uztaritze.info

Tolosaldea

Tolosako Udalak 12 trafiko laguntzaile kontratatuko ditu Inauterietarako

2018ko inauterietan Udaltzaingoarekin batera jarduteko egingo du kontratazioa; otsailaren 11tik 13ra, igandetik asteartera izango da lanaldia.

17 Janvier 2018 | ATARIA.EUS

Eskaera orria www.tolosa.eus-en eta Tolosako Udaleko Informazio eta Erregistro Bulegoan eskuratu ahal izango da, eta Udaletxean bertan aurkeztu beharko da 2018ko urtarrilaren 25eko 13:00ak baino lehen.

Bete beharreko hainbat baldintza daude: 16 urte beteta izatea eta eskolan graduatua, lehen mailako lanbide heziketa edo baliokideren bat edukitzea. Lanpostuaren eginkizunak behar bezala betetzeko euskara jakitea ere beharrezkoa da, eta maila ziurtatzeko Udaleko Euskarako Zerbitzu Teknikoak frogak egingo ditu urtarrilaren 31n, udaletxean bertan. Aurkeztutako norbaitek 2. hizkuntza eskakizuna edo goragokoa badu, ez du euskarazko proba egin beharrik izango.

Oinarriak, osotasunean, www.tolosa.eus -en eta Tolosako Udaletxeko Informazio eta Erregistro Zerbitzuan kontsulta daitezke.

Email Facebook Twitter LinkedIn

Tolosaldea

Tolosa s'habille en arc-en-ciel en faveur des droits des LGBTIQ

Tolosa s'habille en arc-en-ciel en faveur des droits des LGBTIQ

28 Juin 2018, 08:25 | ATARIA.EUS

Comme l'an dernier pour les escaliers de la rue Antonio Lekuona, cette année, se sont les barres métal pour garer les bicyclettes qui ont été peintes aux couleurs de l'arc-en-ciel. La commune fera une déclaration insitutionnelle à l'occasion de la journée internationale des droits des Lesbiennes, Gays, Bis, Trans, Intersexes et Queer.

LIRE