uztaritze.info

Herriko berriak Hezkuntza

Herriko Biltzarrak 4 egunetara itzultzea erabaki du 2018-2019ko sartzerako

Arruntzako eta Idekiako eskola biltzarrek 4 egunen alde egin dute, Heraitzekoak 4,5 egunen aldekoa egin duen bitartean, adituek aholkatzen zutenari segituz. Bozketan 5 kontrako boz izan ziren eta bi abstentzio.

2018ko Otsailaren 24a | UZTARITZE.INFO

Eskola erritmo berriek eztabaida anitz ekarri zuten abian eman genituenean, bai eta gure zerbitzuei eta lurraldeko eragileei ere, oro har, lan handia eskatu ere, azken hiru urteotan.

Egun, testu batek aukera ematen die horren pean diren kolektibitateei eskolaldiaren antolamendua zalantzan ezartzeko eta azken erabakia Akademia zuzendariaren esku uzten du, Herri Biltzarrari, eskola kontseiluei eta ikasleen gurasoei galde egin eta haien iritzia jaso ondoren.

Baimen berezien alorra hedatzetik dator aukera berri hori, betiere 9 egun erdiko astea delarik zuzenbide komunaren antolamendu arrunta.

Eskola erritmo hori aldatzeko baimen berezi bat dago, dena den, orain, eta hartara, 8 irakastegun erdiko 4 eguneko astera itzul daiteke.

Testuinguru horretan, Herriak gogoeta bati ekin zion 2017ko urrian, bai eta inguru zabal baten iritzia galdetzeari, hau da, hautetsiei, irakasleei, familiei (ikasleen gurasoei eta gurasoen ordezkariei), herriaren langileei eta bestelako partaideei, erregularki bilkurak eta topaketak eginez.

Gogora dezagun ere ezen udal taldeak herri osoan berdin joka dadin nahiko lukeela argu utzi duen arren, Herriak hartzen duen erabakiak eskola publikoen eskolaldiari besterik ez diola eraginen eta ez eskola pribatuenari, haiek nahi dutena hauta baitezakete.

Oro har, irakasleek diote ikasleak adiago direla eta gogoa lanari bilduago dutela goiz aldean (horrek dakar 5 goizen interesa, asteazkena barne); hala zioen ere Claire Leconte andreak, kronobiologiako ikerlari eta haurren eta nerabeen erritmoen espezialistak, Uztaritzen, azaro hondarrean, "haurren erritmoen" gaineko hitzaldi batean mintzatu zenean.

Gisa berean, argi da ere eskolaldi inguruko jardun aldiak plantan emateak aukera eman diela zenbait haurri horiek gabe ezagutuko ez zituzketen jarduerak ezagutu eta haietan aritzeko.

Halatan bada, haurrentzat jokoan dena kontuan hartu eta Hezkuntza Batzordeak, 2018ko urtarrileko 06an egin bilkuran, egungo antolamendua atxikitzearen alde bozkatu zuen, gehiengoek hala bozkaturik.

Haatik, kontzertazio honen hasieratik, familien eta ikastetxeen batzordeen kontsultatik atera iritzien artean, gehiengoaren erabakia segitzeko engaiamendua hartu genuen. Ondorioz, 4 eguneko astera itzultzearen aldeko iritziak nagusitu diren heinean, eskola erritmoen aldatzeko eta 4 egunez banatuko diren 8 egun erdira itzultzeko galdea egiten dugu.

Halatan, bada, Ikusirik 2017ko ekainaren 27ko 2017-1108 Dekretua, ama eskola eta lehen mailako eskola publikoetan eskola astearen antolamendua bestela egin ahal izateari buruzkoa "bertako eragileei eskola astea antolatzen askatasun gehiago emateko, toki bakoitzaren berezitasunak ahal beste kontuan hartuz, haurraren onerako beti".

