uztaritze.info

Herriko berriak Hirigintza

Suteen kontrako dispositiboa Zokorrondon

Suteen kontrako dispositiboa Zokorrondon

Aitz Zaixpy zalditegiko jabeekin lur trukaketa bat eginen da instalatze mailgua Zokorrondo gainkaldean kokatu ahal izateko

2018ko Otsailaren 01a | UZTARITZE.INFO

Orain baldintzak ez dira egokiak suteen kontrako defentsa eramateko Zokorrondo auzoko Salesenbordako bidean, Aitz Zaixpy zaldiketa zentroko gunean.

Zentro hori publikoa errezibitzen duten egituren sailean sartzen da; zenbait etxek ere eskas hori dute.

Eztabaida abiatua da zaldiketa zentroko jabeekin egoera horri aurre egiteko; aterabide honetara heldu ahal izan da, bai teknikoki bai ekonomikoki:

  • Herriko Etxeak Departamenduko Sute eta Sokorri Zerbitzuaren aholkuen arabera ur-biltegi malgu bat instalatuko du 185. AK herriko lursailean 242 m²-ko azaleran; muntaduraren jabe den Herriko Etxeak du mantenduko, suteen kontrako defentsaren karietara.
  • Herriko Etxeak Jean Pierre BERCETCHEri euro sinbolikoan utziko dio bere 185. AK lursaila, salbu biltegi malguarentzat atxiki partea, hots, 10 015 m² inguru.
  • Jean Pierre BERCETCHEk Herriko Etxeari euro sinbolikoan utziko dio 10 608 m²-ko 190. AK lursaila; lursail hori alokatuko zaio Jean Pierre BERCETCHEri.
  • Jean Pierre BERCETCHEk Herriko Etxeari 15.000 € emanen dizkio eskaintza-lehiaketa baten bidez, segurtasun ekipamendu horren finantzatzeko gisan.

Herriko Etxeak 2018ko bere finantza-aldiko aurrekontuan muntadura horren eraikitzeko obra programa bat ezarriko du.

Goyheneche jauna: Egoera hau aurkeztua izan da hirigintza batzordean.

Urrutia jauna: Aipu da baizik eta etxe andana bat hunkituak direla, zein dira?

Goyheneche jauna: Gune hori su-hiltzaileen kasernatik urrun da. Uztaritzeko eta Milafrangako sareek dituzte sute zutoinak hornitzen eta jakina da presioa eskas dela, bereziki gunea gora izanki. Gainera zaldiketa zentroa, publikoa errezibitzen duten egituren sailean sartzen denez eta jarduera ekonomiko bat izanez, egoera laster konpondu behar da. Bagenuen hemen hornidura publiko baten plantan emateko aukera baina URA sindikatuak sarearen hedapena debekatua zuen. SDIS-ek baimendu du aitzin-ikusi aterabide teknikoa. Akordio honi lotuak diren jeta trukatuak diren lurrek eremu bertsua dute baina herriaren lurrak balio handiagoa du. Horregatik Bercetche-tarrek dute 15 000 € ematen herriari. 20 urte baino gehiago duen egoera bati aterabide bat ekartzen diogu.

Carrere jauna: Nion, baizik eta gisa hortako akordioak izan zaitezkeela.

Goyheneche jauna: Hala da, azterketa orokor bat abiatua izanen da. Etxebizitegi barreiatu bat badugu herrian, sutearen kontra nekeziak sortzen dituena. Beharrezkoa den presioa apalegia daiteke sektore horretan eta aterabideak bilatuak izanen dira.

Herriko Biltzarrak,

Jean Pierre BERCETCHEren 2017ko abenduaren 16ko gutunaren arabera, zeinak 15.000 €-ko eskaintza-lehiaketa proposatzen baition Herriko Etxeari;

2017ko apirilaren 11ko jabegoaren zerbitzuaren iritziaren arabera;

- ERABAKI DU euro sinbolikoan uztea Jean Pierre BERCETCHEri 10 015 m²-ko 185. AK lursaila.

- ERABAKI DU Jean Pierre BERCETCHEri euro sinbolikoan eskuratzea 10 608 m²-ko 190. AK lursaila; lursail hori alokatuko zaio Jean Pierre BERCETCHEri.

- ONARTU DU Jean Pierre BERCETCHEren 15.000 €-ko eskaintza-lehiaketa suteen kontrako ur-biltegi malgu baten eraikitzeko gisan.

- ARDURA EMAN DIO jaun auzapezari erabaki horri dagokion ekintza oro eramateko

- ZEHAZTU du beharrezko kredituak aurreikusiak izanen direla 2018ko kontu-aldian.

Email Facebook Google Twitter LinkedIn

Herriko berriak Hirigintza

Ustaritz: un nouveau collectif contre le futur PLU

Ustaritz: un nouveau collectif contre le futur PLU

2019ko Maiatzaren 09a | MEDIABASK

D’après ses opposants, le futur Plan local d’urbanisme (PLU) d'Ustaritz prévoit de déclasser des zones construites et constructibles en zones naturelles ou agricoles. Pour le collectif, il s’agit d’un zonage “loufoque” et “incohérent”, qui dévalue les terrains déjà habités tout en créant une “inflation involontaire”. Les opposants appellent la majorité à revoir sa copie.

IRAKURRI

Herriko berriak

Herriko bost hautetsiek kargua uzten dute

Herriko bost hautetsiek kargua uzten dute

2019ko Apirilaren 12a | UZTARITZE.INFO

2019ko apirilaren 11ko Herriko Biltzarraren kari aurrekontuen gaia baliatu dute Carrère-en taldeak daraman politikari buruz haien irakurketa orokorra plazaratzeko. Bost hautetsiok zati bat irakurri dute eta ez dute ahozko itzulpena beren gain hartu nahi izan "aspaldiko eskaera eta proposamen teknikoa ez baitira kontuan hartuak izan", baita beren agiri bukaeran azaltzen dituzten arrazoiengatik ere.

IRAKURRI