uztaritze.info

Herriko berriak Hirigintza

Herriko lur eremua neurriz kontsumitzea helburuari buruzko eztabaida

Herriko lur eremua neurriz kontsumitzea helburuari buruzko eztabaida

Tokiko Hirigintza Planaren berrikuspena - Antolaketa eta Garapen Iraunkorreko Proiektuaren norabideen eztabaidari gehigarria - eremua neurriz kontsumitzea helburu

2018ko Otsailaren 01a | UZTARITZE.INFO

Antolaketa eta Garapen Iraunkorrerako Proiektua (AGIP), Hirigintza Kodearen L123-1-3 artikuluan tratatua da, 2014ko martxoaren 24ko 2014-366 zk (139 (V) artikulua) bere LEGEAK Aldaturiko L123-1-3 artikuluan baitan.

AGIP honek, ondoko politika hauen orientabideak finkatzen ditu: antolakuntza, ekipamendua, hirigintza, paisaiak bai eta laborantzari, oihanari eta bazter naturalari lotuak direnak, eta jarraipen ekologikoa egoera onean berrezartzeari edo zaintzeari lotuak direnak.

AGIP honek, herriarteko lankidetzako erakunde publiko osoarentzat edo herriarentzat atxikiak izan diren orientabide nagusiak agintzen ditu ondoko alorre hauetan: etxebizitza, garraioak eta joan-etorriak, komunikazio numerikoen garapena, merkataritzarako hornikuntza, garapen ekonomikoa eta aisialdiak.

Eremua neurriz kontsumitzeari buruzko eta hiri hedapenaren kontra borrokatzeari buruzko helburu zifratuak finkatzen ditu.

Uztaritzeko Herriko kontseiluak eztabaida bat eraman du berrikusten ari den bere Tokiko Hirigintza Planaren AGIPaz, 2015eko apirilaren 30eko eta 2016ko martxoaren 31ko herriko biltzarretan.

2015eko apirilaren 30eko deliberoan, AGIP kapituluarentzat eremua neurriz kontsumitzeari dagozkion helburuak zehaztuak izanen dira datorren Herriko Kontseiluan.

Arazo horretaz ari den elementuetaz osatu dokumentu berri emaile bat helarazia izan da herriko biltzarkideei (jaisten ahal dena hemen pean), puntu hau eztabaidatua izan dadin 2018ko otsailaren 1eko biltzarrean.

Goyheneche Jauna: Delako AGIPari buruzko eztabaida hau, jadanik bietan ukana dugu. THPari buruzko prozedura aitzina doa, baina ez nahi bezain laster, bereziki, Euskal Hirigune Elkargoaren antolatzearen gatik, gure egitaraua trabatu baitu. Urte bat galdu dugu bederen. Geroztik, Hirigune Elkargoko zerbitzuek jakinarazi daukute, jadanik ukan genuen eztabaidari, gehigarri bat segurtatu behar geniola eta gaurko komunikazioaren aipagaia izanen zela. Berriz ere zehazten dut baizik eta Uztaritzeko herriko kontseiluak, berrikusketan daukan THParen AGIPaz eztabaidatu zela 2015eko apirilaren eta 2016ko martxoaren 31ko batzordeetan. Espazio kontsumitzearen moderazioa helburutzat daukan AGIParen kapituluaz ari den 2015eko apirilaren 30eko erabakiak, datorren Herriko kontseiluko bilkuraren informazio gehigarria aipatzen du. Hortaz ari den dokumentu bat, delako arazo hori aipatzen duten elementu batzuetaz osaturik, igorria izana zaie Herriko Kontseiluko kideei, 2018ko otsailaren 1eko eztabaida gai horretaz eramana izan bedi.

Dumon Jauna: Lan bilkuran aipatu dudana errepikatuko dut: AGIParen indar loturak eramaten dudan lanari lotuak dira, eta THP batzordean elkarrekin egiten dugun lanari. Lan hori komei zaigu eta helburuak gure egitarauaren araberakoak dira. Azpimarratu nahi ninduzketen indar loturak hauxek dira:

1) Hiri erdi baten sortzeari buruz, Uztaritzeko purgoak daukan erditasunezko egoera.

2) Hiri bilakaraziko diren guneak mugatzearen beharra, Etxehasiaren, Oihanetako auzoaldearen, Arruntza Auzoaldearen neurriz kanpoko trunpiloak saihesteko. Eta zehazten dut, bistan baldin bada auzoaldeak tinkatzeko beharrean gaudela, aldiz trinkatzetik kanpo egon behar dugu.

