uztaritze.info

Herriko berriak Senidetzea

Uztaritze-Tolosa senidetze hitzarmena

Tolosarekin dagoen senidetze hitzarmena eguneratu da

2016ko Urriaren 27a | UZTARITZE.INFO

1989an, Tolosa eta Uztaritzeko herriko kontseilariak bi herrien arteko loturak sendotzeko senidetze bat erabaki zuten, bakea eta laguntasuna sustatuz, eta senide harremanak sortuz.

Hitzarmen honek ez du gehiago bat egiten bi herriek gaur egun bizi duten egoerarekin.

Gogoarazten dugu, Europako herrien eta eskualdeen arabera, senidetzea, bi herrien arteko topaketa bat dela, ikuspegi europear batean elkarretaratu nahi dutena, bakoitzak bere arazoen konparatzeko eta geroz eta hurbilagoko elkarkidetasunaren garatzeko. Beraz, senidetze bat da:

  • Bi lekuko kolektibitateen arteko hitzarmen politiko bat
  • Denbora mugarik gabekoa
  • Diziplina anitzetako ekimenaldi bat
  • Herritarrenganiko parte hartze zuzena
  • Sentsibilizarazteko molde bat
  • Higikortasunari irekiarazteko molde bat
  • Nazioarteko ekemenei eta proiektuei buruzko koadro bat
  • Esperientzia eta ikusmolde trukaketagune bat
  • Irasketa iturri bat

Delako urrats hori, nun nahi aplikagarria da, partaide bakoitzaren kultura eta antolaketa moldeak ezberdinak izanikan ere. Partaidetza horren berezitasuna, "publiko nasai" bati doalakoan dator dohaika, bakoitzak daukan eguneroko ingurumenarren arabera parte hartzen duelakoan (familiakoa, eskolakoa, elkartekoa, lanekoa…) aitzinetik deus finkaturik izan gabe.

Senidetzeak, biztanleen nahastekarazteko menturak dira, elkar aditze, fidantzia eta kidetasunezko giro batean. Inguru guzietako Europearren arteko topaguneak eta elkarrizketaguneak baitira, herritartasunari eta Europakoak direlari ohartarazteko tresna baliagarri bat baitira.

UZTARITZE eta TOLOSA herrien arteko hitzarmena, ez da bi herri hauek gaur egun bizitzen duten egoeraren araberakoa.

Gaurkotzea proposatua da, goaitean dauden itxaropenei ihardesteko eta senidetzearen interbentzio koadroa berriz finkatzeko. Helburu hori kondutan hartuz, delako bi herriak elkarlan bat abiatu gogo dute, Euskal herriko lurraldeen arteko lankidetza eta kohesio asmo batekin. Senidetze horri esker, Euskal herriko biztanleen arteko loturak azkarraraz daitezke, gure herriaren funtsezkoak hobeki ezagutaraz daitezke eta ideien, esperientzien eta proiektuen trukaketak akularaz daitezke.

Bi hiriek, beren senidetze batzorde bana antolatuko dute. Hiri bakoitzeko elkarte batzuek parte hartzen ahalko dute. Batzorde hori Herriko etxearekin partaidetzan ariko da, biztanleen parte hartzea helburutzat atxikiz eta gisa horretan sortuko diren loturak luzaz iraunarazteko.

Herri bakoitzak, eta bere senidetze batzordeak, gizabanakoaren eta gizartekoaren, kulturaren, kirolaren, hizkuntzaren eta ekonomiaren garapena sustatuko du gure biztanleen artean. Senidetze batzordeek, beren Herriko etxeko zerbitzuen laguntza logiztikoa eskuratuko dute, honi lotuak diren partaidetza hitzarmenek finkatua duten hitzen arabera.

Aristizabal anderea: Bi herriek landutako akordio bat da. Haiek hilabete honetan 23an bozkatuko dute. Gaualdi bat antolatua izanen da Tolosarekin. Herrian sartzean plantan ezarria izanen da seinaletika berri bat. Tolosan ez da ez senidetze elkarterik ez eta senidetze batzorderik. Urtarriletik aitzina urte hasiera guzik bilduko gira.

Herriko kontseiluak,

- BAIMENA EMATEN DIO Auzapezari, TOLOSA hiriarekilako birazkatze hitzarmen berri baten izenpetzeko.

Email Facebook Twitter LinkedIn