Ikusirik aurkako iritzia eman diola Arruntzeko Eskola Kontseiluak eskola astea 4.5 egunetan atxikitzeari, bozak honela banatu direlarik:

  • 4 eguneko astearen alde: 11 boz (6 irakasle, 5 ikasle gurasoen ordezkari)
  • 4.5 eguneko eskola astearen alde: 3 boz (irakasle 1, ikasle gurasoen ordezkari 1, Herriko Etxearen ordezkari 1)
  • Boz zuriak: boz 1 (Herriko Etxearen ordezkari 1)

Ikusirik aurkako iritzia eman diola Idekiako Eskola Kontseiluak eskola astea 4.5 egunetan atxikitzeari, bozak honela banatu direlarik:

  • 4 eguneko astearen alde: 9 boz (5 irakasle, 3 ikasle gurasoen ordezkari, 1 RASED)
  • 4.5 eguneko eskola astearen alde: 4 boz (irakasle 1, ikasle gurasoen ordezkari 2, Herriko Etxearen ordezkari 1)
  • Boz zuriak: 2 boz (Ikasle gurasoen ordezkari 1, Herriko Etxearen ordezkari 1)

Ikusirik aldeko iritzia eman diola Heraitzeko Eskola Kontseiluak eskola astea 4.5 egunetan atxikitzeari, bozak honela banatu direlarik:

  • 4 eguneko astearen alde: boz 1 (ikasle gurasoen ordezkari 1)
  • 4.5 eguneko eskola astearen alde: 6 boz (2 irakasle, 3 ikasle gurasoen ordezkari, Herriko Etxearen ordezkari 1)
  • Boz zuriak: 2 boz (irakasle 1, Herriko Etxearen ordezkari 1)

Uztaritzeko Herriak proiektu koherentea eskaini nahi dienez lurraldeko haur orori;

Kontuan hartuz Herriaren Lurraldeko Heziketa Proiektua (LHPPEDT) eguneratu behar dela eskola aldiari ekarri zaizkion aldaketengatik,

Herri Biltzarrak,

- ERABAKI DU 4 egunez osatuko den 24 oreneko irakas astera itzultzea (8,5 ikastaldi); (Aisialdi Zentroak eguneko harrera eginen du, 7:30etik 18:30era, berriz libre geratu diren asteazkenetan)

- ONTZAT EMAN DU, herriko 3 eskola publikoetarako, eskola aldiaren honako antolaketa: atslehenea, asteartea, osteguna, ostirala: 8:30-12:00 | 13:30-16:00

- ASMOA DU Lurraldeko Heziketa Proiektua berrikusi eta berritzeko, herriko 5 ikastetxeak barnean sartuz, bai eta baimena emateko auzapez jaunari horretarako dokumentu guztiak sina ditzan.

Gallois anderea: Urriatik otsaila arte, 10 hitzartze bilkura antolatu ditugu 5 eskoletan. 514 famili kontsultatuak izan dira, 367-k hiardetsi dute, hots %74ak eta %81ak eskola publikoei dagokionez. %60a 4 eguneko eskola astearen alde agertu da eta %40a 4,5 eguneko eskola astearen alde. Heraitzeko ikasleak 4,5 eguneko eskola astearen alde agertu dira. Hezkunde Nazionalaren aitzinean engaiatu gira eskola publiko guzientzat eskola erritmo bera hautatzea. Bestalde, PEDT berri bat idatzia izanen da, 5 eskolak bilduko dituena. Goizetako irekitze hedaduraren zabaltzea eskatu dugu eta eguerdietako pausa atxikitzea 12:00etatik 13:30etara, salbu San Bixintxo eskolarentzat 2 orenetara pasatuko baita.

Durand-Ruedas anderea: Kontra bozkatuko dugu baina zergatik ez da uzten eskola bat 4,5 eguneko eskola astearekin hala egin nahi duenez geroz.

Gallois anderea: Ezin dugu, Hezkunde Nazionalak ez zeguke baimenik ematen.

Durand-Ruedas anderea: San Bixintxo eskolak segituko du haurrak biltzen, 4,5 eguneko eskola astea atxikiz, nahiz herriko eskola publiko batek nahiko izanen zuen 4,5 eguneko eskolako aste batean egon eta ezin duela.

Carrere jauna: Untsalaz Hezkunde Nazionalari litake eskola erritmoen hautatzea eta ez herriei.

Gallois anderea: Hezkunde Nazionalak ez du bilanik egin. Argumentu guziek erakustera ematen dute haurrarentzako hobe dela 4,5 eguneko eskola astean egotea. Gaur egun Frantziako estatutua da 4 eguneko eskola astean den herri bakarra. Damu da gibelerat itzultzea.

Ibarboure jauna: Ez bagenu bozkatzen zein ondorio litzateke?

Carrere jauna: 4,5 eguneko eskola astean egon gaitezke.

Bozkak:

  • ALDE: 21
  • KONTRA: 5 (Saint-Jean, Dumon, Pocorena, Ruedas, Cendres)
  • ABSTENTZIOA: 2 (Aristizabal, Machicote)
Email Facebook Twitter LinkedIn