Hezeguneen laguntza teknikorako hitzarmena CEN Akitaniarekin Errepiragaraiarako
CATZHeko animatzailea kideen laguntzen eta eremuaren zaintza-proiektua gauzatzen engaiatzen da
2017ko Uztailaren 06a | UZTARITZE.INFO
1996tik geroz, Inbentarioen eta Pirinio Atlantikoetako departamenduko gune hezeen alde iragan diren lanen ondorioz, Aturri - Garuna Ur Agentziak, Pirinio Atlantiko Departamendu Kontseiluak, Akitania eskualdeak eta Ekologia, Energia, Garapen Iraunkorra eta Itsasorako Ministerioak, eta Akitaniako Eremu Naturalen Kontserbatorioak, erakunde bat abiarazi nahi izan dute, zeinek gune hezeen kudeatzaileak lagundu nahi lituzkeen, ingurune horien ondareari lotuak diren eta funtziozko interesen zaintzeko, akuilatzen dituzten gogozko urratsetan.
Talde horren abiarazteko, Akitaniako Eremu Naturalen Kontserbatoria diruz lagundua da erakunde hauen ganik: Aturri-Garuna Ur Agentzia, Pirinio Atlantiko Departamendu Kontseilua, Akitania eskualdea, eta Ekologia, Energia, Garapen Iraunkorra eta Itsaso Ministerioa eta Akitaniako Eremu Naturalen Kontserbatorioa.
Errepiragaraia bezalako eremu hezeek daukaten interes nagusiaz oharrean izanik, kidea engaiatzen da hitzarmen hau izenpetuz, eremu horien ibilmolde prozesueri eta beren ezagutza orokorrari, kasu berezi baten ematera, beren zaintzarentzat bateragarriak diren kudeaketa neurriak aplikatuz, eremu hezeentzat andeagarriak diren ekimen hauek ez eginez.
CATZHeko animatzailea engaiatzen da kideen laguntzen, eremuaren zaintza-proiektua gauzatzen.
Hitzarmen honek urte bateko iraupena du izenpeduraren egunetik geroz, urte oroz isileko berriztatzean dirau.
Rouget jauna: Desmartxa horrek tokia birmoldatzen lagunduko gaitu. Bereziki gune hezeei dagokion proiektuari begirako laguntza tekniko bat segurtatzeko. Herriko Etxean ez dugun laguntza teknikoa ukaiten ahalko dugu. Hitzarmena malgua da, ezeztatu daiteke, beraz herriko engaiamendua segurtatua da.
Saint-Jean jauna: Desmartxa interesgarria atzematen dugu baina ez da Ametzondoko tokian bezala egina izan. Operazioari begirako ordainketak ez dira behar diren hainekoak izan.
Herriko Kontseiluak aho batez,
- BAIMENA EMATEN DU, delibero honi lotua den laguntza hitzarmena CEN Akitaniarekin izenpetzeko.