uztaritze.info

Tolosaldea

Les revendications liées à la Journée Internationale des Femmes commenceront demain (2 mars) à Tolosa

Les revendications liées à la Journée Internationale des Femmes commenceront demain (2 mars) à Tolosa

La mairie de Tolosa a présenté un programme lié à cette journée; l'exposition Aurrez Aurre sera inaugurée demain, sous le titre Again agian.

01 Mars 2018 | ATARIA.EUS

"Emakumeok aldarrikapenerako egun bat izateak berak adierazten du, desorekan bizi garela". Halaxe azpimarratu zuen, atzo, Olatz Peon Tolosako alkateak, datorren martxoaren 8ari begira udalak eskainitako agerraldian. Aranburu jauregia aukeratu zuten Emakumeen Nazioarteko Eguneko egitaraua plazaratzeko, bertan inauguratuko baitute, bihar, Aurrez aurre: again agian erakusketa.

Leire San Martin komisarioaren eskutik, hiru artista eta hiru diziplina ezagutzeko aukera izango dute, apirilaren 7ra bitarte, Aranburura bertaratzen direnek: "Ez dugu erakusketa tematiko bat antolatu nahi izan, eta ezta erakusketa kolektibo bat ere", zehaztu zuen Leire San Martinek.

Horrela, Sahatsa Jauregi, Marion Cruza eta Jone Loizagaren arteko tentsio, forma eta egiteko moduak baliatu nahi izan dituzte, "obren arteko elkarrizketa indartsu bat" osatzeko.

Eskulturan aritzen da Sahatsa Jauregi eta, Aurrez aurre: again agian erakusketarako, eskulturaren eta display-aren arteko piezak landu ditu. Azaldu zuenez, enkarguz eskatutako garaikurrak daude bere eskulturen jatorrian: "Ez zait gehiegi interesatzen objektuak suntsitzea; piezak bata bestearen aldamenean jartzea dut gustuko".

Marion Cruzak, berriz, ikus-entzunezko lan bat sortu du, bereziki, Aranburu jauregiko erakusketarako, eraikinaren inguruko espazio arkitektonikoan baliatuz: "Bi hilabete pasatu ditut, Tolosan, Aranburu jauregiko eta Alde Zaharreko inguruetan bideoak eta argazkiak ateraz; material horretatik sortu da bideoa".

Azkenik, Jone Loizagak serigrafia eta grabatu lanak uztartu ditu, frankismo garaia oinarri duen lanean: "Frankismoko monumentuek jasandako erasoetatik abiatu naiz eta, egia esan, gaiak berak baino interes gehiago piztu didate formek. Lanaren prozesu guztia BilbaoArten garatu nuen, eta gehienak serigrafia teknika erabiliz egin ditudan arren, grabatuen teknika ere baliatu dut kasu batzuetan, erliebeak-eta lortzeko".

Tolosako Udala, greba feministarekin bat

Joan den astearteko plenoan Emakumeen Nazioarteko Eguneko adierazpen instituzionala onartu zuen, udalbatzak, aho batez. Besteak beste, udalak berretsi zuen nazioarteko greba feministarekin bat egingo duela, azpimarratuz, ikusarazi egin behar dela munduko emakumeek, ordainduta edo ordaindu gabe, egiten duten lana: "Gizartearen ongizatea ezinezkoa litzateke, bizitzari eusteko ezinbesteko jarduerak egingo ez balira; esaterako, pertsonak zaindu edo etxeko lanak egin. Emakumeek gizarteko lanen %56 egiten dituzte eta, era berean, ordainsaririk gabeko lanen %74 ere bai".

Bide horretan, "martxoaren 8a konpromisoz betetako eguna" dela azpimarratu zuen Olatz Peon alkateak, udalak egun horren bueltan prestatu dituen hitzorduak iragarri, eta herritarrak parte hartzera deituz.

  • Martxoaren 2an, ostirala, 19:30ean Aranburu jauregian: Aurrez-Aurre erakusketa aurkeztuko da 'Again agian' lelopean. Erakusketaren komisarioa: Leire San Martin izango da. Disziplina anitzak aurkeztuko dituzten 3 emakume dira: Sahatsa Jauregi, Marion Cruza eta Jone Loizaga.
  • Martxoaren 3an, larunbata, 19:30ean Aranburu jauregian: 'Erradikalak gara' ikuskizuna izango da, Beatriz Egizabal eta Ane Labaka eskutik. Tolosako Kultur Sailaren laguntzarekin.
  • Martxoaren 6an, asteartea, 20:00etan TOPICen: Zinegoak izango da. Gaylesbibans 15.Nazioarteko Zinema eta arte eszenikoen jaialdia. Laburmetrai ugari eskainiko dira bertan.
  • Martxoaren 7an, asteazkena, 19:30etan Aranburu jauregian: Mahai-ingurua: 'Emakumeen etxeak: eredu eta esperientziak'. Mahaian: Azpeitia (Edume Aranbarri), Errenteria (Aizpea Otaegi.Elhuyar) eta Hemaniko (lrantzu jauregi) teknikariak izango dira.
  • Martxoaren 8an, osteguna: Emakumeok planto / Nosotras paramos. M8ko Greba Feminista. Udalak bat egingo du ekimenarekin.
Email Facebook Google Twitter LinkedIn

AGENDA

Bisiguaren Festa

Bisiguaren Festa
  • Du 02 Juin 2018
  • Au 03 Juin 2018
  • Genre: Fête(s)
  • Lieu: ZERKAUSIA
  • Ville: Tolosa

Brik à Brak

Brik à Brak
  • Du 09 Juin 2018 | 09:00
  • Au 10 Juin 2018
  • Genre: Vide grenier
  • Organisateur: UZTARITZEKO INTEGRAZIO BATZORDEA
  • Lieu: KIROLETA
  • Ville: Ustaritz

Finales du tournoi de pala

Finales du tournoi de pala
  • Le: 15 Juillet 2018
  • Genre: Tournoi
  • Organisateur: UZTARITZEKO IKASTOLA
  • Lieu: FRONTON D’HIRIBEHERE
  • Ville: Ustaritz

Tolosaldea

Accumulation de victoire pour le TAK

Accumulation de victoire pour le TAK

12 Mars 2018, 19:58 | ATARIA.EUS

15 embarcations et 5 rameurs ont participé à la 8e étape de la ligue au nom du Club de Rame de Tolosa (Tolosako Arraun Kluba - TAK). Les juniors garçons ont été les plus forts des estropadak. TAK a eu trois 3e places et une 2e place au classement.

LIRE