uztaritze.info

Tolosaldea

Tolosa eredu Baionan, Europako Berdintasun Gutunaren sinaduran

Tolosa eredu Baionan, Europako Berdintasun Gutunaren sinaduran

Euskal Hirigune Elkargoak sinadura ekitaldia antolatu du, eta Olatz Peon alkatea izan da bertan; Tolosak 2007. urtean sinatu zuen Europako Berdintasun Gutuna

2018ko Martxoaren 26a | ATARIA.EUS

Euskal Hirigune Elkargoak gonbidatuta, Baionan izan da Olatz Peon Tolosako alkatea, Europako Berdintasun Gutunaren sinadura ekitaldia dela-eta. Tolosal 2007an sinatu zuen gutuna, eta alkatea orduz geroztik herrian garatutako berdintasun politikez aritu da hitzorduan.

Besteak beste Jean Rene Etchegaray Baionako alkatea eta elkargoko lehendakaria, Martine Bisauta Baionako zinegotzia eta elkargoko karguduna eta EBA elkarte feministamo kideak izan ere izan dira ekitaldian, parekidetasunera bidean gauzatu beharreko politikak hizpide zituztela.

Tolosan, ordenantzara bidea

2007ko irailaren 4an sinatu zuen, Tolosako Udalak, Europako Berdintasun Gutuna eta, sinadura hura, lehen pausoa izan zen Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Tolosako Udal Ordenantza onartzeko; lehena izan zen Euskal Autonomia Erkidegoan.

Orduz geroztik, "prebentzioan, hezkuntza, laguntzan eta emakumeen ahalduntzean" lanean ari da udala eta, besteak beste, III. Berdintasun Planean jasotakoak gauzatzen ari dira orain.

Email Facebook Twitter LinkedIn