uztaritze.info

Tolosaldea

Argazki lehiaketako sariak banatu dituzte

Argazki lehiaketako sariak banatu dituzte

Epaimahai batek aurretiko aukeraketa egin du, eta ondoren, herritarrek izan dute aukera gustukoenak hautatzeko epaimahaiak bereizi dituen horien artean. Argazki sarituekin 2018ko egutegia argitaratu dute Anoetan.

09 Janvier 2018 | ATARIA.EUS

Aurten, Urak dakarrena gaia eraman dute aurkeztutako argazkiek. Lan bakoitzarekin batera esaera zahar bat, hitz joko bat edota errimatxo bat aurkeztu dute parte hartzaileek. Zortzi sari banatu dituzte eta bakoitzak 50 euroko saria jaso du.

Hauek dira egileen izen abizenak eta argazkien izenburuak:

  • Oinatz Errazkin Otamendi, Ura osasuna da.
  • Ibai Agirre Calvo, Tantaz tanta itsasoa betetzen da.
  • Enara Orbegozo Pindado, Urari jarriagatik katea, eginen du bere bidea.
  • Enara Orbegozo Pindado, Ura nolako, bizimodua halako.
  • Enara Orbegozo Pindado, Urak daramana, urak dakarrena.
  • Joseba Ibarguren Peñalver, Ura non, edertasuna han
  • Joseba Ibarguren Peñalver, Urak dakarrena, urak darama
  • Estibaliz Lasa Uzkudun, Historia geologikoaren milioika urte, ondoz ondoko harkaitz geruzatan idatzita.

Argazkian saridunetako batzuk, Anoetako udaleko euskara zinegotzi, Bakarne Olanorekin batera.

Email Facebook Twitter LinkedIn

Tolosaldea

Tolosa s'habille en arc-en-ciel en faveur des droits des LGBTIQ

Tolosa s'habille en arc-en-ciel en faveur des droits des LGBTIQ

28 Juin 2018, 08:25 | ATARIA.EUS

Comme l'an dernier pour les escaliers de la rue Antonio Lekuona, cette année, se sont les barres métal pour garer les bicyclettes qui ont été peintes aux couleurs de l'arc-en-ciel. La commune fera une déclaration insitutionnelle à l'occasion de la journée internationale des droits des Lesbiennes, Gays, Bis, Trans, Intersexes et Queer.

LIRE