uztaritze.info

Auzoak Heraitze

Eskolako jostalekua, plaza, erdiko etxea, hegalaldia

2018ko Urtarrilaren 18a, 12:20 | UZTARITZE.INFO

Bertan zeudenak: Bruno Carrère auzapez jauna, Alain Laborde, Jean Baptiste Dabbadie, Serge Pothier, Alain Barcelona, Thierry Facon, Daniel Derguy, Jeannot Lastiri, Maitena Etchebarne.

barkatuak: Marie Hélène Eyharts, Irène Ségura, Claude Leguay, Marc Ferrère.

1- Gidaritza batzordearen ordezkarien hautatzea.

Auzapez Jaunak azaltzen digu talde baten sortzea dela helburua, nun Heraitzeko elkarteek parte hartuko duten.

"Les amis de la Chapelle" elkarteak, azken bilkuran, Claude Leguay eta Christelle Negueluart (ordezkoa) hautatu ditu.

Jeannot Lastiri eta Maitena Etchebarnek beren parte hartzea proposatu dute bat Auzo batzordearen izenean eta bestea IEM eskola elkartearentzat.

Ur Begi eta Besta Batzordea elkarteek hautatu beharko dute beren ordezkaria heldu den biltzar nagusiko.

2- eskolako jostaleku erabiltzearen arazo batzuk.

Auzapez jaunak jakinarazi du Heraitzeko familia bat plenitzera joan dela erregularki arrabotsa baita eskolan eta baloia eskolako orenetaz kanpo bere baratzean errezebitzen baitu. Orroitarazten du eskola zerratua delarik jostalekua debekatua dela.

Nahiz eta baloia kanpora joan ez dadin sareak ezarriak izan diren, gazte konportamendu batzuek beti trabatzen dute.

Auzo batzordeak proposatzen du familia hori aurkitzea (Jean Marc Derguy eta Alain Laborde bolondres dira) eta gero gomitatzea gure bilkurara etortzera beren arazoa aurkeztu dezaten.

Proposatzen dugu ere herriko etxeak gutun bat igortzea eskolako familiei oroitarazteko eskolako jostalekua debekatua dela eskola itxia delarik.

3-plazaren antolaketa

berriz gure galdea egiten dugu:

  • - zutoin batzu plantan ematea frontoi eta aparkalekua mugatzeko.
  • - Sare baten ezartzea jokalariak bidera joan ez daitezen.
  • - Portale ttipi bat gelaren gibelerat joaiteko pasalekua mugatzeko.

T.Facon ek ohartarazten du Errobi bidean deformazio handi bat badela bidean Plachotte ondoan. Scooter istripu bat eragin du.

Auzapez Jaunak oroitarazten du herriko tekniko zerbitzua deitu behar dela zuzenki haiei jakinarazteko.

Auzapez Jaunak baieztatzen du norabide bakarrekoaren entsegua urtarrilean hasiko dela.

4- estreinaldiko bilana.

Alain labordek kontuak emaiten dizkigu:

  • 100 pertsonen izen emaitea: 1500,00
  • Janari prestatzailea: 1204,00
  • Erosketak (arno eta besteak): 178,37
  • Bazkari baten diru itzultzea: 15,00
  • utzi: 102,63

Erabakitzen dugu edari batzu erostea heldu den biltzar nagusian aperitifa ttipi bat eskaintzeko

5- bilkuraren bilduma hegalaldia eta herriko etxeak antolaturik.

3 leku antolatuko dituzte biodibertzitate bat sortzeko fauna florarekin.

20 bat familia xerkatzen dituzte bere baratzea berantolatzeko eta ekosistema bat nola egiten den irakasteko.

Gaia hori biltzar nagusian aurkeztua izanen da.

6- Biltzar nagusiaren antolaketa.

Urtarrilaren 17an asteazkenekin, arratseko 8etan izanen da. Gaien zerrenda: Aurtengo bilana. Izen emate berriak. Baratze kolektiboaren aurkezpena. Bidaria batzordearen aurkezpena. Bulegoaren aldaketa. Flyer batzu banatuko ditugu urtarrilaren 8tik 12ra.

7- bestalde

proposatzen dugu kutxa bat digital bat kodigo batekin ezartzea gakoak kudeatzeko.

gelaren erabilketa laburbiltzen duen taula bat galdegina izan da bilkuren datak errexkiago hautatzeko.

Auzapez Jaunak jakinarazten du Segura andereak gela erabiltzen ahalko duela bere aktibitateendako.

Email Facebook Google Twitter LinkedIn