uztaritze.info

Herriko berriak Hezkuntza

Jantegia eta aterperik gabeko aisialdi zentroa - bazkari tarifa

Greba egunetako landa-bazkariaren prezioa 4.26€tan finkatu da

2017ko Irailaren 28a | UZTARITZE.INFO

Eskolako bizia, Gazteria eta Kirola zerbitzuan greba protokoloa plantan ezarri da, beraz, karia horretara, ikasleen harrera antolatu behar dugu, bereziki eguerditan. Printzipioz, hitzartu da langileen % 50 greban izanez gero jantegiko zerbitzua ez dela manera normalean segurtatzen ahal. Halere, toki bakoitzean gutienez 2 langile izanez gero, zaindegia segurtatuko da: orduan, familiek beren haurr(ar)en piknika ekarri beharko dute. Halere, haur batzuk piknika ahantziz geroz bazkaldu gabe ez uzteko, gure hornitzaileari zenbait piknika manatuko dizkiogu, eta doakien familiei fakturatuko zaizkie zuzenki, herrian aplikatzen den tarifa gorenean, hots, 4,26 €-tan. Beraz, proposatu da: piknikaren tarifa 4,26 €-tan finkatzea eta horren onartzea.

Gallois anderea: Herriarentzat ez da errex egoera aitzinetik ikustea eta greba delarik familiei eskatu die otorduaren ematea. Ahantzi dutenentzat landa bazkari batzu manatuak izanen dira. 4,26 € prezio azkarrean fakturatua da.

Cendres jauna: Greba delarik ezin da apairu hotzik izan?

Gallois anderea: Anitz gauza aitzin-ikusi behar dira, zerbitzuaren egitea, bi langile landa bazkaria jaten ari diren haurren zaintzeko beraz biziki korapilatsua da.

Cendres jauna: Ez ditugu usaieko prezioak atxikitzen ahal?

Gallois anderea: Puntu horretaz anitz erreklamazio ukan dugu.

Cendres jauna: Landa bazkaria ahanzten duen familia zigortzen dugu.

Gallois anderea: SCOLARESTen etxean landa bazkaria apairu normala baino garrestiago da. Bestalde, greba denboran ez gira behartuak kantinaren idekirik atxikitzea. Baionan horrela da.

Ibarboure jauna: Dena den, beren haurrer apairua ematea ahanzten duten familiak ez ditugu faboratuko.

Cendres jauna: Deneri prezio azkar baten ordain-arazteak nau eragozten.

Ibarboure jauna: Horrela egiten bagenu, ondoko aldian 40 ahanzte bagenituzke.

Goyheneche jauna: Gainera, oroitarazi behar da ahanzte horien biktimak beren haurrak direla.

Herriko Kontseiluak,

- Piknikaren tarifa 4,26 €-tan FINKATU du eta ONARTU.

  • BOZKAK: ALDE 28
  • KONTRA 1 (Cendres)
  • ABSTENTZIOAK 0
Email Facebook Twitter LinkedIn

Herriko berriak Hirigintza

Ustaritz: un nouveau collectif contre le futur PLU

Ustaritz: un nouveau collectif contre le futur PLU

2019ko Maiatzaren 09a | MEDIABASK

D'après ses opposants, le futur Plan local d'urbanisme (PLU) d'Ustaritz prévoit de déclasser des zones construites et constructibles en zones naturelles ou agricoles. Pour le collectif, il s'agit d'un zonage "loufoque" et "incohérent", qui dévalue les terrains déjà habités tout en créant une "inflation involontaire". Les opposants appellent la majorité à revoir sa copie.

IRAKURRI

Herriko berriak

Herriko bost hautetsiek kargua uzten dute

Herriko bost hautetsiek kargua uzten dute

2019ko Apirilaren 12a | UZTARITZE.INFO

2019ko apirilaren 11ko Herriko Biltzarraren kari aurrekontuen gaia baliatu dute Carrère-en taldeak daraman politikari buruz haien irakurketa orokorra plazaratzeko. Bost hautetsiok zati bat irakurri dute eta ez dute ahozko itzulpena beren gain hartu nahi izan "aspaldiko eskaera eta proposamen teknikoa ez baitira kontuan hartuak izan", baita beren agiri bukaeran azaltzen dituzten arrazoiengatik ere.

IRAKURRI