uztaritze.info

Herriko berriak Hirigintza

Heraitzeko erdigunearen indartzeko gidaritza batzorde bat osatu da

Heraitzeko auzoaldea biziki urbanizatu da eta ez da gehiago laborari-auzoa, baizik eta, zentroan, bizitegi-auzoaldea; pilota plaza eta Errobiren artean errepide bakarra bada eta Errobiko zirga-bidearekin lotura egiten duelarik karrika itsu bilakatzen da.

2017ko Irailaren 28a | UZTARITZE.INFO

Heraitzeko auzoaldea biziki urbanizatu da eta ez da gehiago laborari-auzoa, baizik eta, zentroan, bizitegi-auzoaldea; pilota plaza eta Errobiren artean errepide bakarra bada eta Errobiko zirga-bidearekin lotura egiten duelarik karrika itsu bilakatzen da. Zirga-bidean tokiko bizitzaileak eta laborariak baizik ez daitezke autoz ibili, edota zirkulazio eztiak.

Auzoalde horretako zentroan funts-jabe nagusia UGECAM da (Erien Asurantza Kutxak Kudeatzen dituen Batasuna), 35 hektarea baino gehiago baditu eta elbarrituendako motor-birgaitze etxe bat kudeatzen du; herriko enplegatzaile handi bat ere da. UGECAMek gogoeta bat abiatu du Herriko Etxearekin bere lur eraikigarrien mobilizatzeko, alde batetik bere birgaitze-etxearen berritzeko gisan, eta bestetik, Herriko Etxearekin partaidetza baten muntatzeko eta eskola publiko berri baten proiektua aztertzeko gisan, zeinaren finkatzea aldatuko litekeen; eskola hori jadanik hor den eskolarekin harremanetan liteke. Gogoeta horrek auzoaldearen erdiguneko leku publikoaren antolaketa ere kontuan hartuko luke, bai eta hobetu behar diren zirkulazioak. 2017ko irailaren 6ko gutunaren bidez UGECAMek baieztatu du interesatua zela urraspide horretan parte hartzeko Herriko Etxearekin eta auzoaldeko ordezkariekin. Osagarri gisa, errepide-sarea ez dela aski ona egiaztatu da, duela zenbait urte 932 bidean Heraitzeko biribilgunea eginagatik ere. Horrek biztanleen ibiltzeko moldeak kanbiatu zituen, bereziki plaza eta errepidearen arteko partean. Auzoalde horretako erdigunea bide ttipiz inguratua da, guti erabiliak direnak, eta zenbait bidetan ezin daiteke ibili. ISA BTPk (Akitaniako Eraikuntza eta Obra Publikoen Goi Mailako Erakundea) berriki Herriko Etxeari galdatu dio 4. urtean diren ingeniariek (2017/2018 ikasturtekoek) auzo horretako errepide-sarea aztertzen ahal ote zuten eta proposamenak egin. Herriko Etxeak kezka bera du, eta UGECAMekin eramaten duen gogoetarekin bat egiten du. Gainera eskolaz eta Auzobaita elkarteen gelaz bestalde, ekipamendu publiko bat jadanik plantan ezarri da auzoalde horretan.

Bestalde, auzoalde horretan bada zati bat Lurralde Elkargoen Kode Orokorrak onartzen duena, eta eskubide zaharretik heldu dena. Eskubide zahar horretako ontasunak (kapera eta lursailak) Herriko Etxeak ditu kudeatzen auzoko elkarte batekin hitzarturik (Santa Katalina kaperaren lagunak elkartea) bai eta Errobiko Salbatore parrokiarekin. Horiek oro kontuan harturik, herriko kontseiluari galdegin diogu gidaritza batzorde baten sortzeaz bere iritzia ematea. Batzorde horretan Herriko Etxea, eskolako ordezkaritza, auzoko batzordeko ordezkaritza eta auzoko elkarteak elkartuko litezke. UGECAM gidaritza batzorde horren lanen partzuer jarriko liteke erregularki.

Carrere jauna: Bere Heraitzeko instalazioen berritzeko, UGECAM-ek dirulaguntza baten beharra badu. Gure aldetik ikastetxearen arazoa konpondu behar dugu eta auzo horretan baditugu ere zirkulazio arazoak. Bizpahirutan bildu gira UGECAM-ekoekilan eta erran diegu lurra eraikigarri gisa sailkatzeko prest ginela eta haiek aldiz, ikastetxe berri baten eraikitzeko lursail baten saltzeko prest ziren. ISABTP ingeniari ikastetxeak auzo huntako ibilbide sarea aztertuko du ere. Gure helburua litzateke ikastetxe publikoa eta birgaitze zentroan den ikastetxea elkar biltzea. Gaztelua, auzo ingurunean ahal bezain ongi integratzeko egin ahala ari gira. Elebitasuna ere proposatuko dugu Heraitzeko ikastetxe berrian. Ondorioz gidaritza batzorde baten plantan ematea proposatzen dautzuegu. Dumon jauna: Iduriz UGECAM-ak Uztaritzen kokatuak dituen jarduerak, bertan beiratzeko politika bat badu?

