Peeseniaren parte baten salmenta SOBRIM promotoreari
5.724 bat mÀâ''²-ko lursailaren salmenta onartzea proposatu da. Hori, herriko 1. BL lursailean kokatua da. Arruntzako Peeseneko eskualdea indartzea da helburua, bizitegi, saltegi eta hurbileko zerbitzuen jartzea errazteko
2017ko Irailaren 28a | UZTARITZE.INFO
Joseph ANDUEZA paisaia-antolatzaileari eta Bernard LESBATS hirigileari dei egin die Herriko Etxeak, eskualde horretako eta pilota plaza eta urbanizagarriak diren lursail pribatuetako antolaketak finkatzeko gisan.
Oroitarazi da lursail horren parte batean (1.988 bat mÀâ''²-koa) ERDIKOETXEA deitu auzo-ekipamendua eraiki dela elkarteendako. Eraikina 2017ko irailaren 23an estreinatu da.
UZTARITZEko Herriko Etxeak bizitegien eskaintza motak aniztu nahi ukan ditu publiko zabalagoari irekitzeko gisan, bereziki alokantza sozialak proposatuz auzoalde horretan eta lehenbiziko aldiz bizitegi bat erosten duten pertsonak lagunduz. Nahi ukan du ere saltegiak eta zerbitzuak han jar zitezen.
Obralari edo obralari-multzo baten kontsulta antolatu zen.
Salgai ezarri den lursaila 502.593 €ko prezioan (garbi) finkatu da saltzailearentzat; kontsultatu diren eragileek ez zezaketen beste prezio bat proposa.
2015eko martoxaren 25ean jabetza zerbitzuaren estimatze baten araberako prezioa finkatu zen, hau da, 646 000 €, 7 712 mÀâ''²-ko lur batentzat. 6 000 mÀâ''² salduko zirela aurrikusiz, eztabaidetan aipatu prezioa 502 593 €.-koa izan da.
SOBRIMen proposamena da atxiki, Herriko Etxeak eta auzoaldeko batzordeak igurikatzen zutenaren arabera eskaintza hoberena zelako, hots, 502.593 €.
Promotoreak antolatu ondoan herriari utziko duela operazioan aurreikusi lekua euro sinbolikoan errana da.
Carrere jauna: Laneko bilkurak eginak izan dira Bernard LESBATS hirigilearekin, Joseph ANDUEZA bazter antolatzailearekin eta promotore kontsulta bat egina izan da ere aitzineko eremu baliostapen batek finkatu 502 593 €ko prezio finko batekin hautagai guzientzat. Eremu publiko itzultze bat herriari aurreikusia da. Bilkura publiko batzu iragan dira auzo horretan.
Dumon jauna: Ohartzen naiz funts honen ebaluaketa, lur hau UC zonan sailkatzeari lotua dela, beraz THParen berrikusketa igurikatu behar dugu.
Carrere jauna: Ez, aurkeztua den proiektua, gaurko 1AU zonarekin bateragarria da.
Herriko Kontseiluak,
Jabegoaren zerbitzuaren 2015eko martxoaren 25eko eta 2017ko 2017ko irailaren 28ko balioztapenen arabera,
- ONARTU du 1. BL lursaila SOBRIMi saltzea. Lursailak 6.000 bat mÀâ''² ditu eta 502.593 €-tan saltzen da.
- Jaun auzapezaren GAIN UTZI DU beharrezko urrats oro egitera eta doazkion dokumentu oro izenpetzera.
- BOZKAK: ALDE 26
- KONTRA 0
- ABSTENTZIOAK 3 (Machicote, Vinet, Urrutia)