Edaritegi baimenaren kausitzea herriko etxearen partetik
Herriko Etxeak baimen hori epe iragankor batean baliatuko du finkatzekoak diren baldintzen arabera.
2017ko Irailaren 28a | UZTARITZE.INFO
Herriko Etxeak edaritegi baimenaren kausitzeko parada proposatu du 7 500 €-tan.
Herriko Etxeak baimen hori epe iragankor batean baliatuko du finkatzekoak diren baldintzen arabera. Eta baimenaren geroari buruz hausnartuko da, herriko lurraldeko auzoaldeen erdiguneen antolaketari buruz hausnartuko delarik.
Urrutia jauna: Nola berreskuratu ahal izan dugu, iduriz joana zen lizentzia hori?
Carrere jauna: Ez da Chicana-koa, zein herritik ateratua baita, beste aukera bat aurkitu dugu. Larroudé jaunak saltzeko hitzarmen bat izenpetua zuen eta jadanik negoziaketetan ari zen.
Urrutia jauna: Ohartzen naiz gainera erosketa hau aitzinekoa baino aise merkeagoa dela.
Herriko Kontseiluak aho batez,
- ONARTU du edaritegi baimenaren erostea 7 500 €-tan.
- Jaun auzapeza BAIMENDU du horri doazkion dokumentu ororen izenpetzera;
- ZEHAZTU du beharrezko kredituak aurreikusiak izanen direla 2017ko kontu-aldian;
- EZEZTATZEN du Claude LARROUDE Jaunari edaritegi baimena erosteko ari zen 2016ko azaroaren 24ko deliberoa.