Partaidetza hitzarmena 32 etxebizitza sozialen eraikuntza diruztatzeko
COL promotoreak bultzatu duen INDARRA etxegune proiektuan (Kiroleta) bizitegi kolektiboz osaturiko eraikuntza programa baitan, Habitat Sud Atlantic (HSA) enpresak, alokatzeko diren 32 bizitegi saltzea onartu du ondoko baldintzan: erosleak bukatuko ditu obrak, 32 bizitegietatik 21 dira PLUSan (erabilera sozialerako alokairurako mailegua) eta 11 dira PLAIan (integraziorako alokairu mailegu lagundua) gisan
2018ko Otsailaren 01a | UZTARITZE.INFO
Finantzaketa planak Estatuko eta kolektibitaten dirulaguntzei dei egiten die, hala nola Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluari eta Uztaritzeko herriari.
Uztaritzeko herriak alokairuan ematekoak diren bizitegi horien eraikuntzen diruztapenean dirulaguntza bidez parte hartuko du kostu orokorraren 107 663 €taraino.
Epemugen zerrenda hau da:
- 2018ko finantza aldia: 26.916€
- 2019ko finantza aldia: 26.916€
- 2020ko finantza aldia: 26.916€
- 2021eko finantza aldia: 26.915€
Dumon jauna: Kontra bozkatuko dugu zeren Kiroletako dosierrari lotua den erabakia baita. Ohartzen gira halere epeen zabaltze bat izanen dela, hori gauza ona da. Metatzen ari diren
lainoek gure finantzak mehatxatzen dituzte. Eraikin horiek R+3koak izanen diren galdatzen dut?
Carrere jauna: Bai.
Goyheneche jauna: Bizitegi sozialen finantzaketa eztabaidatzen ari da Hirigune elkargoan zeren batzuek ordaintzen dute eta beste batzuk ez, eta borrokatzen ari gira Hirigune elkargoak finantzaketa osoa bere gain har dezan.
Cendres jauna: Nork ordainduko du isuna?
Carrere jauna: Herriek dute ordainduko.
Cendres jauna: Kiroletako proiektuaren kontra egoten naiz baina ez dut bizitegi sozialen finantzatzearen kontra bozkatzen ahal. Beraz abstenituko naiz.
Machicote jauna: Herriaren biziberritzea aipatzen denez pena dut, kiroletan, eta etortzen direnetan, urdinbaita gibelekoa baita eliza ondoan ere, hiri bihotza osatzeko orduan dena soilik etxebizitzak sortuz egiten da. Hirigintzaz ari girenean edo etxebizitzaz soilik aritzen gara, gehienetan, edo komertzio eremuetaz; justuki angeluren eredua da eta ez da Uztaritzek beharko lukeen eredua, BABren bazter auzo gisa uzten dudelako.
Goyheneche jauna: proiektuak, gu herriko etxeko kudeantzara jin aitzin jadanik abiatuak ziren, eta aipatzen duzun Urdinbaita proiektua ez da oraino agertu. Auzitegi administratiboaren aitzinean izan gira proiektu andana batentzat, nagusitasuna daukagun proiektu bakarra, Arruntzakoa da.
Machicote jauna: Ez ditut proiektu horiek zalantzan ematen, kezkatua naiz eraikitzeko ereduari buruzko aktzio eskasaz. Langintza tokirik edo beste jarduera ekonomikorik gabe diren bizitegien kopuruaz ari naiz.
Carrere jauna: Eskuen artean ukan ditugu proiektu horiek eta etxe eragileek negoziazioa onartu dute nahi zutelakotz baina ez ziren behartuak.
Goyheneche jauna: Ezin dugu historia berriz idatzi. 2014an Sobrim proiektua izenpetu bagenu, erran gabeko hitzarmen bat gertatuko zen eraikitzeko baimenarentzat. Operazioan aitzin-ikusi apartamendu kopurutik 50 gutiago eginarazi ahal izan genuen. Aparkaleku publiko bat ere ukan dugu, oinezkoentzat bidexka bat eta saltegiak, horiek denak ez zirelarik aitzinetik ikusiak. Eraikitzeko baimena aldatu behar izan dugu eta hor bigarren ikerketan eraikitzeko baimena ez da onartua izan. Lehenbiziko eraikitzeko baimenera joaiten ahal zen Sobrim, apartamendu gehiagorrekin, baina ongi bururatzera kausitu dugu. Bestalde beste proiektu batzu izan dira zeinentzat errana zeraukun ezinezkoa zela eta bestela ez zaitekeela izan.
Herriko Biltzarrak,
- Auzapezari BAIMENA EMAN DIO, HSA sozietatearekin alokairuan emanen diren 32 bizitegi sozialen eraikuntza diruztatzeko partaidetza hitzarmena, 107.663 € dirulaguntzakoa, izenpetu dezan;
- ZEHAZTEN DU behar diren kredituak aurreikusiak izanen direla 2018, 2019 eta 2020ko aurrekontuetan.
BOZKA:
- ALDE 22
- KONTRA 4 (Saint-Jean, Dumon, Durand-Ruedas, Pocorena)
- ABSTENTZIOA 3 (Vinet, Urrutia, Cendres)