uztaritze.info

Herriko berriak Hirigintza

Suteen kontrako dispositiboa Zokorrondon

Suteen kontrako dispositiboa Zokorrondon

Aitz Zaixpy zalditegiko jabeekin lur trukaketa bat eginen da instalatze mailgua Zokorrondo gainkaldean kokatu ahal izateko

2018ko Otsailaren 01a | UZTARITZE.INFO

Orain baldintzak ez dira egokiak suteen kontrako defentsa eramateko Zokorrondo auzoko Salesenbordako bidean, Aitz Zaixpy zaldiketa zentroko gunean.

Zentro hori publikoa errezibitzen duten egituren sailean sartzen da; zenbait etxek ere eskas hori dute.

Eztabaida abiatua da zaldiketa zentroko jabeekin egoera horri aurre egiteko; aterabide honetara heldu ahal izan da, bai teknikoki bai ekonomikoki:

  • Herriko Etxeak Departamenduko Sute eta Sokorri Zerbitzuaren aholkuen arabera ur-biltegi malgu bat instalatuko du 185. AK herriko lursailean 242 mÀ€â€š''²-ko azaleran; muntaduraren jabe den Herriko Etxeak du mantenduko, suteen kontrako defentsaren karietara.
  • Herriko Etxeak Jean Pierre BERCETCHEri euro sinbolikoan utziko dio bere 185. AK lursaila, salbu biltegi malguarentzat atxiki partea, hots, 10 015 mÀ€â€š''² inguru.
  • Jean Pierre BERCETCHEk Herriko Etxeari euro sinbolikoan utziko dio 10 608 mÀ€â€š''²-ko 190. AK lursaila; lursail hori alokatuko zaio Jean Pierre BERCETCHEri.
  • Jean Pierre BERCETCHEk Herriko Etxeari 15.000 € emanen dizkio eskaintza-lehiaketa baten bidez, segurtasun ekipamendu horren finantzatzeko gisan.

Herriko Etxeak 2018ko bere finantza-aldiko aurrekontuan muntadura horren eraikitzeko obra programa bat ezarriko du.

Goyheneche jauna: Egoera hau aurkeztua izan da hirigintza batzordean.

Urrutia jauna: Aipu da baizik eta etxe andana bat hunkituak direla, zein dira?

Goyheneche jauna: Gune hori su-hiltzaileen kasernatik urrun da. Uztaritzeko eta Milafrangako sareek dituzte sute zutoinak hornitzen eta jakina da presioa eskas dela, bereziki gunea gora izanki. Gainera zaldiketa zentroa, publikoa errezibitzen duten egituren sailean sartzen denez eta jarduera ekonomiko bat izanez, egoera laster konpondu behar da. Bagenuen hemen hornidura publiko baten plantan emateko aukera baina URA sindikatuak sarearen hedapena debekatua zuen. SDIS-ek baimendu du aitzin-ikusi aterabide teknikoa. Akordio honi lotuak diren jeta trukatuak diren lurrek eremu bertsua dute baina herriaren lurrak balio handiagoa du. Horregatik Bercetche-tarrek dute 15 000 € ematen herriari. 20 urte baino gehiago duen egoera bati aterabide bat ekartzen diogu.

Carrere jauna: Nion, baizik eta gisa hortako akordioak izan zaitezkeela.

Goyheneche jauna: Hala da, azterketa orokor bat abiatua izanen da. Etxebizitegi barreiatu bat badugu herrian, sutearen kontra nekeziak sortzen dituena. Beharrezkoa den presioa apalegia daiteke sektore horretan eta aterabideak bilatuak izanen dira.

Herriko Biltzarrak,

Jean Pierre BERCETCHEren 2017ko abenduaren 16ko gutunaren arabera, zeinak 15.000 €-ko eskaintza-lehiaketa proposatzen baition Herriko Etxeari;

2017ko apirilaren 11ko jabegoaren zerbitzuaren iritziaren arabera;

- ERABAKI DU euro sinbolikoan uztea Jean Pierre BERCETCHEri 10 015 mÀ€â€š''²-ko 185. AK lursaila.

- ERABAKI DU Jean Pierre BERCETCHEri euro sinbolikoan eskuratzea 10 608 mÀ€â€š''²-ko 190. AK lursaila; lursail hori alokatuko zaio Jean Pierre BERCETCHEri.

- ONARTU DU Jean Pierre BERCETCHEren 15.000 €-ko eskaintza-lehiaketa suteen kontrako ur-biltegi malgu baten eraikitzeko gisan.

- ARDURA EMAN DIO jaun auzapezari erabaki horri dagokion ekintza oro eramateko

- ZEHAZTU du beharrezko kredituak aurreikusiak izanen direla 2018ko kontu-aldian.

Email Facebook Twitter LinkedIn

Herriko berriak Hirigintza

Ustaritz: un nouveau collectif contre le futur PLU

Ustaritz: un nouveau collectif contre le futur PLU

2019ko Maiatzaren 09a | MEDIABASK

D'après ses opposants, le futur Plan local d'urbanisme (PLU) d'Ustaritz prévoit de déclasser des zones construites et constructibles en zones naturelles ou agricoles. Pour le collectif, il s'agit d'un zonage "loufoque" et "incohérent", qui dévalue les terrains déjà habités tout en créant une "inflation involontaire". Les opposants appellent la majorité à revoir sa copie.

IRAKURRI

Herriko berriak Hirigintza

Zentsuraturiko hautetsiaren iritzia Hirigintza planari buruz

Zentsuraturiko hautetsiaren iritzia Hirigintza planari buruz

2019ko Urtarrilaren 08a | UZTARITZE.INFO

Yves Matxikote hautetsiak joan den iraileko biltzarrean Hirigintza Planari buruz emandako iritzia Aktatik zentsuratua izan zen. Bruno Carrère auzapezak ez zuen hitz-hartzea txertatu nahi izan euskaraz egina izan zelako eta hautetsiak berak frantsesera eta ahoz itzultzea ukatu zuelako. Ondorioz zerrendatik kanporatua izan da. Hemen dituzue hitz hartze horren ardatzak.

IRAKURRI

Herriko berriak Hirigintza

Partaidetza hitzarmena 32 etxebizitza sozialen eraikuntza diruztatzeko

2018ko Otsailaren 01a | UZTARITZE.INFO

COL promotoreak bultzatu duen INDARRA etxegune proiektuan (Kiroleta) bizitegi kolektiboz osaturiko eraikuntza programa baitan, Habitat Sud Atlantic (HSA) enpresak, alokatzeko diren 32 bizitegi saltzea onartu du ondoko baldintzan: erosleak bukatuko ditu obrak, 32 bizitegietatik 21 dira PLUSan (erabilera sozialerako alokairurako mailegua) eta 11 dira PLAIan (integraziorako alokairu mailegu lagundua) gisan

IRAKURRI