uztaritze.info

Tolosaldea

Aquarius ontziko lau migratzaile, Tolosan

Migratzaileak, iritsi direnean, pozik
Migratzaileak, iritsi direnean, pozik

Jaurlaritzak jakinarazi duenez, Aquarius ontziko zortzi errefuxiatu iritsi dira bart Euskal Herrira; Gasteizen, Bilbon eta Tolosan daude.

2018ko Ekainaren 26a | ATARIA.EUS

Ekainaren 17an, 630 migratzaile lehorreratu ziren Valentzian (Herrialde Katalanak), Dattilo, Aquarius eta Orione ontzietan. Gutxienez haietako 75 Euskal Herrira etorriko zirela jakinarazi zuten erakundeek. Lehen zortziak dagoeneko Euskal Herrian dira.

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekak eman du berria, gobernu bileraren ondorengo prentsaurrekoan. CEAR-Euskadiren laguntzaz, errefuxiatuak Bilbo, Gasteiz eta Tolosako harrera pisuetan hartu dituzte.

Zortzi migratzaileak osasunez ongi daudela jakinarazi du Erkorekak: "Prozesua diskrezio handiz egin da, Espainiako Gobernuarekin erabat koordinatuta. Harrera lasaia izan dute". Erkorekaren esanetan, "muturreko egoera larrietan dauden pertsona horiei laguntza emateko erabateko konpromisoa du Jaurlaritzak".

Email Facebook Twitter LinkedIn