uztaritze.info

Herriko berriak

Adierazpena Frantses Gobernuari

Adierazpena Frantses Gobernuari

Euskal Herriko Bake Prozesua | Abenduaren 9an, Parisen, Bake Artisauek antolatutako manifestazioaren testuinguruan aurkeztua eta bozkatua izan den mozioa da. 22 aldeko boza bildu ditu. Ustaritz Avec Bon Sens eta Aimer Ustaritz-eko 5 hautetsiek ez dute bozkan parte hartu nahi izan.

2017ko Azaroaren 02a | UZTARITZE.INFO

Koffi Annan bakearen Nobel sariaren irabazlearen babespean, Donostiako Aiete jauregian, 2011. urtean abiatu bake prozesuak urrats handia egin zuen aitzina 2017ko apirilaren 8an, ETA euskal erakundeak armak egiazki utzi zituelarik.

Euskal Herriko gatazka konpontzen saiatzen ari diren gizarte eta politikazko eragile guztiek adierazi dute egiteko horretan jarraitzeko asmoa.

Armak utziak izan ondoren, euskal gizartea sakonki zatitu duen gatazkaren ondorioei ekin behar zaie orain.

Ezinbesteko egitekoa da espetxeraturik direnen egoera eta biktima guztien oinazeak kontuan hartzea.

Orain, gobernuari, eri edo zigorra bukatzear direnak aska ditzan eskatzen diogu.

Zuzenbide komuna aplika dakien besterik ez dugu eskatzen.

Presako diren neurri horiek espetxeratuen dosierra orokorki eta behin betiko konpontzeko dira.

Horregatik guztiagatik bakegileek abenduaren 9an Parisen mobilizatzera egin deiari lotzen gara.

* Carrere jauna: Kontseilari guziek izenpetzen balute, pizu handiagoa baluke delibero honek. Euskal Herriko Auzapezen Biltzarrak dauku hori galdegiten. Paper bat pasatuko da, zeinetan bakoitzak bere adostasuna jakinaraziko duen eta erranen Parisera joateko gogoa duenez.

* Saint-Jean jauna: Ez dugu bozkan parte hartuko, gure zerrenda ez da alderdi politiko batean sartua, sentsibilitate ezberdinek osatzen duten taldea gira.

* Carrere jauna: Egoera bera zen hiri elkargoko kontseiluan, bizkitartean erabaki hau aho batez adostua izan da.

* Vinet jauna: Gure jarrera zaharrean egonen gira. Kartzelatuen hurbiltzeaz denak ados dira baina batzuek eskuetan badute odola. Egoerari begira galderak egin behar dira eta ez dugu parte hartuko.

* Carrere jauna: Mozio honen bidez, ez dugu kartzelatu bakoitzaren auzia berriz ikusia izan dadin galdatzen.

* Machicote jauna: Harritzen nau hauteskundeetara aurkezten diren zerrendak eta hortik ateratzen diren ordezkari politikoek beren buru apolitikoak izendatzea. Hain zuzen hautetsi bilakatuz hartzen dugun erantzukizuna ukatzea baita.

Izan mozio honekiko ala gaur bertan Errepublika katalanaren gobernuaren presondegiratzearekiko erantzukizun politikoa daukagu.

* Saint-Jean jauna: Arduraz mintzo bazira, nereak nere gain hartzen ditut, gizon eta politikari gisa. Bertzeen pentsatzeko moldeak errespetatzen ditut, jendeak errespetatzen ditut. Ez dut ongi onartzen herriko kontseiluan besteen jujatzeko eginak diren ohar batzu. Gure zerrenda apolitikoa da, sentsibilitate guzietako jendeek osatzen dutena. Zuek bezala jarrera batentzako bozkatzen duzuelarik, zuen jarrera da. Pentsatzen dut zuen taldean ere eztabaidak ukaiten dituzuela. Beraz, besteen pentsamoldearen eta adierazpenaren errespetua hortik pasatzen da.

* Machicote jauna: Ez dut postura kritikatzen, honen justifikatzeko baliatzen den adjektiboa baizik.

* Saint-Jean jauna: Zure ikusteko manera da, gurea partekatua da ere. Eztabaidak egiten ahal ditugu.

Herri Biltzarrak aipatu adierazpen mozioa ONARTU DU.

BOZKAK

  • ALDE: 22
  • KONTRA: 0
  • Bozkan parte hartzen ez dutenak: 5 (Saint-Jean, Dumon, Durand-Ruedas, Vinet, Urrutia)
Email Facebook Google Twitter LinkedIn

Herriko berriak Hirigintza

Ustaritz: un nouveau collectif contre le futur PLU

Ustaritz: un nouveau collectif contre le futur PLU

2019ko Maiatzaren 09a | MEDIABASK

D’après ses opposants, le futur Plan local d’urbanisme (PLU) d'Ustaritz prévoit de déclasser des zones construites et constructibles en zones naturelles ou agricoles. Pour le collectif, il s’agit d’un zonage “loufoque” et “incohérent”, qui dévalue les terrains déjà habités tout en créant une “inflation involontaire”. Les opposants appellent la majorité à revoir sa copie.

IRAKURRI

Herriko berriak

Herriko bost hautetsiek kargua uzten dute

Herriko bost hautetsiek kargua uzten dute

2019ko Apirilaren 12a | UZTARITZE.INFO

2019ko apirilaren 11ko Herriko Biltzarraren kari aurrekontuen gaia baliatu dute Carrère-en taldeak daraman politikari buruz haien irakurketa orokorra plazaratzeko. Bost hautetsiok zati bat irakurri dute eta ez dute ahozko itzulpena beren gain hartu nahi izan "aspaldiko eskaera eta proposamen teknikoa ez baitira kontuan hartuak izan", baita beren agiri bukaeran azaltzen dituzten arrazoiengatik ere.

IRAKURRI