on bat zainduz.
- Hirigintza araudi modulatu eta egokituen plantan ezartzea, azken urteetako eta ez hain aspaldiko ohidura txarrak saihesteko (R+3 eta neurri gabeko handitzeak).
- Laborantza guneak garatzea, laborari berriak instalatzen laguntzeko eta gaurko etxaldeak indartzeko; tokiko produkzioen garapena segurtatuz, zirkuitu laburren bitartez tokiko saltegiak hornituz.
- Bizitegi sozialak: Ondorio desberdinak sortzen dituen "Gizarte kontzentrazioak" saihestuz, bizitegi sozialen beranta harrapatzen segitu, kasu eginez herriko dirulaguntzek luketen eraginari finantza mailan, kontutan hartuz herriko finantza mendreak.
Horiek hola, bigarren zati batean nere erreserbak erran nahi ditut, orotara bost dira, bai eta bi ohar berezi, jarrera zuhur bat izanen dut THP honen berriz ikustearen finkatzearen iritzian.
ERRESERBAK:
1/Kapito Harri gunea: UY à¢'â¬'â ofiziale lan toki mugatu baten proiektua. Kontuan hartuz alde batetik ingurumenaren garrantzia jokoan dela eta bestalde, etorkizuneko saihesbidearen menturan, oihana ahal bezain guti kaltetuko duen hedadura batekin, beharrezkoa dela 2x2 bideen egiteko azalera aurreikustea. Horra zergatik, toki honetan ofiziale eremu baten kokatzeari uko egin behar den.
Bestalde, beti sektore honetan, orain A sailkatua den laborantzako lurra, Duhalden eta jauregiaren artean kausitzen den eremua, N edo NS sailkatua izan behar luke. Anitz gisatara minberatsu den sektore honetan, egokia ez den urbanizatze baten arriskua apal lezake eta interes orokorreko menturazko herriko proiektu baten egiteko beira lezake.
2/Heraitze: Hirigintza/THP batzordean seinalatua. Aitzineko herriko etxeak, eskola berri baten egiteko erreserbatua zuen lurra, ez da guneetako planoan agertzen.
UGECAMekilan bidean diren negoziaketek porrot egiten balute, bigarren aterabide bat izan behar da, beharrezkoa den eskola berri baten eraikitzeko auzo honetan.
3/Arruntza/D.350: Hirigintza /THP batzordean seinalatua. D.350en bazterrean, UCAan zen gune bat N sailkatua izan da, nahiz aitzinean zena eta berdina UCA sailkapenean egoten da. Gune aldaketa justifikatzen duen ezberdintasunik ba ote da dentsifikazioaren aldetik?
4/Musugorrikoborda: Gauregun, sektore honetako lur guziak laborantza egiteko gisa ezartzeak, porrot egin duela kontutan harturik, L.A.N bat, (Lehentasuna duen Antolaketa Norabidea) gomendatua da, zeinetan sartu daitekeen:
- berriki sortu den etxe multzoen eremu ttipiaren hedatzea (hamar bat etxe), 10etik 15etxeetara, lehen aldikotz jabetuko diren gazteentzat.
- A eta N ziren guneak, ber gisa ekatzea
- Famili baratzeak sortzea
- Familiendako atseden leku baten sortzea, bizileku bat, ibilbideekin, jokoekin eta lasterka ibiltzeko lekuekin.
- Etab.
5/Haltya: Gaurko THPean aitzinikusi guneratze aldaketarentzat erresalbuak agertzen ditut, zeren saltze antolabidean idatzia denarekin aldatzen baita.
OHARRAK:
1/Gauregun AOBZa, THParen ardurapean ez izanikan ere, bainan osatzen duenean, EHEren gerizapean izanikan ez da baliagarri. Oraiko THParen egoeran, lanjera da dentsifikazio handiko eraikuntzak egitea, herriari ekarriko dioten ondorio ezberdin txarrekin.
2/Arruntza/D.350etik desbideratze proiektua, CBAko biribilgunearekin junta eginez.
Beharrezkoa da aipatua bederen izan dadin, THParen eranskinean, horrelako zirrimar bat ezinbestekoa dela, jadanik gure taldearen aurkezpena egina duena, kontseiluan eta instituzio desberdinetan.
