Zentsuraturiko hautetsiaren iritzia Hirigintza planari buruz
Yves Matxikote hautetsiak joan den iraileko biltzarrean Hirigintza Planari buruz emandako iritzia Aktatik zentsuratua izan zen. Bruno Carrère auzapezak ez zuen hitz-hartzea txertatu nahi izan euskaraz egina izan zelako eta hautetsiak berak frantsesera eta ahoz itzultzea ukatu zuelako. Ondorioz zerrendatik kanporatua izan da. Hemen dituzue hitz hartze horren ardatzak.
2019ko Urtarrilaren 08a | UZTARITZE.INFO
Machicote (euskaraz): Jakina da Hirigintzari buruz beste ikuspegi bat badudala.
Lehenik gaia (Hirigintza Plana) nola landu duzuen aipatu duzue eta egia da gutako gehienak bazterrean egon girela (kanpo utzi gaituzte), beraz pozten naiz zuen artean ongi pasatuta eta adostuta eraman izana lan guzti hori baina nik badut beste iritzi bat.
Eremuen banaketari buruz: UA eremuak (zone urbaine mixte, à caractère central, à dominante d'habitat, pouvant comporter des commerces, des services, des bureaux, des activités artisanales, des équipements publics, compatibles avec un environnement urbain dense) oso murriztuak dira, auzo historikoetako karrika itxura duten eremutxoetan mugatu dituzue. Horren ondoan segidan UB sailkapenean sartzen gira. UB eremu horietan eraikinen arteko espazio minimoa eskatuko da eta horrek herriaren hiri antolamendua saretzea indartu besterik ez du eginen.
Soilik arlo ekonomikoari zuzenduak etxebizitzarik gabe diren UE eremuak zentroetan kokatu dituzue, auzo guzietan: Lota inguruan, Hiribeheren lizeoaren inguruan eta abar. Ez naiz ados horrekin.
Ongi ikusten dut aldiz Natura eta Laborantzari zuzenduriko eremuekin egiten saiatu duzuena, etxetxoen biderketa mugatzeko bertan. Aldiz zalantza dut, eta horretan bat egiten dut egin den kritikarekin, Landa-larre auzoaren sailkapenarekin, Purgurekin batua delako eta justuki bazterbidea egiten baldin bada alde honetan (zentro aldean) izanen delako.
Horretaz gain, Antolamendu Programazio Orientabideekin (OAP) badira bospasei egitasmo, ez banaiz oker; horietan argi ikusten da zein ikuspegitik pentsatuak diren. Nahiz eta gaurkoz deus ez den zehatz-zehatza planteamenduak betiko irudia dakar: blokeak eta etxetxoak nahasirik (belarditxo baten gainean pausaturik). Harritzen nauen gehiena Arruntzakoa da, funtsean zentrotik eta pilota plazatik hurbilen den aldean etxetxoak badaudelako etxetxo gehiago jarri nahi dituzuelako; aldiz, gibelean, zentrotik urrunago beraz, blokeak.
OAP horiek dagoenarekin oinarrituak dira, dagoena, nire ustez, oker egina izan delarik. Iraganetik utzi diguten ondarean beti oinarritzen bagira ez dugu sekulan herri honen antolaketa eta bideraketa aldatuko (horrela bazter hiri logune izatera kondenatua).
Autoei buruz berriz, ikusten dudanez, hiri gehienetan horien nagusitasuna murrizten saiatzen dira bizia berritz ekartzeko jendeari plaza emanez; horren egiteko aparkalekuak herri kanpoan ezarri ohi dira. Proposatzen diguzuen egitasmoan aparkalekuak zentroan egin nahi direla ikusten da, bereziki Gaztelondoa ondoko larrean, zerbitzu publikoko eraikin batekin bada ere… nik ez dut halako gauzekin bat egiten, 80 hamarkadako eskeman girela iduritzen zait.
Eraikuntzarekin zerrenda guztiek partekatzen duzuen halako kontraerran bat baduzuela iduritzen zait. Hau da, zentrorako dentsitatea aldarrikatzen duzue, eta ondorioz, herri bazterretan eraikuntza mugatu omen nahi; alta han etxetxoen eraikuntza trabatzen bada kexatzen zarete; eta zentroan eraiki beharrekoek altuera apalekoa izan behar dute, eta bata bestearengandik urrundua. Ez duzue karrika eraikuntza planteatzen, hiri ikuspegia bermatzeko eta horrek dakarren zerbitzu eta enplegu aukera, aisialdirako azpiegiturak barne (eta bide batez benetan naturalak edota laborantzari begira dauden lurrak zaintzeko).
Hirigintzaz ari girenean badaude aspektu batzuk nahasten direnak (eta gogoeta egiterakoan kontuan hartu beharrekoak), hala nola, "zer egiten den", "nola egiten den", "zein kantitatean", eta "zein epeetan". Badira herri batzuk, Ainhoa edota Bastida adibidez, osoki planotan eraikiak izan direnak. Nik ez ditut Lapurdiko hiriak begi txarrez ikusten, kanpotik karrikak ikusten direla baina bakoitzak bere etxean atzean baratzea duela edo guttienez argitasuna.
Bukatzeko… ijituei buruzko atala edo arazoa… beno… arazoa ez dakit norena den… Kapitulu bat bada horri buruz baina huts-hutsa da (orrialdea xuria da)… Argi da Elkargoak ez duela epe motzeko aterabiderik emanen, "administrazioaren erritmoak" ezagututa. Beraz beldur naiz, herriak ez baitu deus proposatzen horren inguruan, ez bada aurten ukan dugun adibidea, hots, mina edo purina astero zabaltzea uda osoan… Humanoki ez zait bidezkoa iduritzen eta ez dut uste Agenda21 egitarauaren barne denik ere… Espero dut ez errepikatzea.
Cendres: (Carrere-i zuzendua) Je n'ai rien compris, est-ce que quelqu'un peut traduire? j'aimerais bien savoir ce qui a été dit.
Carrere: C'est lui qui traduit, c'est pas… c'est pers… 'nfin…
Cendres: Moi j'aimerais bien savoir ce qui a été dit.
Matxikote: (Carrere-i zuzendua) Baduzu proposamena bat otsailaz geroztik, itzultzaile batekin, aurrekontu batekin, nik ez dut berriz emanen, gainera ahoz, ez baitut idatzita prestatu
Cendres: (Carrere-i zuzendua) Moi il me semble qu'on avait parlé de ça, et que tut t'étais engagé par rapport à ça. Je t'ai posé la question...
Carrere: oui.
Cendres:...et tu t'étais engagé à ce qu'on ai au moins une synthèse. Moi j'aimerais bien avoir la traduction, c'est un lieu de débat et d'échange. Si on ne peut pas avoir de débat je ne vois pas l'intérêt! Je ne vois pas l'intérêt. Je suis très content qu'il parle en basque mais je souhaiterais avoir la traduction en français. Est-ce que quelqu'un peut traduire? J'aimerais bien savoir ce qu'il s'est dit.
Dumon: ou au moins un résumé.
Carrere: je n'ai pas pris de note et ne voudrais pas déformer les propos de quiconque…
Saint-Jean: iF est dans la provoc'...