uztaritze.info

Herriko berriak

CUI-CAE dispositiboko lanpostu bat sortu dute

Lanpostu hori zerbitzu zibilean zen eta BAFA gainditu duen Victoire KHEIRIG-i proposatua zaio. Bere lana segitzen ahalko du eta taldearen berrantolatzean parte hartzen ahalko du. Astean 30 oren lan egiten du. Uda honetan, gazte gunean, aisialdi zentroan eta gero TAPetan lan eginen luke. Euskararen ikastera ere engaiatu omen da

2017ko Uztailaren 06a | UZTARITZE.INFO

CUI-CAE dispositiboak langabe batzuen insertzio profesionala errazteko helburua du.

Dispositibo honek herri elkargoak eta beren egiturak hunkitzen ditu bereziki, elkargoaren edo bere egituraren engaiamenduari loturiko Estatuaren diru laguntza bat suposatzen duelarik.

Soldataduna tutore batekin dabil, eta enplegatzen duen egiturak antolatu formakuntza dispositibo ezberdinez jabetzen ahal da.

Lan kontratu hau zuzenbide pribatuko kontratua da, behin-behinekoa edo betirakoa. Baldintza berezi batzuen arabera onartu behin-behineko kontratu baten kuadroan, kontratu honek 12 hilabeteko iraupena du, eta baimen berezi baten bidez, astean 20 oreneko lan-ordu kopuru batean zein astean 20 oreneko oinarrian karkulatu SMIC-aren %70eko laguntzan oinarriturik.

Lanpostuan laguntzeko kontratuei aplikatzen zaizkien zerga dispentsak ere baditu kontratu honek.

Gallois andereak lanpostu bat sortzea proposatzen du, lanpostuan laguntzeko kontratupean, 2017ko uztailaren 10etik goiti eta baldintza horietan:

  • - edukia: idazkaritza eskola bizitza et gazteria kirolak
  • zerbitzuan;
  • - kontratuaren iraupena: BBK moduan 12 hilabetekoa,
  • - asteko lan-ordu kopurua: 30 oren
  • - ordainsaria: SMIC

Gallois anderea: Lanpostu hori zerbitzu zibilean zen eta BAFA gainditu duen Victoire KHEIRIG-i proposatua zaio. Bere lana segitzen ahalko du eta taldearen berrantolatzean parte hartzen ahalko du. Astean 30 oren lan egiten du. Uda honetan, lan eginen du gazte gunean, aisialdi zentroan eta gero TAPetan. Euskararen ikastera ere engaiatu da.

Ibarboure jauna: Victoire eta Sofiane-ek bukatzen dute beren zerbitzu zibila eta biziki lan ona egin dute. Osoki berek antolatua zuten naturaren besta ezin zen gauzatu aro txarrarengatik.

Cendres jauna: 9 hilabetez gurekin lan egin du, eta egokia da beraz. Domaia da horrelako kontratu bat baizik ez baitiogu proposatzen.

Carrere jauna: Oroitarazten dizuet ere berriz itzultzen ahal diren langileak badirela geldialdi luzeetan. Ezin gira engaiatu kontratu iraunkorekin jendea hartzea. Gainera kontratu klasiko eta CAE baten arteko soldataren ezberdintasuna ttipia da. Aldiz ezberdintasun handia da guretzat karguei dagokionez.

Moulia anderea: Oroitarazten dizuet zerbitzu zibila herritar engaiamendu bat dela aldiz CAEa egiazko laneko kontratu bat.

Machicote jauna: Pertsona hori CAE kontratu pean hartzen da zerbitzu zibikoan zelako, eta bihar beharra ikusten bada pertsona honi emanen zaio lanposturako lehentasuna, liburutegian gertatu zen bezala. CAEri buruz Bruno Cendres-ekin ados naiz oro har, baina beste arazo bat ikusten dut: pertsona hau ez da euskalduna. Euskara ikasteko bermerik ematen ez digun erdaldun berri bat barneratzen dugu herriko langilerian. Bestetik lanpostu hori publikoa da eta ez da deialdi publikorik egina izan. Azkenik, jadanik langileak dituen zerbitzu baterako hartzen da, beste zerbitzu batzuk langilerik gabe daudelarik. Horregatik, nik ere, ez dut proposamen hori babestuko.

Carrere jauna: Ez badu bere engaiamendua betetzen, ez da errana atxikia izanen denik. Gaur egun haurrekin lan eginen duten langile euskaldunak atzematea biziki neke da, langile eskasian gira.

Dumon jauna: Estatuak zorrak baditu, bereziki gizarte segurantzari dagokionez, hortaz, gisa horretako kontratuak egiten dituelarik ez ditu bere betebeharrak betetzen eta gizarte segurantzaren zorra handitzen du. 80 miliar euroko zorraren berri eman nuen Mikel Gohenetcheri, gaizki erran dut gutiago da.

Herriko Biltzarrak,

- ERABAKITZEN du 2017ko uztailaren 10etik goitik, CAE/CUI Insertzio Kontratuen dispositiboaren kuadroan lanpostu bat sortzea du, ondoko baldintzetan:

  • - edukia: idazkaritza eskola bizitza et gazteria kirolak zerbitzuan;
  • - kontratuaren iraupena: 12 hilabete, kontratu mugatua
  • - asteroko lanaren iraupena: 30 oren
  • - Lansaria: SMIC

- BAIMENA EMATEN DIO Auzapez jaunari hitzarmena eta laneko kontratua izenpe ditzan;

- ZEHAZTEN DU beharrezkoak diren kredituak 2016ko urtaldiko aitzinkontuan idatziak direla.

  • BOZKAK: ALDE 26
  • KONTRA 0
  • ABSTENTZIOAK 3 (Aristizabal, Machicote, Cendres)
Email Facebook Google Twitter LinkedIn

Herriko berriak Hirigintza

Ustaritz: un nouveau collectif contre le futur PLU

Ustaritz: un nouveau collectif contre le futur PLU

2019ko Maiatzaren 09a | MEDIABASK

D’après ses opposants, le futur Plan local d’urbanisme (PLU) d'Ustaritz prévoit de déclasser des zones construites et constructibles en zones naturelles ou agricoles. Pour le collectif, il s’agit d’un zonage “loufoque” et “incohérent”, qui dévalue les terrains déjà habités tout en créant une “inflation involontaire”. Les opposants appellent la majorité à revoir sa copie.

IRAKURRI

Herriko berriak

Herriko bost hautetsiek kargua uzten dute

Herriko bost hautetsiek kargua uzten dute

2019ko Apirilaren 12a | UZTARITZE.INFO

2019ko apirilaren 11ko Herriko Biltzarraren kari aurrekontuen gaia baliatu dute Carrère-en taldeak daraman politikari buruz haien irakurketa orokorra plazaratzeko. Bost hautetsiok zati bat irakurri dute eta ez dute ahozko itzulpena beren gain hartu nahi izan "aspaldiko eskaera eta proposamen teknikoa ez baitira kontuan hartuak izan", baita beren agiri bukaeran azaltzen dituzten arrazoiengatik ere.

IRAKURRI