uztaritze.info

Herriko berriak Ekonomia

2018ko aurrekontu orientazioak

2018ko aurrekontu orientazioak

Aurrekontuen orientazioak mintzagai izan ziren joen den otsailaren 22ko biltzarrean. Amaieran bozkatuak izan ziren: 20 alde eta 8 abstentzio.

2018ko Apirilaren 03a | UZTARITZE.INFO

2018ko aurrekontu orientazio hauek testuinguru ekonomiko nazional (frantses) zail batean gertatzen dira, eta lurralde elkargoen finantza-gaitasunetan eragin handia badu.

Gobernu berriaren kargualdiaren xedea europar engaiamenduaren errespetatzea da finantza publikoei dagokienez, defizit publikoa BPGren % 3ko mugaren azpitik % -2,9ra apalduz 2017an.

Inflazioak (2016an % 0,2tik % 1,5era iragan zen 2017an) mantendu behar luke 2018an (% 1,5 igurikatzen da bana besteko), eta hazkundean eragina ukan. Hazkundea emeki-emeki ahuldu liteke + % 1,9raino, jarduera sostengatzen duten faktoreak desagertuko direlarik. Langabezia bere egiturazko mailara helduko den arau, hazkundea ahuldu behar liteke eta bere maila potentzialera heldu. Egiturazko erreformek eta inbestimendu produktiboa sustatuko duten neurriek baizik ez dute hazkundea aberasten ahalko epe luzean.

2018ko finantzen legea baino gehiago, 2018-2022ko finantza publikoen programazio-legeak ditu lehen aurrekontu-neurri erabakigarriak markatuko kargualdi berriko lekuko elkargoentzat, bi neurri nagusirekin:

  • bizitegi-zergaren arintzea zordunen % 80rentzat, eta Estatuak baieztatzea arintze horiek osoki ordainduko dituela,
  • azken urte hauetako FHNren (Funtzionamendu Hornidura Nagusia) murrizteko neurrien ordezkatzea, lekuko elkargoek defizit publikoan parte hartzeko urte guziko gidaritza baten bidez eta zenbait urtetarako lekuko finantzen gidaritza baten bidez: legegileak elkargoei galdegin die zor publikoaren ttipitzea 13 miliarreko ekonomia eginez elkargoen zorrak BPGren 5,8ra eramateko 2022an; 2017an 8,7an zelarik.
2018ko aurrekontu horren xedea diruzaintza indartzea da 2017an hunkitua izan baita egin beharreko inbestimenduengatik (elkarteen eraikinak, Hiribehere karrika) eta diru-laguntzen kobratzearen berantarengatik, bereziki lehiaketen funtsaren eta Etxeparea auziaren ordainketaren kobratzea.

INBERTSIOAK

Zorraren kapitalaren ordainketa 768.000 €koa behar liteke izan, eta horri 474.325 € gehitu behar zaizkio CREDIT MUTUELari egin maileguaren ordaintzeko epe laburrean.

2018/12/31n zorra hau izanen da:

  • 5.755.000€ epe luze eta ertaineko maileguentzat (mailegu berrietatik kanpo)
  • 400.000€ CAISSE D’EPARGNEri egin epe laburreko maileguarentzat
  • OROTARA = 6.155.000€ edo 863€ biztanleka

Gure kargualdiaren hastapenean zorra 8.948.351,52 €-koa zen, hots, 1.371€ biztanleko.

Inbestimendu franko egin diren finantza-aldi batzuen ondotik, 2018ko finantza-aldian proiektu handietan geldialdi bat eginen da.

Hauek izan dira 2018ko inbestimenduak:

  • Gibelatuak izan diren 2017ko inbestimenduak:
    • Geltokiko obrak – Hirugarren lekua
    • Heltze-erraztasun antolaketak, 2. urtea.
    • Gazteluaren barnaren erreberritzea
    • Bideak
  • Lehiaketa eskaintza bat edo bozkatua den programa-baimena duten inbestimenduak:
    • Tenis jokalekuak
    • Suteen kontrako ur-ontzia zaldiketa zentroan
    • Super U-ko biribilgunea
  • Zenbateko ttipiagoa duten inbestimenduak: materiala berritzeko eta obra ttipien egiteko
  • Urgentziazko obrak: Arruntzako hilerria betea da (hilobiak)
  • Lursailen eskuratzea

Finantza-operazioei dagokienez, %3ko parte hartzea

ezartzekoa dela inbestimendutan alokatuko diren bizitegien eraikitzeko, eta 200 k €-koa izan behar luke.

