uztaritze.info

Tolosaldea

La mairie de Tolosa a adhéré à la pétition en faveur des langues minorisées d'Europe

La mairie de Tolosa a adhéré à la pétition en faveur des langues minorisées d'Europe

La gestion du carnaval et la situation des travailleurs de Tolosaldea Bus ont été source de débat lors de ce dernier Conseil Muncipal dute.

02 Février 2018 | ATARIA.EUS

Urteko lehen osoko bilkura izan zen asteartekoa eta, gai zerrendak puntu gutxi jaso baldin bazituen ere, herritarren ekarpen eta iritziek luzatu zuten bilkuraren mamia. Besteak beste, Tolosako Udalak aho batez babestu zuen Minority Safe-Pack ekimen europarra, hizkuntza gutxituak babestu eta sustatzeko.

Europako hainbat gizarte eragilek sustatutako ekimena da aipaturikoa, Europar Batasunak hizkuntza eta kultura gutxituak –Europan 80 daude– babesteko neurri eta lege-garapenak antola ditzan. Horretarako, gutxienez milioi bat sinadura bildu behar dituzte, EBko zazpi estatutan, datorren apirilaren 3a baino lehen.

Horregatik, Tolosako Udalak aho batez onartu du, ekimen hori babestu eta sustatzea, Hizkuntza Politika eta Hezkuntza batzordean hala proposatuta. Era berean, herritarrak deitu dituzte, Minority Safe Pack egitasmoa sinatu eta hedatzera. www.minority-safepack.eu da egitasmoaren atari digitala.

Osoko bilkuran ere hizpide izan zen Orixe ikastetxean egitekoak diren eraikin berria. EH Bilduko Inaki Irazabalbeitiak beren "kezka" azaldu zion udal gobernuari, eraikinaren kokalekuaren haritik: "Gure ustez, onena gaur egungo eraikina bera eraberritzea da".

Olatz Peon alkateak bat egin zuen kezkarekin: "Hezkuntza Sailaren, Orixeko zuzendaritzaren eta udalaren artean hartuko dugu erabakia, eta ikasleen birkokatzeak Laskoraingo obran egindakoaren bidea jarraituko du".

Udaltzaingoa ere eztabaidagai izan zen, abenduko plenoan Arkauterekin lan-poltsa osatzeko hitzarmena onartu eta gero. Lore Agirrek "kezka" berretsi zuen, azalduz, lan-poltsa hutsik dagoela oraindik.

Alkateak ere bere egin zuen kezka: "Herri askotan lan-poltsak hutsik daude, eta Arkautekoa ere hala dago. 8 langileren faltan gaude, eta oso larri gabiltza, inauteriei begira".

Bilkura amaieran, herritarrek hartu zuten hitza. batetik, Tolosaldea Buseko langileek beren egoeraren berri eman nahi izan zioten udalbatzari, hiru asteko grebari ekin diotela-eta. Olatz Peonek bilera bat egiteko hitza eman zien.

Asuncioneko langileek, berriz, bat egin zuten TOPAko kideekin, klinikako egoera "sostenga ezina" dela salatuz: "Zerbait egin behar duzue, segituan. Itxaron zerrendak izugarri luzatzen ari dira, eta traumatologo bila ari dira Frantzian eta Tunisian", zioten.

Inauterien antolakuntza ezbaian

Igor Ezenarro EH Bilduko zinegotziak hitza hartu nahi izan zuen, hastear diren inauterien antolakuntza ezbaian jarri, eta zenbait kexa plazaratzeko.

Batetik, Tolosako Udalak jai batzorderik deitu ez izana salatu nahi izan zuen, defendatuz, "jaiak antolatzeko bilerek irekiak" behar dutela izan. Bide horretan, inauterietako aurrekontuen informazioa "egitarautik" jaso duela gaitzetsi zuen Ezenarrok: "Gure harridurarako, inauterietako egitaraua kanpoko enpresa batek egin du. Udalari 0 euro kostatzen zaio egitaraua, eta ez da lehiaketa bat. Utz dezagun ardura hori herrian edo, bestela, eskualdean".

Azkenik, karrozak prestatzeko eraikinak ere hizpide izan zituen zinegotziak, arbuiatuz, Ferialekuko eta Usabalgo giltzak "oso berandu" banatu dituztela.

Olatz Peonek hartu zuen hitza eta, erantzun zion, Delta pabiloian izandako suteak "asko" aldatu dituela inauteriei begirako baldintzak: "Aseguruak egin behar izan ditugu, eta udalak ardura zenbait hartu ditu. Onerako izango dira".

Egitarauari dagokionez, berriz, "parte hartzea librea" zela defendatu zuen: "Enpresa horrek proposamena bidali zuen, beste batzuen moduan, eta txosten teknikoak dio eurena dela aukera onena". Dena den, "atsekabea" ere azaldu zuen, egitarauko publizitate modulu handienetako bat saltoki handi bati eskaini diotelako: "Ez dator bat udalak herriko komertzioaren alde egiten duen lanarekin".

Email Facebook Google Twitter LinkedIn

AGENDA

50 ans du groupe Izartxo

50 ans du groupe Izartxo
  • Le: 21 Octobre 2018 | 16:00
  • Genre: Cavalcade
  • Organisateur: ERROBIKO KASKARROTAK
  • Lieu: BILGUNE
  • Ville: Ustaritz

Euskaraldia

Euskaraldia
  • Du 23 Novembre 2018
  • Au 03 Décembre 2018
  • Genre: Autre
  • Organisateur: UZTARITZEKO EUSKARALDIKO BATZORDEA
  • Ville: Ustaritz

Tolosaldea

Tolosa s'habille en arc-en-ciel en faveur des droits des LGBTIQ

Tolosa s'habille en arc-en-ciel en faveur des droits des LGBTIQ

28 Juin 2018, 08:25 | ATARIA.EUS

Comme l'an dernier pour les escaliers de la rue Antonio Lekuona, cette année, se sont les barres métal pour garer les bicyclettes qui ont été peintes aux couleurs de l'arc-en-ciel. La commune fera une déclaration insitutionnelle à l'occasion de la journée internationale des droits des Lesbiennes, Gays, Bis, Trans, Intersexes et Queer.

LIRE

Tolosaldea

Accumulation de victoire pour le TAK

Accumulation de victoire pour le TAK

12 Mars 2018, 19:58 | ATARIA.EUS

15 embarcations et 5 rameurs ont participé à la 8e étape de la ligue au nom du Club de Rame de Tolosa (Tolosako Arraun Kluba - TAK). Les juniors garçons ont été les plus forts des estropadak. TAK a eu trois 3e places et une 2e place au classement.

LIRE