uztaritze.info

Tolosaldea

Orain arteko diskorik "sozialena" argitaratuko du Belako taldeak otsailean

Lander Zalakain tolosarraren taldeak mundu mailako lehen bira amaitu berri du, eta hirugarren lana aurkeztuko du otsailaren 23an: ‘Render Me Numb, Trivial Violence’.

17 Janvier 2018 | ATARIA.EUS

Hiru hilabeteko epean, zortzi herrialde bisitatu eta 30 kontzertu eskaini ditu Belako musika taldeak. Mundu mailako lehen esperientzia izan da euskaldunentzat, eta "asko" gozatu dutela nabarmendu dute kideek: "Kontraste asko bizi izan ditugu, baina kontraste horietatik indartuta atera gara", azaldu dute Euskal Telebistan.

Bada, otsailaren 23an, hirugarren diskoa argitaratuko du. Orain arteko lanik "sozialena" dela nabarmendu du Zalakainek: "Matxismoa, errefuxiatuak edota indarkeria bezalako gaiak jorratu ditugu. Mikrofono bat dugu aurrean eta gauza horietaz ere hitz egin behar da".

Erritmo modernoei vintage ukitu bat ematen saiatu da Belako hirugarren lan honetan. "Atzera jauzia egitea bezala izango da. Zuzenagoa eta gordinagoa izango da disko berria".

Horretarako prozesu analogikoa berreskuratu dute grabazio lanetan. "Zikintasunak diskoa gorpuztu egin du, soinu potoloa du. Ez dago ordenagailuaren manipulaziorik, eta gordintasun hori elektronikarekin nahastuz disko potoloa osatu dugu", adierazi du tolosarrak. Esperimentatzeko aukera ere izan dutela dio bateria-joleak. "Mugikorrarekin grabatutako zenbait base eta melodia sartu ditugu, esate baterako".

2017ko martxoan hasi zituzten grabazio lanak Iñigo Irazoki teknikoarekin, Berako Atala estudioan. Ostera, Mexiko, Estatu Batuak, Japon edo Errusia bezalako herrialdeetan izan dira. Otsailean, disko berriaren aurkezpenaren ondoren, bira berriari ekingo dio Belakok. Bilbon eskainiko dute lehen kontzertua, otsailaren 24an, eta ekainean, Donostian. Ondoren, nazioartera egingo dute jauzia.

Email Facebook Google Twitter LinkedIn

Tolosaldea

Tolosa s'habille en arc-en-ciel en faveur des droits des LGBTIQ

Tolosa s'habille en arc-en-ciel en faveur des droits des LGBTIQ

28 Juin 2018, 08:25 | ATARIA.EUS

Comme l'an dernier pour les escaliers de la rue Antonio Lekuona, cette année, se sont les barres métal pour garer les bicyclettes qui ont été peintes aux couleurs de l'arc-en-ciel. La commune fera une déclaration insitutionnelle à l'occasion de la journée internationale des droits des Lesbiennes, Gays, Bis, Trans, Intersexes et Queer.

LIRE