uztaritze.info

Herriko berriak Kirola

Latsagien itzulia: Uztaritzeko Ikastolarekin eta Anne Marie Iiratchet-Duhart senar emazteekin hitzarmena

Uztaritzeko Ikastolak, 2017ko martxoaren 28an helarazi gutun batean, Uztaritzeko herriari galdegin dio, obrak lasterketaren 2017ko ediziorako bukatuak ez diren kasuan

2017ko Ekainaren 01a | UZTARITZE.INFO

Uztaritzeko ikastolak urtero herriko besten karietara oinezkoen lasterketa bat antolatzen du, hau da, Latsagien itzulia. Lasterketa Hiribehereko plazatik abiatzen da, eta izen bereko karrikatik pasatzen da. Helmuga bertan ere egiten da, karrika berdinetik pasatuz, baina alderantzizko norabidean.

Hiribehereko karrika obretan da herriko obralaritza pean, 2017ko apirila eta ekaina bitartean. Uztaritzeko Ikastolak, 2017ko martxoaren 28an helarazi gutun batean, Uztaritzeko herriari galdegin dio, obrak lasterketaren 2017ko ediziorako bukatuak ez diren kasuan, hots, 2017ko uztailaren 14rako, Anne Marie IRATCHET – DUHART senar emazteen AP 595 lursailetik pasatzeko baimena, obretan den sektorea saihesteko gisan.

Uztaritzeko herriko zerbitzuek beharreko neurriak hartuko lituzke Latsagien itzulia lasterketaren egitea ahalbidetzeko, AP595 lursaila zeharkatuz.

Uztaritzeko herriak pala ttiki baten bidez eta tresneria ttikia baliatuz, AP595eko lursaileko bidexka antolatuko luke, lasterketa egunean baliatzeko gisan izan dadin.

Obra horiek ondokoak dira:

  • - Herriko AP 151 eta AP 595 lursailen arteko lotura eginez, dagoen bidexkaren azpian, hezeegia den eremua saihesteko,
  • - Egun horretan, bidexka 1,5 eta 2 m artean zabaltzea, lasterkariek segurtasun osoz pasatu daitezen,
  • - Adarren edota erortzekotan litzatekeen edozein edo bidexkan beheko aldean litzateken elementu oro moztuz edo kenduz, ondarearen araberako interesik ez duten heinean,
  • - Bidexka eta Orok-bat auzoko bidearen arteako sar-ateratze lotura bide bat antolatzea AP7 29 lursailetin pasaz, oihaneko sektore antolatuaren azpian dagoen lurra karrakatuz.

Antolatu ibilbidean zehar atzeman daitezkeen sarbideak eta puntu arriskutsuak seinalatzea Uztaritzeko Ikastolaren esku dira.

Uztaritzeko herriak beregain hartuko ditu obren gastuak.

Rouault jauna: Azaldua den bezala, Hiribehere karrikako obretatik heldu da. Ikastolak 3 lasterketekin 400 korrikalari biltzen dituen lasterketa horretarako guregana jo du(10 km, 5 km eta haurrendako doako lasterketa). Suhiltzaileen kasernaren heinean lanak egiteaz ari gara.

Saint-Jean jauna: Lasterketa hori desbideratzeko eginen diren lanendako kostua zenbatekoa izatea aurrikusten da?

Rouault jauna: Zerbitzu teknikoek gauzaturiko lan egun bat litzateke.

Daguerre jauna: Ekimen horrek 10.000 €-ko irabazia ekartzen dio ikastolari.

Saint-Jean jauna: Ez dut deus ere ikastolaren aurka, ene mailan sustengatzen baitut, baina zerbitzu publikoek eremu pribatuan esku hartzearen aurkakoa naiz. Ezin dea lasterketa desbideratu?

Lamaison anderea: Ezinezkoa da, besteak beste logistika arrazoiengatik. Ez da beste aterabiderik. Bideak oztopatzea saihestu behar da, herritarren kexua sortzen baitu.

