Euskaraldian izena emateko epea irekiko dute gaur
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean egingo den euskaraldian izen-emateko epea zabalduko da ostegunean epe-irekiera iragartzeko ekitaldia antolatu dute Iruñeko Zentral aretoan 18:30ean eta gonbidapen zabala luzatu dute antolatzaileek.
20 Septembre 2018 | ARGIA.EUS
Jakinarazi dutenez, musika eta umore emankizunek betetako ekitaldia "koloretsua" izango da. Gainera, herri eta entitate desberdinetako Euskaraldiaren antolatzaileek elkarrekin egoteko tartea izango dute.
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean egingo da Euskaraldia 400dik gora herritan eta 16 urtetik gorako herritar denek parte hartu dezakete. Ahobizi edota Belarriprest rolak hartuko ditu jendeak hamaika egun horietan. Ahobiziek ulertzen duen orori euskaraz egiteko konpromisoa hartu dute eta Belarriprestek, beraiei euskaraz zuzentzeko eskatuko dute.
Euskarazko komunikazioa posible dela frogatzea eta Euskal Herrian euskara ulertzen duen jendea dagoela jabearaztea dira, besteak beste Euskaraldiaren helburuak.