Baliabide nagusiak horrela banatzen dira:

  • 481K€ BEZ ordaintzeko
  • 300K€ lursailen uzteko
  • 284K€ lehiaketa-funts
  • 500K€ mailegu epe ertain eta luzera (15-20 urte)
  • 280K€ ordainsari ETXEPAREA kaltearentzat (protokoloa izenpetzen ari da)
  • Beste diru-emaile batzuek eman behar dituzten diru-laguntzak: 200k€

ONDOKO URTEETAN EGINEN DIREN INBESTIMENDUEN ORIENTAZIOAK

  • Heltze-erraztasun obrak 7 urteko epean: 900.000 €
  • Antolaketak:
    • Hiribehere karrika burua
    • Arruntzako plaza
    • Oinezkoentzat segurtasun neurriak hartzea: RD350, RD88, Heraitze, Bazter karrika,
  • Lapurdi (herri-zerbitzuen bateratzea) – azterketa 2018an, bateratzea 2019-2020an burutzeko
  • Eskola publikoen handitzea
  • Xopoloren antolaketa

FUNTZIONAMENDUA

2018ko funtzionamendu-aurrekontua doi bat goiti ari da, bereziki FaLKari dagokionaz Kargu orokorrak egonkorrak geldituko dira neurri berri batzuekin:

  • herriko argiak: 20 K €ko ekonomia urteko
  • karpen muntaketa (udan) enpresa bati eginaraztea: 15 K €ko kostu berria
  • Euskal Elkargoak hirigintza-dosierren ikertzea: 16 K €ko parte hartzea

2018ko irailean ez da gehiago EIJaDik eginen, eta 4 eguneko astera itzuliko gara; halere, langileen kargak goiti doaz:

  • Lanerako Laguntza Kontratuaren (LLK) dispositiboaren gelditzea
  • LLK kontratuen iraunkortzea
  • Ordainsari-erregimenaren erreforma
  • Jantegian, eskolaldi inguruko harreran eta AGAZn haur gehiago

Maileguen interesak biziki apalduko dira, bereziki EPE LABURREKO maileguenak (-28k€). Haltia jauregia 2017an saldu ondoan, Lurren Erakunde Publikoari zor diren gastuak 21K€z apaltzen dira.

GEUZi eman diru-laguntza mantenduko da edo doi-doia goitituko (mugikortasunari lotua den GEUZen ekintza berria aztertzen ari dira). Elkarteei ematen diren urteko diru-laguntzak mantenduak dira.

Alokatzeko diren bizitegi sozialen eraikitzeko %3ko parte hartzearen ondotik, aurten ez dugu Elkartasun eta Hiriaren Berritzearen karietara zigorrik ordainduko (68K€ 2017an).

Irabaziak

Funtzionamendu-irabaziak eta bereziki funtzionamendu-hornidura nagusia mantendu behar litezke.

Gure finantza-egoera sendotzeko, eta gero eta biztanle gehiago izanik beharrak handitzen baitira, zerga-irabaziak %5z emendatu behar litezke (tasa eta oinarria).

Eraikinen irabaziak apaltzen dira Altxor Publikoa joanen baita 2018ko ekainean (-9k€).

Dumon jauna: Ongi atxematen dut kontestu ekonomiko orokora aurkeztua izatea, hala nola bizitegi zergaren arintzea bezala bai eta DGFari buruz hartuak izan diren neurriak. Ohar batzu: Europak eskatu bezala, gobernuak indarrak egiten ditu defizita %3petik apalaraztea, denak kontutan hartzen badira, Frantses Estatutuarentzat 60 miliar zor gehiago ditu 40 urte geroztik. Debruaren makina bat da, garatzen ari zaiguna. Egiturazko erreformak eginen direla errana da baina horietaz ez dut deusik erranen. Inflazioa berriz jiten dela erraten dute ere, baina aipatua ez dena da federaleko erreserbak aipatu tasen gorapena. Honek, beti eta garrantzitsuago ondorioa baluke. Langabeziari dagokionez, gaur egun Dares txostenak dio 6 009 400 pertsonek lanik ez dutela, gehi 4 800 000 pertsona ikusten ez direnak. Joan den martxoan, 300 000 pertsona kenduak izan dira langabeziaren zerrendetatik. 11 000 000 langabetu edo artetan lanean ari direnak kontatzen ditugu. Ekonomiaren zinezko ber abiatze bat egiaztatua balitz, langabeziaren aldetik ondorioak sentituko ziren, baina ez da horrela, beraz okertua da.

Carrere jauna: Bizitegi zergari eta ordaintzari dagokionez, zalantza bat ba da ala ere. Bankuetako tasen emendatzeari dagokionez, tasa aldakorreko maileguen egoeraz jakinean izan behar dugu.

Drieux jauna: Gure kargualdi hastapenean, tasen %50ak aldakorrak ziren eta tasen %50ak finkoak, orain 2/3, 1/3 eko neurrian gira, hots tasen 1/3ak aldakorrak dira.

Cendres jauna: Bizitegi tasa osoki ordaindua ote da?

Carrere jauna: 2017ko balioarentzat ba, baina herriek erabakitzen badute tasen emendatzea, zerga pagatzaleek dituzte emendaketak jasanen.

Saint-Jean jauna: Zertan dira gibelatuak omen diren bideetako obrak, eta Super U-ko biribilgunearen proiektua?

