uztaritze.info

Herriko berriak Hirigintza

2017ko erabilerraztasunari buruzko urteko txostena

Berdintasunezko eskubideen eta menturen alde eta elbarrituen parte hartzeaz eta herritartasunaz.ari den 2005eko otsailaren 11ko legeak, 5 000 biztanle baino gehiago duten hirietako auzapezei manatzen dakote, Sartze Erraztasunaren aldeko Herriko Batzorde (SEHB) baten sortzea, zeinek urteko txosten bat ekoiztu behar duena.

2017ko Abenduaren 07a | UZTARITZE.INFO

Gobernuari ahalmena ematen dion Elbarritu Publiko Hartzaile Erakundeak Sar-erratz gisa ezartzeko 2014ko uztailaren 10eko 2014-789 legeak, Herriko Batzordearen osaketa zabaldu du. Batzorde kontsultagarri hori ondoko kideetaz osatua da: herriko hautetsi, herriko etxeko zebitzu, elbarritu elkarte.

Delako batzordeak, Publikoa Hartzen duten Erakundeen gaurko egoitzetako, bideetako eta eremu publikoetako sartze erraztasun heinaren egoera finkatzen du, eta dagonaren hobetzeko beharrezkoak diren proposamenak egiten ditu. Elbarrituentzat sar-erratzak litazkeen bizitegi- eskaintzaren kontaketa sistema bat antolatzen du ere.

SEHBaren urteko txostena osatzen da, alde batetik, herriko zerbitzu eta zuzendaritza guzien bitartez sar-erraztasun gisa eramanak izan diren ekintzen bilan batetaz, eta bestalde proposatzen ditu, daudenaren sar-erraztasuna hobetzeko herriko lurraldean zehar antolatu behar litazkeen hobekuntza ardatzak eta ekintzak.

Txosten hau, 2017ko azaroaren 29an iragan den SEHBaren urteko bilkura nagusian aurkeztua eta onartua izan da.

Ondorioz, proposatua zaitzue, elbarritasun egoerari lotua den sar-erraztasunari buruz, dokumentu bilduma honen edukiaz jakinean ezar zaitezten.

Serrano jauna: 2014tik hona egiten genuena baizik ez da, hots, urteko bi bilkuren bildumak eranskinean aurkeztuz eta aurten, herriko kontseiluan aurkeztea galdatua izan zaigu.

Dumon jauna: Aukeraz balia zaitezke, batzordean erran zenuenaren errepikatzeko, bereziki oinezkoen ibilbidearen segurtatzeaz eta Hiribehere karrikaren antolatzeaz, ur-ateen heinean.

Serrano jauna: Hain segur, San-Andres gurutze batzu lekuan ezarriak dira eta ernetasun xingola batzu lurrean ezarriak izan dira.

Goyheneche jauna: Mailiarenatik Guadaluperaino MTP zirkulazio baten plantan ematea izan da printzipioa. Babesteko zutoinak ezarriak dira eta orain auto gidarien jokamoldeari behatzen diogu. Ohartzen gira jendearen portaera aldatu dela San-Andres gurutzeak ezarriz geroz.

Serrano jauna: Ezarriak diren argiak bi hizkuntzetan direla seinalatzen dut.

Machicote jauna: Txostena frantses hutsez dago.

Serrano jauna: 29an instalatua izan da eta ez dugu astirik izan behar den bezala bururatzeko.

Aristizabal anderea: “Pertsona elbarrituetaz” mintzo da testua, nahiz “ahalmen urriko pertsonak” erran behar litaikeelarik. Pertsona batek urritasun bat ukaiten ahal du baina ez da berez elbarritua, koadro eta baliabide egoki eskasek dute elbarritasuna sortarazten.

Herrikoa biltzarrak,

  • Ikusi ondoren, Lurralde Kolektibitateen Kode Nagusia eta bereziki bere L.2143-3 artikulua,
  • Ikusi ondoren, berdintasunezko eskubideen eta menturen alde eta elbarrituen parte hartzeaz ari den 2005eko otsailaren 11ko 2005-102 legea,
  • Kondutan hartuz, Sartze Erraztasunaren aldeko Herriko Batzordeak urteko txosten bat ekoiztu behar duela, zeinek Publikoa Hartzen duten Erakundeen gaurko egoitzetako, bideetako eta eremu publikoetako sartze erraztasun heinaren egoera finkatzen duena,
  • Kondutan hartuz, 2017 urteari dagokion txostena 2017ko azaroaren 29ko SEHBaren urteko bilkura nagusian aurkeztua eta onartua izan den,
  • Kondutan hartuz delako aurkezpena Herriko Kontseiluari aurkeztua izan behar zitzaiola,
  • Kondutan hartuz, aurkezpen hori bilkura honetan egina izan dela, bete behar horri ihardesteko.
Email Facebook Google Twitter LinkedIn

Herriko berriak Hirigintza

Ustaritz: un nouveau collectif contre le futur PLU

Ustaritz: un nouveau collectif contre le futur PLU

2019ko Maiatzaren 09a | MEDIABASK

D’après ses opposants, le futur Plan local d’urbanisme (PLU) d'Ustaritz prévoit de déclasser des zones construites et constructibles en zones naturelles ou agricoles. Pour le collectif, il s’agit d’un zonage “loufoque” et “incohérent”, qui dévalue les terrains déjà habités tout en créant une “inflation involontaire”. Les opposants appellent la majorité à revoir sa copie.

IRAKURRI

Herriko berriak

Herriko bost hautetsiek kargua uzten dute

Herriko bost hautetsiek kargua uzten dute

2019ko Apirilaren 12a | UZTARITZE.INFO

2019ko apirilaren 11ko Herriko Biltzarraren kari aurrekontuen gaia baliatu dute Carrère-en taldeak daraman politikari buruz haien irakurketa orokorra plazaratzeko. Bost hautetsiok zati bat irakurri dute eta ez dute ahozko itzulpena beren gain hartu nahi izan "aspaldiko eskaera eta proposamen teknikoa ez baitira kontuan hartuak izan", baita beren agiri bukaeran azaltzen dituzten arrazoiengatik ere.

IRAKURRI