uztaritze.info

Tolosaldea

25 urtetan bertako produktuekin egindako lanagatik omenaldia jaso du Roberto Ruizek

Roberto Ruiz
Roberto Ruiz

25 urtez Tolosako Fronton Jatetxean lanean izan den Roberto Ruiz sukaldariari omenaldia egin dio, gaur, Basque Culinary Centerrek.

2018ko Urtarrilaren 26a | ATARIA.EUS

Mende laurdena bete ostean, 2017a amaitzearekin batera bukatu zen Roberto Ruiz sukaldariaren Fronton Jatetxearen ibilbidea. Udalaren jabetzakoa da eraikina eta kontratua amaitzearekin batera, eraikina utzi eta erronka profesional berri bat abiatuko du sukaldariak.

BCCk bere ibilbidea aitortu nahi izan du omenaldi honetan, "Gipuzkoaren eta Tolosako Babarrunaren izena mundu osora zabaltzeagatik, eta bertako produktuak zabaltzeko egin duen lanagatik".

Lehen eta bigarren mailako ikasleek Ruizek berak aukeratutako garaian garaiko produktuekin osatutako platerak eskaini dituzte bazkari-omenaldian. Sukaldaritza munduko eta erakundeetako pertsona ugari izan dira omenaldian: Ruben Trincado, Edorta Lamo, Dani Lopez, Xabier Diez edo Pablo Loureiro sukaldariak; Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea; edota Nerea Letamendia, Tolosako Udaleko Merkataritza, Azoka eta Turismo zinegotzia bera ere.

Email Facebook Twitter LinkedIn