4 migrants du bateau Aquarius sont à Tolosan
D'après Le gouvernement autonome basque 8 réfugiés sont arrivé en Pays Basque, hier soir, à Gasteiz, Bilbo et Tolosa.
26 Juin 2018 | ATARIA.EUS
Ekainaren 17an, 630 migratzaile lehorreratu ziren Valentzian (Herrialde Katalanak), Dattilo, Aquarius eta Orione ontzietan. Gutxienez haietako 75 Euskal Herrira etorriko zirela jakinarazi zuten erakundeek. Lehen zortziak dagoeneko Euskal Herrian dira.
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekak eman du berria, gobernu bileraren ondorengo prentsaurrekoan. CEAR-Euskadiren laguntzaz, errefuxiatuak Bilbo, Gasteiz eta Tolosako harrera pisuetan hartu dituzte.
Zortzi migratzaileak osasunez ongi daudela jakinarazi du Erkorekak: "Prozesua diskrezio handiz egin da, Espainiako Gobernuarekin erabat koordinatuta. Harrera lasaia izan dute". Erkorekaren esanetan, "muturreko egoera larrietan dauden pertsona horiei laguntza emateko erabateko konpromisoa du Jaurlaritzak".