Laguntza zuzenak enpresei - FISAC funtsa
2015eko ekainaren 10eko gutunaren arabera, eskualdeko prefetak Herriko Etxeari jakinarazi zion Zerbitzuendako, Ofizialegoarendako eta Merkataritzako Esku hartze Funtsaren (ZOMEF/FISAC) 59.960 €-ko diru-laguntza emanen zitzaiola hiri-operazioaren lehen zatia finantzatzeko gisan
2017ko Irailaren 28a | UZTARITZE.INFO
Diru-laguntza hori horrela osatua zen:
- 25.877,00 € funtzionamenduarentzat
- 34.083,00 € inbestimendutan
Finantzatua zen operazioetarik bat 210.000,00 €-ko enpresen laguntza zuzena zen; zati horrentzat eman ZOMEF diru-laguntza 30.600 €-koa zen; Herriko Etxeak eta Departamendu Kontseiluak bakoitzak 31.500€-ko diru-laguntza ematea ere aurreikusia zen.
Geroztik Departamenduak esku hartze araudia aldatu du eta 25.000€-ko diru-laguntza emanen du.
Beraz, orotara, diru-laguntza hauek errezibituko dira: 92.100€
- Estatuak (ZOMEF) 30.600 €
- Departamenduak 25.000 €
- Errobi Herri Elkargoak 5.000 €
- Herriko Etxeak 31.500 €
ERROBI Herri Elkargoak ez zuen ondotik baieztatu; 87 100 €koa zen beraz laguntza.
Herriko Etxeari eta ekonomia alorreko ganberei zegokien esku hartze araudi baten finkatzea. Hori,saltegi bat edo Uztaritzeko merkatuan salmahai bat duten saltzaile eta ofizialeen inbestimendu-proiektuen hautagarritasun arauak finkatzeko.
Araudi horrek esku-hartze tasa aurreikusten du bai eta enpresa hartzaileak, diru-laguntzak ukan ditzaketen inbestimenduak, obren data eta animazio prozedura.
Estatuko, Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseiluko, Uztaritzeko Herriko Etxeko, Baionako eta Euskal Herriko Merkataritza eta Industria Ganberako eta UZTA saltzaileen batasuneko ordezkariek osatzen dute aipatu araudia segitzen duen batzorde eragilea. Batzorde hori 2017ko ekainaren 26an bildu zen, alde batetik esku hartze araudia aldatzeko ideiarekin, eta bestetik, diru-laguntza zuzena galdegin kandidaturak ikertzeko gisan.
a) Esku hartze araudia aldatu da enpresei ematen zaien diru-laguntza zuzena ematen ahal ez zaien zerrendatik optika jarduerak kentzeko gisan.
b) Diru-laguntza zuzen bat eskatzen duten kandidatura-dosier horiek onartu ditu gidaritza batzordeak:
- LA PETITE AUBERGE jatetxea: Gastuen zenbatekoa: 12.218€; diru-laguntzaren zenbatekoa: 3.920,80€ (2.900 € (%30) eta 1.020,80 € (%40)).
- CHEZ DIDIER ostatua, jatetxea, pizzategia: Gastuen zenbatekoa: 5.340€; diru-laguntzaren zenbatekoa: 1.602 € (%30)
- OPTIQUE LAPURDI optikaria: Gastuen zenbatekoa: 18.466€; diru-laguntzaren zenbatekoa: 5.540€ (% 30)
- LA BOITE A BEAUTE estetikalaria: Gastuen zenbatekoa: 21.509,50€; diru-laguntzaren zenbatekoa: 6.452,85€ (%30)
- POISSONNERIE KOSKERA arrandegia: Gastuen zenbatekoa: 36.943,01€; diru-laguntzaren zenbatekoa: 11.082,90€ (%30)
Drieux jauna: Iragan den ekainaren 26an bildu da gidaritza batzordea eta lehen batez, araudiaren aldaketa baimendu du optika denda bat diruz laguntzeko. Enpresei egiten diren laguntza zuzenak proposatuak dira ere, urte bukaera aitzin esleitu beharko dira, iduriz bi hautagai agertuko dira epe hori aitzin.
Carrere jauna: Bat balaiteke Arruntzan, bereziki Leku Eder-eko kudeatzailea.
Herriko Kontseiluak aho batez,
- ONARTU du esku hartze araudia,
- ONARTU du diru-laguntza zuzen baten ematea dosier hauei:
- LA PETITE AUBERGE jatetxeari: Gastuen zenbatekoa: 12.218€; diru-laguntzen zenbatekoa: 3.920,80€ (2.900€ (%30) eta 1.020,80€ (%40)).
- CHEZ DIDIER ostatu, jatetxe, pizzategiari: Gastuen zenbatekoa: 5.340€; diru-laguntzaren zenbatekoa: 1.602 € (%30)
- OPTIQUE LAPURDI optikariari: Gastuen zenbatekoa: 18.466€; diru-laguntzaren zenbatekoa: 5.540€ (%30)
- LA BOITE A BEAUTE estetikalariari: Gastuen zenbatekoa: 21.509,50€; diru-laguntzaren zenbatekoa: 6.452,85€ (%30)
- POISSONNERIE KOSKERA arrandegiari: Gastuen zenbatekoa: 36.943,01€; diru-laguntzaren zenbatekoa: 11 082,90€ (%30)
- Jaun auzapeza BAIMENDU du erabaki horri doazkion ekintza oro onartzera.