Daguerre jauna: 400 eta 500 lasterkari arteko kopuru horretara iristen bagara, 8. edizioa delako eta ibilbidea atsegina delako da. Korrikalari batzuk arrazoi horrengatik jiten dira, beste lasterketa batzuk prestatzeko asmoz.

Rouault jauna: Zure galderari erantzuteko Jean-Claude, pertsona bat belar mozten eta beste bat palarekin ezartzen badituzu, 16 oreneko lanarendako 25 € oreneko kostua sortzen du, eguneko 400 €-koa.

Ibarboure jauna: Bidexka hori, Haltzabeatik pasatuz Antonibaitarekin elkar daitekeela uste dut. Ez da hutsean xahuturiko sosa. Herritarrek jadanik baliatzen duten promenadarako bidexka da.

Saint-Jean jauna: Arazoa da jabeek edozein mementotan pasatzea debeka dezaketela. Beste ibilbide bat atzeman behar da.

Carrere jauna: Lasterketa hori festen denboran iragaten da eta festen parte da, ondorioz festak gertatzen diren lekuan iragan behar da.

Saint-Jean jauna: Kolektibitateak pribatu batendako esku hartzeak jenatzen nau.

Cendres jauna: Jean-Claude Saint-Jeanen hausnarketarekin bat egiten dut. Ezin dut alde edo aurka bozkatu. Ezin da lasterketaren ibilbidea aldatu?

Rouault jauna: Ulertzen dut erraten duzuena baina ez ditugu lanak pribatu batendako egiten, lasterketarako baizik.

Ibarboure jauna: Lan horiek bi auzoak lotzea ahalbidetu dezakete.

Carrere jauna: Festetan parte hartzen duen lasterketa batendako lanak dira, gauza bera bide zorrarendako.

Saint-Jean jauna: Hastapen batean abstentzioa genuen gogoan baina zuen argumentuak entzun ondoan aldeko bozka emanen dugu, agertu ditugun dudekin.

Yves Machicote: Brunon Cendres-en ikuspegiarekin bat egiten dut erakunde publiko batek pribatu batzuentzat urririk lan egiteari buruz, absolutuan. Kasu honetan ekimen baten aldeko lanak dira. Ikastolaren aldeko, eta zeharka euskararen aldeko babes gisa har daitezke. Pozten naiz ere, bide aski luzea den honen antolatzeko kostua apala dela entzuteagatik. Auzoan berean dauden bide publiko batzuen konpontzeko balia genezake, beroan-bero, besteak beste Señoraeneko ateka, Errobira hurbildu eta etxe multzoaren itzulia egiteko aukera ematen duena.

Herriko biltzarrak,

- BAIMENTZEN DU atxikirik doan hitzarmenaren izenpetzea.

  • BOZKAK: ALDE 28
  • KONTRA 0
  • ABSTENTZIOAK 1 (Cendres)
Email Facebook Google Twitter LinkedIn

Herriko berriak Hirigintza

Ustaritz: un nouveau collectif contre le futur PLU

Ustaritz: un nouveau collectif contre le futur PLU

2019ko Maiatzaren 09a | MEDIABASK

D’après ses opposants, le futur Plan local d’urbanisme (PLU) d'Ustaritz prévoit de déclasser des zones construites et constructibles en zones naturelles ou agricoles. Pour le collectif, il s’agit d’un zonage “loufoque” et “incohérent”, qui dévalue les terrains déjà habités tout en créant une “inflation involontaire”. Les opposants appellent la majorité à revoir sa copie.

IRAKURRI

Herriko berriak

Herriko bost hautetsiek kargua uzten dute

Herriko bost hautetsiek kargua uzten dute

2019ko Apirilaren 12a | UZTARITZE.INFO

2019ko apirilaren 11ko Herriko Biltzarraren kari aurrekontuen gaia baliatu dute Carrère-en taldeak daraman politikari buruz haien irakurketa orokorra plazaratzeko. Bost hautetsiok zati bat irakurri dute eta ez dute ahozko itzulpena beren gain hartu nahi izan "aspaldiko eskaera eta proposamen teknikoa ez baitira kontuan hartuak izan", baita beren agiri bukaeran azaltzen dituzten arrazoiengatik ere.

IRAKURRI