uztaritze.info

Herriko berriak Ekonomia

Edaritegi baimenaren kausitzea herriko etxearen partetik

Herriko Etxeak baimen hori epe iragankor batean baliatuko du finkatzekoak diren baldintzen arabera.

2017ko Irailaren 28a | UZTARITZE.INFO

Herriko Etxeak edaritegi baimenaren kausitzeko parada proposatu du 7 500 €-tan.

Herriko Etxeak baimen hori epe iragankor batean baliatuko du finkatzekoak diren baldintzen arabera. Eta baimenaren geroari buruz hausnartuko da, herriko lurraldeko auzoaldeen erdiguneen antolaketari buruz hausnartuko delarik.

Urrutia jauna: Nola berreskuratu ahal izan dugu, iduriz joana zen lizentzia hori?

Carrere jauna: Ez da Chicana-koa, zein herritik ateratua baita, beste aukera bat aurkitu dugu. Larroudé jaunak saltzeko hitzarmen bat izenpetua zuen eta jadanik negoziaketetan ari zen.

Urrutia jauna: Ohartzen naiz gainera erosketa hau aitzinekoa baino aise merkeagoa dela.

Herriko Kontseiluak aho batez,

- ONARTU du edaritegi baimenaren erostea 7 500 €-tan.

- Jaun auzapeza BAIMENDU du horri doazkion dokumentu ororen izenpetzera;

- ZEHAZTU du beharrezko kredituak aurreikusiak izanen direla 2017ko kontu-aldian;

- EZEZTATZEN du Claude LARROUDE Jaunari edaritegi baimena erosteko ari zen 2016ko azaroaren 24ko deliberoa.

Email Facebook Twitter LinkedIn

Herriko berriak Ekonomia

Laguntza zuzenak enpresei - FISAC funtsa

2017ko Irailaren 28a | UZTARITZE.INFO

2015eko ekainaren 10eko gutunaren arabera, eskualdeko prefetak Herriko Etxeari jakinarazi zion Zerbitzuendako, Ofizialegoarendako eta Merkataritzako Esku hartze Funtsaren (ZOMEF/FISAC) 59.960 €-ko diru-laguntza emanen zitzaiola hiri-operazioaren lehen zatia finantzatzeko gisan

IRAKURRI