Herriko etxeko zerbitzuak Lapurdi zentroan instalatzeko egingarritasun ikerketa
Departamenduko Finantza Publikoetako arduradunak jakinarazi digu Uztaritzeko diruzaintza hetsi beharra dela 2018ko urtarrilaren 1an
2017ko Abenduaren 07a | UZTARITZE.INFO
Diruzaintza bulegoak hustuko direnez, Landagoieneko eta Gaztelondoko herriko zerbitzuen elkarretaratzeari gogoeta bat abian eman behar da.
Eliane Mendiboure arkitektoak, Lapurdi zentroan herriko etxeko zerbitzuen instalatzeko proiektuaren egingarritasun ikerketa egiteko, 1 500 € gosta lezakeen obralaritza misioko proposamen bat bidali digu.
Programa baimentzea eta ordainketarako diru sartzeak aitzinetik ikustekoak dira aurrekontuan, dagozkien gastuak engaiatzeko.
Programa baten baimentzea: 1.500 €
Ordainketarako diru sartzeak: Budget 2018, 1.500 €
Carrere jauna: Uztaritzeko diruzaintzaren hesteaz ahozko informazio bat ukan dugu departamenduko zuzendariarenganik eta idatzizko informazio bat Hazparneko diruzainarenganik, baina oraindik ez dugu gutun ofizialik. 6 hilabeteko aitzin-abisu batek hunkitzen gaitu alokairuari eta gelen husteari dagokionez. 1 500 €ko egingarritasun ikerketa sinple bat abiatu da. Logikoa litzateke herriko gelak osoki eribiliak izan daitezen. Gogoeta bat abiatua izanen da zerbitzuekilan, hartu beharko diren neurriak kontutan hartzeko.
Saint-Jean jauna: Ikerketa horren egitearen alde gira, jada gure egitarauan zen. Lapurdi-ri ere pentsatua genuen.
Carrere jauna: Lota gazteluaz ari zineten...
Saint-Jean jauna: Horrek frogatzen du aitzinetik arrazoi genuela eta aterabide horretara iristen girela.
Cendres jauna: Proiektu horrekin ados gira. Ongi izanen da zerbitzu guzien elkarretaratzea. Diruzaintzak harrerako daukan eremua ez da beharbada nahikoa izanen.
Herriko Biltzarrak, ONARTZEN DU, programa baimentzea eta honi lotuak diren ordainketarako diru sartzeak.
BOZKAK
- ALDE: 27
- KONTRA: 0
- ABSTENTZIOAK: 2 (Vinet, Urrutia)