uztaritze.info

Herriko berriak Hirigintza

Alokatzekoak diren 23 etxebizitza sozialen diruztapena Arruntzako Izarpean proiekturako

HABITELEM sozietatearekin alokairuan emanen diren 23 bizitegi sozialen eraikuntza diruztatzeko 82 981,71 €ko partaidetza hitzarmena izenpetzea onartu da

2017ko Abenduaren 07a | UZTARITZE.INFO

AMODIA promotoreak bultzatu duen "IZARPEAN proiektua" bizitegi kolektiboz osaturiko eraikuntza programa baitan, HABITELEM giza eragileak, alokatzeko diren 23 bizitegi saltzea onartu du ondoko baldintzan: erosleak bukatuko ditu obrak, 23 bizitegietatik 15 dira PLUSan (erabilera sozialerako alokairurako mailegua) eta 8 dira PLAIan (integraziorako alokairu mailegu lagundua) gisan.

Finantzaketa planak Estatuko eta kolektibitaten dirulaguntzei dei egiten die, hala nola Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluari eta Uztaritzeko herriari.

Uztaritzeko herriak alokairuan ematekoak diren bizitegi horien eraikuntzen diruztapenean dirulaguntza bidez parte hartuko du kostu orokorraren 82 981,71 €taraino.

Epemugen zerrenda hau da:

  • 2018ko finantza aldia: 41.490€
  • 2019ko finantza aldia: 20.745€
  • 2020ko finantza aldia: 20.746,71€

Zehaztua da, baizik eta "bizilekuaren gizarte orekatua" eskumena Euskal Hirigune Eremura transferitua izanikan ere, baina elkargo interesaren definizio eskasean, zeinaren edukia 2018ko abenduaren 31a aitzin erabakia izan behar den, Uztaritzeko Herriko etxea, gizarte eragile ezberdinekin adostua dezazkeen finantza hitzarmenen gauzatzera behartua da; IZARPEAN proiektua egoera horretan sartzen da.

Carrere jauna: Elkargo interesaz mintzatu gira, hemen baitezpadako eskumen batetaz ari gira, baina elkargo interesa bizitza sozial mailan ez da oraindikan zehaztua. Lurraldean alokatzen diren bizitza sozialen tratamendua ez zait zuzena iduritzen. Lehengo Aturri- kostaldeko hiriguneak bazuen interbentzio araudi bat, Hego Euskal Herrikoak ere bai eta osoki %3a ordaintzen zuten Aturri-Kostaldeko herriek. Hirigunearekin negoziaketa fase gogor batean gira.

Dumon jauna: 2018an operazioak herriaren gain izanen dira.

Carrere jauna: 2018ko epemugarentzat, diru itzultze gorena eskatzen dugu, baina 2017a aitzin abiatu ziren operazioak dira eta beraz hirigunea sortu aitzinekoak dira.

Dumon jauna: 2019tik goiti, finantza kostua handia denez, ordaindu beharra hobeki banatua izanen dela pentsa dezakegu.

Carrere jauna: 106 000 € inguru ditugu aurten eta 2018an 160 000 € inguru kargu genituzke gure gain.

Cendres jauna: Prefeturari ordaindua den isunari dagokionez, hiriguneak beregain hartuko ote du?

Carrere jauna: Ez, herriaren gain izanen da.

Dumon jauna: Gure egoera hobetuko dela espero dut.

Goyheneche jauna: Herri bakoitzarentzako kargaren egokitzeko prest litzateke administrazioa, baina moldeak ez dira oraino jakinak. Herriei eskatuak izanen zaizkien isunen koefizienteen biderketa ere aipatua da. Jakinarazten dautzuet ere Kanbo eta Hazparne herriak hirigunean sartuak direlakotz, ez direla berehala zigortuak izanen eta zonbait urteren atsedenaldia ukanen dutela.

Cendres jauna: %16 sozial mailako bizitegi baditugu alokantzan.

Carrere jauna: Bai, nunbait han.

Herriko Biltzarrak aho batez,

- Auzapezari BAIMENA EMAN DIO, HABITELEM sozietatearekin alokairuan emanen diren 23 bizitegi sozialen eraikuntza diruztatzeko partaidetza hitzarmena, 82 981,71 € dirulaguntzakoa, izenpetu dezan;

- ZEHAZTEN DU behar diren kredituak aurreikusiak izanen direla 2018, 2019, 2020ko aurrekontuetan.

Email Facebook Twitter LinkedIn

Herriko berriak Hirigintza

Ustaritz: un nouveau collectif contre le futur PLU

Ustaritz: un nouveau collectif contre le futur PLU

2019ko Maiatzaren 09a | MEDIABASK

D'après ses opposants, le futur Plan local d'urbanisme (PLU) d'Ustaritz prévoit de déclasser des zones construites et constructibles en zones naturelles ou agricoles. Pour le collectif, il s'agit d'un zonage "loufoque" et "incohérent", qui dévalue les terrains déjà habités tout en créant une "inflation involontaire". Les opposants appellent la majorité à revoir sa copie.

IRAKURRI

Herriko berriak

Herriko bost hautetsiek kargua uzten dute

Herriko bost hautetsiek kargua uzten dute

2019ko Apirilaren 12a | UZTARITZE.INFO

2019ko apirilaren 11ko Herriko Biltzarraren kari aurrekontuen gaia baliatu dute Carrère-en taldeak daraman politikari buruz haien irakurketa orokorra plazaratzeko. Bost hautetsiok zati bat irakurri dute eta ez dute ahozko itzulpena beren gain hartu nahi izan "aspaldiko eskaera eta proposamen teknikoa ez baitira kontuan hartuak izan", baita beren agiri bukaeran azaltzen dituzten arrazoiengatik ere.

IRAKURRI