3) Laborantzako lurren desagerpena gelditu eta gisa honetako lurrak emendatu, herriko laborarien esku emateko.

4) Sozial mailako alokatzeko bizitegiak: baitezpada konpondu behar dugun arazo bat dugu hau, eta daukagun beranta harrapatu behar dugu. Gaur egun, bizitegi parke osoaren arteko %17a, sozial mailako alokatzeko bizitegiak dira. Hemendik 2025 urtera, %25ekora heldu behar genuke, haatik, gizarte alorreko arazoei erne egonez eta gizarte nahasketa hobetsiz.

5) AVAP: Oroitarazten dut prozedura abiatu izana dela 2016ko martxoko eta maiatzeko deliberazio baten ondorioz. Goaitatze egoera batean geldituak gira. Iduritzen zitzaigu argitze bat beharrezkoa litakeela. Gure eraikuntzen nortasuna eta arkitekturaren zaintzeko, tresna baten beharra baginuke. Frantziako Eraikinen arkitektoaren bidezko sailkapen bat, ontsa da bistan dena, baina AVAP bati esker, geriza gehiago ukan genezake, bereziki eraikin ohargarrien kasuan. Baitezpadakoa da delako neurria 2018an gauzaraz bageneza, eta Caducée-ren kasua ohartarazi nahi zeniduzket, ez baita gehiago zahar-etxe gisa ari. Ene iduriko, eraikin hau, herriak dauzkan nortasunezko eraikinetan sailkatzen da. Deusek ez gaitu Finantza alorreko egitasmo batetik baztertzen, zeinek eraikin hau osoki aurtiki eta barreia lezakeen, bizitegi trinkoaren ezinbestekoa guri inposatuz. AVAPak daukan bezalako sailkapenerako tresna bat behar dugu.

Goyheneche Jauna: THParen batzordearen abantaila da, denak mahai baten inguruan jarraraztea. Ohartarazten dut haatik, ez dela bostpasei AVAP baizik Euskal herrian. Operazio bat abiatu genuen 2016an, eta geroztik Euskal Hirigune Elkargoak eskumen hori bereganatu du eta Uztaritzeko prozedura bereziki eta bakarra da kasu hortan denik. Euskal Hiriguneak esku dauzkan beste prozedurak ez dira jadanik abiatuak ziren AVAP batzu baizik. Esku hartze horri esker, 60 000€ gutiago xahutzen ditugu azterketa gastuetan. Laster hasi behar genuke. THParen gisa bereko bilkurak izanen ditugu, eta ondorioz segurtasun bikoizti bat ukanen dugu eraikinen segurtasunari begira, bai eta paisaieri eta lore interes gisa sailkatuak diren guneentzat. Caducée-ari dagokionez, ez dugu beste gainerateko xehetasunik. Diot, parkea sailkatua dela eta eraikinaren beste eskualdea, PPRI gisa sailkatua den gune urez estalgarri bat dela. Gainera, delako eraikin hori eraikin ohargarri gisa ekarria da THPan. Atzerapenerako tresna erabakitzekoa dugu ere. AVAPa abiatuko dugularik, jakin beharko dugu, zein momentutan prozedura hau konparatzen ahalku dugun aurkeztuko deraukuketen hirigintzako egitasmo berriarekin.

Carrère Jauna: nahiz eta THPa gaur arteraino ez indarrean izan, erne gaude arau zorretzagoak indarrean ezarriak izan daitezen aurkezten dizkiguten hirigintzako baimena guzientzat. AVAPaz gain, kontrola uzten daukun tresna gehigarri bat badaukagu, bai eta laster bururatzeko menturan den lekuko publizitate arauarekin.

Saint-Jean Jauna: Ohartzen naiz AGIPak 10 urterako ildo politiko bat agertzen duela. Bilkura bakar bat ere hutsegin ez duen Bernard-en presentziak erakustera emanten dauku, oposiozoko zerrenda gisa, daukagun izpiritu eraikigarriaz. Ohartarazten dut, gure THPa baztertua izan dadielako arriskua zinezkoa dela, diot ere, azterketa bulegoak aurkeztu duena ez dela esperta bulego baiten heinekoa, bestalde ikusi baititut ere. Ez dugu aparantziarik ere orai trunpatu behar. Kontraerran batzu aurkitzen ditut gure AGIPean, eta bereziki inguruneei dagokionari, Apezarenbordan kokatua zen ihizigune batekilan. Arriskatzen dugu, Estatuko zerbitzuek dokumentu hau ezezta diezaguten. Diot ere, Musugorribordan aurreikusia den laborantzako proiektua ez zaidala hain egokia eta etorkizuneko herriarentat on izanen den etorkizuneko hiritze bati kaltekorra izanen dela.