Carrere jauna: Zure oharrei erantzuteko:
1-Kapito Harri-rentzat: UY gunea, jarduera ekonomiko guneak eskaz direla kontsideratzen dugu. Sektore hori bizitegietatik urrun da eta eraikinik eta oihanik ez duen eta laboratzarako ez den eremu eraikigarri bat atxematen badugu jarduera ekonomikoaren egiteko, jakinarazi behar daukuzu. Haitze Gazteluaren A guneari dagokionez, A-n egoiten bada, babestua da ere, N gunean bezala.
Saint-Jean jauna: Gune hori eztabaidatzen dugu zeren egiazki, eremu hori laborantzarako izanen baita. Gune hori N-an da, eta ohartzen naiz ez dela ez behirik ez biperrik lur horretan. Irudikatzen dugu egun batez finantzariek begiztatuko dutela gune hori, beraz Haitze gazteluko lur horiek ongi gakotu behar dira.
Carrere jauna: Gunea ez da N-ean baino gakotuagoa izanen A-n.
Saint-Jean jauna: Ez da laborantzarik izanen NS gunean, kirolarentzat eta aisialdientzat Etxeparea da egokitua eta laborantza eginen dela Haitze gazteluan, dudak baditut!
Goyheneche jauna: Bi leku ordoki atxeman ditugu Etxepareako kirol zelaia lekuz aldatzeko. Hala da, zergatik ez Haitze sektorera, laborantzan dena Duhalde eta gazteluaren artean kokatua da, parkea N-ean da. Ikusmolde ezberdina dugu. Ohartzen naiz ere laborantza badagoela BABko aireportuaren ondoan.
Saint-Jean jauna: Bai baina gune hori N-ean da.
Carrere jauna: Heraitzeri dagokionez, hartu gira bai huts bat bazela. Erreserbatua den kokaleku bat ahantzia izan da eta Arruntzan RD350 bidearen luzera, zuzendu beharko den egoera horretaz ohartu gira. Musugorrikobordari dagokionez, kontsideratu dugu urbanizatu ez zen gune bat zela, ez genuen ulertzen laborantza gune bat urbanizatua izan zaitekeen. AVAPak beranta handia hartu du, zeren orain Euskal Elkargoaren konpetentzietan baita.
Dumon jauna: Zein da zure iritzia CBA borobil gunera buruz doan desbideratzeari dagokionez?
Carrere jauna: Philippe Echeverria, Arrangoitzera buruz joateko bide berri proiektuaren kontra da.
Saint-Jean jauna: (Saihesbidea) Arrangoitzeko bidea egoera txarrean da, jendeek beren etxeetatik ateratzeko zailtasunak badituzte.
Carrere jauna: hain segur behiak alan ikusiko ditugula Haitzen, bide hori egin baino lehen.
Machicote jaunak hitza hartzen du euskaraz. (aktan sartzea zentsurtua)
Saint-Jean jauna: Nahi nuke erraiten duzuna ulertu. Nahi nuke itzulpena ukan. Ez badugu eztabaidarik ukaiten ahal, ez dakit zendako egonen naizen.
Dumon jauna: Laburpen bat bederen behar genuke.
Saint-Jean jauna: If probokazioan ari da. Bururaino joanen gira, ez gira egonen eztabaidarik ez den biltzar batean.
Urrutia jauna: Nagusirik ba ote da?
Carrere jauna: Ez dut norbait bortxatzen ahal bere hitzak itzularazteko.
Cendres jauna: Damu dut, ez dut euskara mintzatzen.
Machicote jauna: beste hizkuntza baten ulertzeko gai gira, denak. Iragan otsailean, debisa bat eginarazi dugu bat-bateko itzulpen bat segurtatzeko.
Saint-Jean jauna: Ikusten If frantsesa mintzatzen duzula.
Machicote jauna: Ez da neri itzultzea.
Herri biltzarrak,
- Euskal Hirigune Elkargoak finkatua duen bezala, Uztaritzeko herriaren THP proiektuaren aldeko iritzia EMATEN DU.
BOZKAK
ALDE: 20
KONTRA: 6 (Saint-Jean, Durand-Ruedas, Pocorena, Vinet, Urrutia, Cendres)
ABSTENTZIOAK 3 (Machicote, Aristizabal, Dumon)
Oposizioko zazpi hautetsiak ateratzen dira.