Aurkeztu dituzte 21. Korrikaren abestia eta bideoklipa
Mad Muasel, Fermin Muguruza eta La Furia artistek elkarlanean egin dute 21. Korrikako bideoklipa.
2019ko Urtarrilaren 18a | ATARIA.EUS
Gaur aurkeztu dute 21. KORRIKAren abestia Bilbon: Klika KORRIKA 2019. Fermin Muguruza izan da abestiaren eta bideokliparen zuzendari artistikoa, eta Mad Muasel eta La Furia artistak izan ditu laguntzaile. Musika, berriz, Kataluniako Chalart58 eta Fermin Muguruzak sortu dute, elkarlanean.
Trap, dancehall eta hip-hop doinuak eta euskal tradiziokoak nahastu dituzte kantuan, eta aurkezpenean adierazi duten moduan, "elkarlana, errespetua eta transmisioa bezalako mezuak zabaltzen ditu. Garestik Gasteizko bidea girotzeko kantu ezin hobea da, beraz, indartsua eta berritzailea". 100 lagunek baino gehiagok hartu dute bideoklipean.
Korrika bera datorren apirilaren 4an abiatuko da Garestik, eta 11 egun beranduago, hilaren 14an, Gasteizen amaituko da. Txillardegi omenduko dute edizio honetan, kulturan, euskalgintzan edota pentsamenduan ekarri zituen aldaketa aintzat hartuta.
web gunea: https://www.korrika.eus/