uztaritze.info

Auzoak Heraitze

2018ko urtarrilaren 17ko Biltzar nagusiaren bilduma

2018ko Martxoaren 27a, 09:39 | UZTARITZE.INFO

Hor zirenak: Auzapez Jauna, Auzoaren Batzordearen kideak, berrogei bat biztanle.

Barkatuak: Segura eta Eyhartz andereak.

1- Bilana

Jeannot Lastirik, lehendakaria, 2017ko bilana aurkeztu du bainan lehenik, oroitarazi du helburua dela auzoa biziaraztea alderdikaririk gabe, eta deneri idekia egoiten dela.

Aurten aipatutako gaiak

plazaren antolaketa

  • espaloi bat eraikitzea plazatik futbol zelaiara
  • zutoin batzuk muntatzea galdegina izan da pilota plazaren mugatzeko eta autoen aparkatzea debekatzeko.
  • ikusleentzat harmaila atxikitzea plazaren ondoan
  • norabide bakarreko bat ezartzea galdegin dugu eskolaren inguruan.

Auzobaita gelaren antolaketa

  • galdegin dugu hesi bat ezartzea auzoak babesteko.
  • Haur joko batzu gelaren aintzinean ezartzea proposatu dugu.
  • Nahi genuke ostirala libro egoitea auzoko elkarteen bilkura berezientzat.
  • Herriko etxeak galdetu dizkigu proposamen batzu gelaren izenari buruz. "Auzobaita" izena hautatu du Herriko etxeak. Heraitze izena idatziko da frontoian eta Auzobaita izena gelaren murru gainean.
  • Baraka portuaren zaharberritzea, joko ura bat ekin edo beste.
  • "renouée du japon", errobi bazterretan atxematen den arbola errotik kentzeko zailtasunei buruzko elgarrizketa.
  • Kapelaren berritzea: herriko etxeak arraberritzearen gastuak pagatu ditu, hitzarmena errespetatuz. Les amis de la chapelle elkarteak ere parte hartu du gastuen zati bat beregain hartuz.
  • Heraitzeko auzoaren 2 kidek zuzendaria eta kudeatzailearekin aurkitu dira gai zonbaitzu aipatzeko:
  • Ijitoen errezebitzea: proposatua izan da futbol zelaia larre uztea, karabanak ez daitezen sar.
  • Plazaren aparkalekuak beteak dira eta proposatu dugu lankideek autoa zentroaren barnean uztea.

Seinale eta proposamen batzuk

  • andeatze batzuk labean eta latsagian.
  • arrabots trabagarri batzuk.
  • Bide seinale batzu berritzea.
  • ADSLa ez da ongi ibiltzen auzo zonbaitzutan.
  • Haitz errota arrunt andeatua.
  • kapelaren lurretan famili baratze batzuen muntatzea proposatu genuen bainan ideia ez da atxikia izan uraren instalatzea karioegia baita.
  • Linky kontuei buruz xehetasun gehiago galdegin ditugu.
  • Eskolako kanpoko jostalekuaren erabilera: xare bat ezarria izan da auzoak baloiaz babesteko. Oroitarazten dugu eskolako ordutan kanpo jostalekuaren erabiltzea debekatua dela.

Azaroan, gelaren estreinaldiaren antolaketa Heraitzeko elkarteekin.

Herriko etxeak jakinarazi digu gidaritza batzorde bat sortuko zela: gogoeta bat eramaiteko zentroa berriz antolatzeko eta eskola berri bat eraikitzeko gazteluaren lurretan.

2 - Auzapez jauna, pozirik zen biltzar nagusia egitea gela berri huntan. Oroitarazten dizkigu auzo batzordearen 2 xede nagusiak: loturak sortzea herriko kontseiluarekin eta loturak errestea auzoen artean.

Lan ardatza argitzen digu gidaritza batzordeari buruz: UGECAMek bere lurrak saldu nahi ditu eta galdegin du PLUa aldatzea.

Gidari batzordeak gogoeta bat eramanen du negoziaketa hauen ondorioei buruz:

Eskola berri baten eraikuntza, haur leku bat, loturak zabaltzea gazteluaren elbarrituekin.

Batzordea ordezkariz osatua da:

  • auzoko elkarteenak,
  • eskaldearenak,
  • UGECAM
  • eta herriko etxea

Lehen bikura 2018ko lehen hiruhilekoan. ISA BTP ek, Angeluko ingeniari eskolak, bere auzo antolaketaren proposamena azalduko du.

Aurten, bilkura bat antolatua izanen da auzo desberdinetako batzordeen artean amankomunean diren gaien aipatzeko.

Auzapez jaunak baieztatu du norabide bakarrekoa urtarrila bukaera baino lehen plantan ezarria izanen zela, entsegu garai batentzat.

3 - bulegoaren arraberritzea

Ondoko bilkuran auzoaren batzordearen bulegoa arraberrituko da.

4 - "natura lagundu baratzeetan"

Hegalaldi elkarteak, herriko etxearen partaidearekin muntatuko duen proiektua aurkezten du.

Herriko etxearen 3 leku eta 20 bat baratze pribatu aipu dute apaintzea fauna/flora biodibertsitate bat egiteko.

Kit bat emana izanen da urririk.

Egutegi bat proposatua izanen da aurten baratzeak egiteko.

Mintzaldi batzu proposatuak izanen dira hilabetean behin. (ostegunetan?)

2 baldintza onartuak izan dira baratze selekzioan:

  • baratzearen kokapena trukatzeak errazteko.
  • "jardins de Noe" elkartearen gutuna errespetatu.

5- lan taldeak erakutsi du Heraitzeko armarriaren zirrimarra bat.

Ideia guziak ongi etorriak dira!

6- galderak/arrapostuak

Bilduma ez baduzu errezebitzen mailez:

- hobe da elgar aurkitzea zailtasunen konpontzeko.

Oroitarazten dugu gutun untzia dugula eta helbide elektroniko bat dugula ere bai: comite.herauritz@yahoo.fr

Aintzinetik zer ikusia izan da ibiltarien etortzeari buruz?

- auzapez jaunaren arrapostua: ez da konponbiderik. Sartzea hobeto babestu behar dugu. Aztergai honen arduraduna Hirigune elkargoa da.

biztanle baten ohar bat: kasu egin beharko da autoen aparkatzeari Aldabea Bidean. Heraitzeko bestetan, Autoak edonun utziak dira eta batzutan kamioiak trabatzen dituzte.

nun emaiten ahalko dugu gure iritzia norabide bakarrari buruz?

-mailez edo gutun untzian.

Biltzar nagusiaren bukatzeko batzordeak bixkotxak eskaini ditu, Auzobaita estreinaldiari esker bildua izan zen diruari esker.

Heldu den bilkura: martxoaren 2 an, arratsaldeko 6etan.

Email Facebook Google Twitter LinkedIn

AGENDA

II. Garagardo Festa

  • 2019ko Irailaren 07a | 11:30
  • Izaera: Besta
  • Antolatzailea: KUTUN
  • Herria: Uztaritze