Saint-Jean jauna: Oroitarazten dut 7 hektara lur eraikigarri direla, hiri auzo bat da segur baina oraino kanpaña gelditzen dena. Eraikigarriak diren 3000m² lur baditu kaperak eta baliatzen ahalko ziren ikastetxe berriaren diruztatzeko, auzoko gela ere egiten ahal izanen zen UGECAM-ekolursail batean.

Carrere jauna: Ez zen haatik hortarako arras ados, momentukotz egingarrikotasunez baizik ez gira ari, gelak erabilgarritasun bat badu, Heraiztarrek ezin zuten 5 urte gehiago igurikatu.

Goyheneche jauna: Gaur egun, THPean, UGECAM eko lurrek medikuntzarako bokazioa dute, aitzinatuz bezala aldatuko dugu THPa. Egiten ari diren negoziaketak ez dira THParen berrikustean sartzen.

Dumon jauna: Heraitzeko herriko lur zatia balantzan ezartzen ahal ote dea?

Carrere jauna: Hau berantago aztertua izanen da.

Herriko Kontseiluak aho batez,

- ONARTU du Heraitzeko auzoaldearen erdigunearen indartzeko gidaritza batzorde baten osatzea

- Bruno CARRERE, Mikel GOYHENECHE, Françoise GALLOIS, Céline LAMAISON, Martine ORHATEGARAY-SONNET, Jean-Claude SAINT-JEAN (ordezkaria Nathalie DURAND-RUEDAS, Jean-Paul VINET IZENDATU du gidaritza batzorde horretan aulkia ukaiteko.

Email Facebook Google Twitter LinkedIn

AGENDA

Herriko Festak

Herriko Festak
  • 2019ko Uztailaren 19a
  • Izaera: Festa(k)
  • Antolatzailea: PESTA KOMITEA
  • Lekua: HIRIBEHERE-PURGU
  • Herria: Uztaritze

Herriko Festak

Herriko Festak
  • 2019ko Uztailaren 20a
  • Izaera: Festa(k)
  • Antolatzailea: PESTA KOMITEA
  • Lekua: PURGU-HIRIBEHERE
  • Herria: Uztaritze

Herriko Festak

Herriko Festak
  • 2019ko Uztailaren 21a
  • Izaera: Festa(k)
  • Antolatzailea: KOMITEA
  • Lekua: HIRIBEHERE
  • Herria: Uztaritze

Herriko Festak

Herriko Festak
  • 2019ko Uztailaren 22a
  • Izaera: Festa(k)
  • Antolatzailea: KOMITEA
  • Lekua: XOPOLO-PURGU
  • Herria: Uztaritze

II. Garagardo Festa

II. Garagardo Festa
  • 2019ko Irailaren 07a | 12:00
  • Izaera: Besta
  • Antolatzailea: KUTUN
  • Lekua: BILGUNE
  • Herria: Uztaritze

Herriko berriak Hirigintza

Ustaritz: un nouveau collectif contre le futur PLU

Ustaritz: un nouveau collectif contre le futur PLU

2019ko Maiatzaren 09a | MEDIABASK

D’après ses opposants, le futur Plan local d’urbanisme (PLU) d'Ustaritz prévoit de déclasser des zones construites et constructibles en zones naturelles ou agricoles. Pour le collectif, il s’agit d’un zonage “loufoque” et “incohérent”, qui dévalue les terrains déjà habités tout en créant une “inflation involontaire”. Les opposants appellent la majorité à revoir sa copie.

IRAKURRI

Herriko berriak

Herriko bost hautetsiek kargua uzten dute

Herriko bost hautetsiek kargua uzten dute

2019ko Apirilaren 12a | UZTARITZE.INFO

2019ko apirilaren 11ko Herriko Biltzarraren kari aurrekontuen gaia baliatu dute Carrère-en taldeak daraman politikari buruz haien irakurketa orokorra plazaratzeko. Bost hautetsiok zati bat irakurri dute eta ez dute ahozko itzulpena beren gain hartu nahi izan "aspaldiko eskaera eta proposamen teknikoa ez baitira kontuan hartuak izan", baita beren agiri bukaeran azaltzen dituzten arrazoiengatik ere.

IRAKURRI