uztaritze.info

Herriko berriak Hirigintza

Elizagaraikoborda (Arruntza): herriak eraikigarriak diren lau lursail salduko ditu

Elizagaraikoborda (Arruntza): herriak eraikigarriak diren lau lursail salduko ditu

Arruntzan auzo erdiaren antolaketa finantzatzeko, Herriko Etxeak Elizagaraikoborda aldean (Arruntza garaia) eraikigarriak diren lurrak salduko ditu

2016ko Ekainaren 30a | UZTARITZE.INFO

Arruntzako auzoan, pilota plazaren inguruko lursail libreetan, auzoaren erdialde erakargarri bat sortzeko engaiamendua berretsi du Herriko Etxeak.

Horren gauzatzeko, 2015eko apirilaren 13ko erabakiaren ondorioz, eraikitzeko etxe-lur bat erosi du Herriko Etxeak: 7712 mÀ€â€š''²ko BL 1 lursaila.

Auzoarendako eraikin baten sortzera engaiatu da ere Herriko Etxea. Horretarako, hirigile batek, paisaia antolatzaile batek eta arkitekto batek osatzen duten diziplinarteko talde baten laguntza badu. Hala, eraikinak Association Sportive et Culturelle d'Arrauntz (ASCA) elkartearen jarduerak bilduko ditu, besteak beste. 2017 urtean eraikinak prest izan behar luke.

Egitasmo ezberdin horien finantzatzeko, Herriko Etxeak Arruntzako auzoan eraikigarriak diren lurrak baditu. Tokiko eskaerari erantzuteko, lur horiek prezio neurtuan saltzea proposatzen du. Diru irabaziak 2016ko finantza aldiko aurrekontuan agertzen dira.

ELIZAGARAIKOBORDAko eremuan, alde batetik AZ 73. zenbakidun lursailean eta bestetik AZ 55. eta 152. zenbakidun lursailetan, eraikitzeko lau etxe leku identifikatu dira:

  • - AZ 173 = 1. etxe lekua, 1003 mÀ€â€š''²ko azalera
  • - AZ 55 eta 152 = 2. etxe lekua, 842 mÀ€â€š''²ko azalera; 3. etxe lekua, 963 mÀ€â€š''²ko azalera, 4. etxe lekua, 947 mÀ€â€š''²ko azalera

AZ 55 eta 152. zenbakidun lursailen jabetza eskubideekin, ELIZAGARAIKOBORDAko bideko oinarria herriko jabego publikora eskualdatzea proposatzen zaizue.

Eskualdaketa honek bideko zirkulazio baldintzengan eraginik ez duenez, Errepideetako Ekipamenduen Kodeko L141-3 artikuluaren xedapenak aplikatuz, inkesta publikorik gabe eginen da eskualdaketa. 2004ko abenduaren 10eko Aldizkari Ofizialean bildutako 2004ko abenduaren 9ko 2004-1343 zenbakidun legeko 62.II artikuluak Errepideetako Ekipamenduen Kodeko L141-3 artikulua aldatu du. Erran bezala, orain, eskualdaketa prozedura aitzinetikako inkesta publikorik gabe egin daitekeela aurreikusten du legeak, salbu aurreikusi sailkatzeak edo desklasatzeak bidearen zirkulazioaren edo garraio zerbitzuaren funtzioetan eraginik badu.

Morel anderea: Nola pasatzen da saltze hau?

Lamaison anderea: Espekulazioen kontrako klausulak aitzinetik ikusiko dituen balditzen bilduma bat antolatzen dugu. Lur eskaintzak iragarki kazeta batean agertuko dira. Egun bat izanen da bisiten egiteko. Jadanik baditugu hautagaiak eta behar bada zozketa eginen dugu.

Morel anderea: Lehentasunezko klausulak aitzinetik ikusiak dira?

Lamaison anderea: Bai, hori jadanik Itsasun egina izan da, ez urrun, eta inspiratuko gira.

Rouget jauna: Etxe leku baino gehiago galdera izanen da.

Dumon jauna: Zozketa ezin ukatuzko konponbidea da.

Lamaison anderea: Proposatzen dugun prezioa jabegoena baino pixka bat garrestiagoa da.

Machicote jauna: Aurreko biltzarretan azaldu dudan bezala, hizkuntza, sozial, ekonomia eta ekologia arrazoiengatik abstenituko naiz, lur horiek herri barnetik ezin urrunago kokatuak baitira gainera, eta etxetxoen ereduarekin ez baitut bat egiten.

Herriko kontseiluak,

2015eko irailaren 25eko France Domaine-en iritzia ikusirik;

2015eko maiatzaren 19ko France Domaine-en iritzia ikusirik;

- AZ 55 eta 152. zenbakidun lursailen eta AZ 173 lursailaren jabetza eskubideekin, ELIZAGARAIKOBORDAko bideko oinarria herriko jabego publikora eskualdatzea ERABAKITZEN DU;

- FINKATZEN DU lur zati bakoitzaren prezioa:

  • 1. Etxe lekua, 1003 mÀ€â€š''²ko azalera 95.663 € prezioan;
  • 2. Exte lekua, 842 mÀ€â€š''²ko azalera 71.715 € prezioan;
  • 3. Exte lekua, 963 mÀ€â€š''²ko azalera 80.512 € prezioan;
  • 4. Etxe lekua 947 mÀ€â€š''²ko azalera 79.349 € prezioan;

- ZEHAZTEN DU eroslearen esku izango direla notario gastuak;

- Auzapez jauna BAIMENTZEN DU egitasmo honi lotu dokumentu oro ikertzera eta izenpetzera.

BOZKAK

  • ALDE: 28
  • KONTRA: 0
  • ABSTENTZIOAK: 1 (Machicote)
Email Facebook Twitter LinkedIn

Herriko berriak Hirigintza

Ustaritz: un nouveau collectif contre le futur PLU

Ustaritz: un nouveau collectif contre le futur PLU

2019ko Maiatzaren 09a | MEDIABASK

D'après ses opposants, le futur Plan local d'urbanisme (PLU) d'Ustaritz prévoit de déclasser des zones construites et constructibles en zones naturelles ou agricoles. Pour le collectif, il s'agit d'un zonage "loufoque" et "incohérent", qui dévalue les terrains déjà habités tout en créant une "inflation involontaire". Les opposants appellent la majorité à revoir sa copie.

IRAKURRI

Herriko berriak

Herriko bost hautetsiek kargua uzten dute

Herriko bost hautetsiek kargua uzten dute

2019ko Apirilaren 12a | UZTARITZE.INFO

2019ko apirilaren 11ko Herriko Biltzarraren kari aurrekontuen gaia baliatu dute Carrère-en taldeak daraman politikari buruz haien irakurketa orokorra plazaratzeko. Bost hautetsiok zati bat irakurri dute eta ez dute ahozko itzulpena beren gain hartu nahi izan "aspaldiko eskaera eta proposamen teknikoa ez baitira kontuan hartuak izan", baita beren agiri bukaeran azaltzen dituzten arrazoiengatik ere.

IRAKURRI