uztaritze.info

Herriko berriak Hirigintza

Herriko lursail baten salmenta Elizagaraikobordan (Arruntza)

2016ko buruilaren 29ko Herriko Kontseiluko deliberoan erabakia izan zen salmentan ezartzea etxe eraikitzeko 9 lur zati, Elizagaraikobordan (4 lur zati), Arruntza gainan (4 lur zati) eta Bereterrenbordan (lur zati bat); salmenta horien baldintzak finkatuak ziren

2017ko Uztailaren 06a | UZTARITZE.INFO

BRUERE - HEITZ senar emazteak atxikitzea proposatua zaizue Elizagaraikoborda gunean den 1003 mÀ€â€š''² lur azalerako 1. Lur zati eros dezaten 95.663,00€ko prezioan.

Zehaztua da hautagaiek baimena ukanen dutela eraikitzeko agiriaren aurkezteko, akta notarioan sinatu aitzin.

Lamaison anderea: Baieztatzen dut atxikia izan den bikoteak betetzen dituela operazio hasieran finkatu baldintzak. Duela hamalau urte Uztaritzen bizi direla eta bi haur badituzte.

Machicote jauna: Ez dut erabaki hau sustengatzen, jadanik aipatuak ditudan sozial, ingurumen, hizkuntza, hirigintza kohesio arrazoiengatik.

Herriko Biltzarrak,

Ikusirik, 2016ko ekainaren 30eko deliberoa zeinetan Elizagaraiabordako 4 lursailen salmenta baldintzak finkatuak ziren;

Ikusirik, 2017ko otsailaren 3ko tokiko zerbitzuaren estimazioa;

- ONARTZEN DU BRUERE à¢'€'“ HEITZ senar emazteei Elizagaraikoborda gunean den 1003 mÀ€â€š''² azalerako etxe eraikitzeko 1. lur zatiaren saltzea 95 663 €ko prezioan;

- BAIMENA EMATEN DIE erosleei eraikitzeko agiriaren aurkezteko, notario akta sinatu aitzin;

- BAIMENA EMATEN DIO Auzapezari behar diren hirigintza prozedura ezberdinak eta obrak abia ditzan;

- BAIMENA EMATEN DIO Auzapezari erabaki honi lotu agiri oro izenpe dezan.

  • BOZKAK: ALDE 28
  • KONTRA 0
  • ABSTENTZIOAK 1 (Machicote)
Email Facebook Twitter LinkedIn

Herriko berriak Hirigintza

Ustaritz: un nouveau collectif contre le futur PLU

Ustaritz: un nouveau collectif contre le futur PLU

2019ko Maiatzaren 09a | MEDIABASK

D'après ses opposants, le futur Plan local d'urbanisme (PLU) d'Ustaritz prévoit de déclasser des zones construites et constructibles en zones naturelles ou agricoles. Pour le collectif, il s'agit d'un zonage "loufoque" et "incohérent", qui dévalue les terrains déjà habités tout en créant une "inflation involontaire". Les opposants appellent la majorité à revoir sa copie.

IRAKURRI

Herriko berriak

Herriko bost hautetsiek kargua uzten dute

Herriko bost hautetsiek kargua uzten dute

2019ko Apirilaren 12a | UZTARITZE.INFO

2019ko apirilaren 11ko Herriko Biltzarraren kari aurrekontuen gaia baliatu dute Carrère-en taldeak daraman politikari buruz haien irakurketa orokorra plazaratzeko. Bost hautetsiok zati bat irakurri dute eta ez dute ahozko itzulpena beren gain hartu nahi izan "aspaldiko eskaera eta proposamen teknikoa ez baitira kontuan hartuak izan", baita beren agiri bukaeran azaltzen dituzten arrazoiengatik ere.

IRAKURRI