uztaritze.info

Tolosaldea

Tolosa Txapeldun pour la première fois

Tolosa Txapeldun pour la première fois

Tolosa a remporté le XV. tournoi Berria face à Oberena d'Iruñea

25 Juin 2018 | ATARIA.EUS

Iragan urteko arantza ateratzea lortuta, Tolosak irabazi zuen atzo XV. Berria Txapelketa, Iruñeko Oberena mendean hartuta, Hernaniko udal pilotalekuan. Besteak beste, erarik egokienean gailendu ziren gipuzkoarrak, jokoan izandako hiru partidetatik hirurak irabazi baitzituzten. Joan den urtean pena galantarekin geratu behar izan zuten Mikel Olaetxearen pilotariek, azken unean geratu ziren-eta txapelen usainean. Ordea, Oberenari ez zioten inolako aukerarik eman atzo, eta merezita jaso zuten garaikurra Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariaren eskutik, historian lehenengo aldiz. Beste behin, giro ederra nagusitu zen harmailetan, txapelketaren osasun onaren adierazgarri.

Polita eta erakargarria izan zen jaialdiko lehen partida, kadeteen artekoa. Altuna eta Ugartemendia tolosarrak ziren faborito, eta ez zuten huts egin, 22-13 menderatu baitzituzten Laso eta Igoa Oberenakoak. Halere, emaitzak agertu baino lan handiagoa egin behar izan zuten lehen puntua lortzeko. Estua izan zen hasiera, berdinketa ugarikoa: 3na, 5na eta 7na. Urduri antzean hasi ziren gipuzkoarrak, baina neurria hartu zioten lehiari pixkanaka. Nafarren bikotean, berriz, Igoa atzelariak eraman zuen pisu guztia. Haren bi esku onekin, distira ugari erakutsi zuen. Hori bai, tantoek aurrera egin ahala nekea antzeman zitzaion, eta horixe baliatu zuten Tolosakoek nagusitzeko. Ugartemendiak pilotakada onak jo zituen, eta Altuna ez zen atzera geratu aurrean. Azkenean, uste baino errazago irabazi zuten gorriek.

Bigarren partida izan zen jaialdiko onena, gazteen mailakoa. Erritmo bizian hasi ziren Lasa eta Etxeberria Tolosakoak eta Oskoz eta Ganboa Oberenakoak, eta berdintasuna izan zen nagusi lehen tantoetan: 7na joan ziren. Hortik aurrera, koska bat gorago egon ziren gipuzkoarrak. Etxeberriak agindu egin zuen atzean, pilotakada bat errebotera ere jo zuen, eta aurrean airez bizi ibili zen Lasa. Bikote horrek ordura arteko partida denak galdu arren, finalean aurpegia eman zuen. Besteak beste, 14-7 aurreratu ziren, baina kasta atera zuten nafarrek. Ez zuten etsi, eta, batez ere Oskozen jarrerari esker, 18na berdindu zuten neurketa. Sendotasun izugarria erakutsi zuten Oskozek eta Ganboak. Momentu erabakigarrian, ordea, behera egin zuten, eta 22-18 nagusitu ziren Tolosakoak, epaileen bi akats erabakigarri tarteko.

"Lanaren oparia"

Gauzak hala, ia dena erabakita zegoen nagusien partida hasterako. Tolosako Eneko Labakak eta Telletxeak aski zuten zortzi tanto egitea, baina ez ziren horrekin konformatu, eta, hasi eta buka, jaun eta jabe izan ziren. 22-8 irabazi zieten Oberenako Ansa eta Cordoni. Joan den urtean haien eskuetan izan zuten txapela Labaka eta Telletxeak, baina azken unean kale eginda, amore eman behar izan zuten Pagazpeko Santxo eta Gorrotxategiren aurrean. Atzo, baina, egun biribila izan zuten, eta haien kalitateak ez zuen kale egin. Telletxea eroso aritu zen ezker-eskuin atzeko koadroetan, ohiko sendotasuna azalduz, eta aurrean tanto zoragarriak eskaini zituen Labakak. Finala erabakita egon arren, pilotazaleak gustura egon ziren hari begira. Ansa eta Cordon gogotik saiatu ziren ohorezko puntua lortzen, baina alferrik: alde handiegia zegoen bi bikoteen artean.

Ondorioz, Berria Txapelketaren garaipen zerrendan Tolosaren izena agertuko da aurrerantzean, eta ez litzateke harritzekoa izango azken aldia ez izatea. Izan ere, denboraldi gorabeheratsua izan ondotik, indarberrituta daude gipuzkoarrak, eta lan oparoa egiten ari dira pilota elkartean. Olaetxea entrenatzailearen esanetan, "lanaren oparia" da txapelak burura eraman izana. Oberenan, berriz, belaunaldi aldaketa izango da aurrerantzean, baina ziurtatua dauka etorkizun oparoa.

Email Facebook Google Twitter LinkedIn

AGENDA

Handia

Handia
  • Le: 26 Juillet 2018 | 22:30
  • Genre: Projection
  • Lieu: LEIDOR ANTZOKIA
  • Ville: Tolosa

3 conférences gesticulées

  • Le: 10 Aout 2018 | 18:00
  • Genre: Conférence
  • Organisateur: A.F.L. DENERI IDEKIA
  • Lieu: SALLE LAPURDI
  • Ville: Ustaritz

Journée des associations

  • Le: 08 Septembre 2018
  • Genre: Table d'information
  • Organisateur: UNION DES ASSOCIATIONS
  • Lieu: BILGUNE
  • Ville: Ustaritz

Fête de la Bière

Fête de la Bière
  • Le: 08 Septembre 2018 | 11:00
  • Genre: Fête
  • Organisateur: KUTUN
  • Lieu: BILGUNE
  • Ville: Ustaritz

Tolosaldea

Tolosa s'habille en arc-en-ciel en faveur des droits des LGBTIQ

Tolosa s'habille en arc-en-ciel en faveur des droits des LGBTIQ

28 Juin 2018, 08:25 | ATARIA.EUS

Comme l'an dernier pour les escaliers de la rue Antonio Lekuona, cette année, se sont les barres métal pour garer les bicyclettes qui ont été peintes aux couleurs de l'arc-en-ciel. La commune fera une déclaration insitutionnelle à l'occasion de la journée internationale des droits des Lesbiennes, Gays, Bis, Trans, Intersexes et Queer.

LIRE

Tolosaldea

Accumulation de victoire pour le TAK

Accumulation de victoire pour le TAK

12 Mars 2018, 19:58 | ATARIA.EUS

15 embarcations et 5 rameurs ont participé à la 8e étape de la ligue au nom du Club de Rame de Tolosa (Tolosako Arraun Kluba - TAK). Les juniors garçons ont été les plus forts des estropadak. TAK a eu trois 3e places et une 2e place au classement.

LIRE