Carrère Jauna: Zuen artean Bernard Dumon-ekilan ados izatea segur ote zireztea? Zeren eta, alde batetik laborantza eta zentralitatea hobestu gogo duzue eta beste aldetik Musugorrikoborda hiritu gogo duzue.

Saint-Jean Jauna: Bernard-en ikusmoldearekin adostasunean gaude baina eremu hori zaindu behar da egoerari begira. Lanborantzari lotua den egitasmo bat josi nahi badiozu, berrogei urteren egitasmo bati lotzen zira. Uztaritzeko ingurabideari dagokionez, diogu baizik eta aitzin-ikusia den bezalako bide bakar bateko bidea, sentsu bakoitz, egoerari begira arras kaltegarria agertuko dela, zeren gaurregun, 22 000 auto iragaiten baitira hor gaindi egunean eta menturaz, 30 000 izanen ditugu egunean 10 urteren buruan. Orain beretik behar dugu kasu ematen hasi. Eta azkenik, mugatua izanen den bigarren mailako saneamendu autonomora itzultzeari dagokionez, arras ados naiz delako teknika hori ez erabiltzeaz, lur andana baten kontsumitzaile baita. Arras iduritzen zait ere, Heraitze auzoaldeko bilakaera biziki garantzitsua dela eta bere garapena artoski kondutan hartu behr dugula.

Cendres Jauna: AGIP proiektuarekin eta jakin ditugun beste txostenekin ados gira. Sozial mailako alokatzeko bizitegiei dagokienez, uste dugu beranta berriz harrapatzea baitezpadakoa dela. Bestalde, iragan urteetan eginak izan diren hutsen edo beranten ondorioak pairatzen ditugu jarduera ekonomiko eremuen sortzeari dagokionez.

Carrère Jauna: Bizkitartean oroitarazten dut gure lurraldea uholdegune bat izateaz gain, oihangune, 932 errepide antolakuntzaren eta Arruntzako 350 errepidearen trabak jasaiten dituela.

Cendres Jauna: Ikusi dut San-Mixel Auzoaldea herri erdi guneari lotua izana dela eta beldur naiz ingurubideak ez duenez auzoalde hori bi aldeetatik bereiziko, alde batetik 932 errepide ohiaren ganik eta ingurubidearen ganik.

Goyheneche Jauna: Gaurko 932 errepidea, trebesatze ahalak utziko dituen loturekilako karrika bat bilakatuko da. Autoak bortxatu beharko dira ingurabidetik pasarazten eta erdigunetik kanpo egoiten. Haatik, Milafranga alderat joateko herri erditik iragan behar dutenen joan-jinek jarraituko dute. Baina argi ageri da gaurko 932a egokitua izanen dela.

Email Facebook Twitter LinkedIn

Herriko berriak Hirigintza

Ustaritz: un nouveau collectif contre le futur PLU

Ustaritz: un nouveau collectif contre le futur PLU

2019ko Maiatzaren 09a | MEDIABASK

D'après ses opposants, le futur Plan local d'urbanisme (PLU) d'Ustaritz prévoit de déclasser des zones construites et constructibles en zones naturelles ou agricoles. Pour le collectif, il s'agit d'un zonage "loufoque" et "incohérent", qui dévalue les terrains déjà habités tout en créant une "inflation involontaire". Les opposants appellent la majorité à revoir sa copie.

IRAKURRI

Herriko berriak

Herriko bost hautetsiek kargua uzten dute

Herriko bost hautetsiek kargua uzten dute

2019ko Apirilaren 12a | UZTARITZE.INFO

2019ko apirilaren 11ko Herriko Biltzarraren kari aurrekontuen gaia baliatu dute Carrère-en taldeak daraman politikari buruz haien irakurketa orokorra plazaratzeko. Bost hautetsiok zati bat irakurri dute eta ez dute ahozko itzulpena beren gain hartu nahi izan "aspaldiko eskaera eta proposamen teknikoa ez baitira kontuan hartuak izan", baita beren agiri bukaeran azaltzen dituzten arrazoiengatik ere.

IRAKURRI