Goyheneche jauna: Bideei dagokionez, obrak eginak izan dira baina ez dira oraino ordainduak. Biribilguneari dagokionez, egoera korapilatsua zen. Alde batetik proiektuak hunkitzen zituen kide ezberdinekin eta bestalde suntsitu behar zen etxearen jabeak ez baitzuen suntsiketa baimena gutuna igorri. Ez ginakien herria jabe ez den jabego pribatu bat suntsi zezakenez. Hau dena ez da proiektuaren bazterrera uztea baina gibelapen bat.

Dumon jauna: Noiz segurtatua izanen da Bazter karrika?

Goyheneche jauna: Bi higiezin proiektuen finantzamendua bildua izanen delarik.

Saint-Jean jauna: Zertan da eskolaren hedatzea?

Carrere jauna: Arruntzarentzat da, zeren eskola horretan irakasle lanpostu bat gehiago izanen baita.

Gallois anderea: Purguko kantinen hedatzea ere aitzinikusia da.

Saint-Jean jauna: Auzoetako batzordeetaz zertan gira?

Carrere jauna: 2018ko lehen hiruhilabetean gidaritza batzorde baten egiteko asmoa dugu.

Saint-Jean jauna: Kaperako Adixkideen azken bilkuran puntu bat egin dugu.

Dumon jauna: Aipatzen duzu, Jacques, mailegu bat aitzinkontuaren orrekatzeko, zergatik?

Drieux jauna: Mugatzen gira 500 000 € mailegu baten galdegitera.

Carrere jauna: Oroitarazten dut duela zenbait urte, urteko mailegua 900 000 eta 1 000 000 € arte horretan zela urte guziz. 500 000 € baino gehiago ez genuela mailegatu behar erabakia dugu, eta hitza atxikitzen dugu.

Dumon jauna: Hoberena litaike batere mailegurik ez izatea.

Saint-Jean jauna: Errobiri dagokionez, hunkitzekoak gelditzen ziren diru laguntzak eskuratu ote ditugu?

Carrere jauna: Orain hunkituko dugu arazorik gabe Euskal-Herriko Hirigunetik.

Drieux jauna: Alokantzan diren bizitegi sozialentzako berri txar bat bada, finantza parte hartzeak ordaindu behar ditugula, uste genuelarik Hirigune Elkargoak beregain hartuko zituela.

Carrere jauna: Zuzenbide komunean sartuko gira 2019an.

Dumon jauna: Zonbat langile erretretara joanen dira hemendik urte hondarra aitzin?

Carrere jauna: 6 nonbait han.

Dumon jauna: Gobernuak bultzatu nahi du funtzio publikoan direnen erretretara joate boluntarioa. Nola pasako da?

Carrere jauna: Ez ditugu oraino baldintzak ezagutzen. Hein bereko herriei konparatuz, langile kopuru apala daukagu. Adibidez, Urruñako zerbitzu teknikoetan 52 dira guk 20 bat langile ditugularik. Etxepareari dagokionez, diru itzultzea martxoan eginen da auzibide prozedura arrastatzeko bururatua izan den akordioaren ondorioz. Uzkurrenak orain izenpetu du.

Saint-Jean jauna: Nor zen?

Carrere jauna: PR Sports.

Herriko Biltzarrak,

BOZKAK

  • ALDE: 20
  • KONTRA: 0
  • ABSTENTZIOAK: 8 (Machicote, Aristizabal Saint-Jean, Dumon, Durand-Ruedas, Pocorena, Urrutia, Cendres)
Email Facebook Google Twitter LinkedIn

Herriko berriak Hirigintza

Ustaritz: un nouveau collectif contre le futur PLU

Ustaritz: un nouveau collectif contre le futur PLU

2019ko Maiatzaren 09a | MEDIABASK

D’après ses opposants, le futur Plan local d’urbanisme (PLU) d'Ustaritz prévoit de déclasser des zones construites et constructibles en zones naturelles ou agricoles. Pour le collectif, il s’agit d’un zonage “loufoque” et “incohérent”, qui dévalue les terrains déjà habités tout en créant une “inflation involontaire”. Les opposants appellent la majorité à revoir sa copie.

IRAKURRI

Herriko berriak

Herriko bost hautetsiek kargua uzten dute

Herriko bost hautetsiek kargua uzten dute

2019ko Apirilaren 12a | UZTARITZE.INFO

2019ko apirilaren 11ko Herriko Biltzarraren kari aurrekontuen gaia baliatu dute Carrère-en taldeak daraman politikari buruz haien irakurketa orokorra plazaratzeko. Bost hautetsiok zati bat irakurri dute eta ez dute ahozko itzulpena beren gain hartu nahi izan "aspaldiko eskaera eta proposamen teknikoa ez baitira kontuan hartuak izan", baita beren agiri bukaeran azaltzen dituzten arrazoiengatik ere.

IRAKURRI