uztaritze.info

Herriko berriak Kirola

Hormigoi porotsuzko tennis zelai berri baten eraikuntza

AE. 410 lursaila, Etxeparean
AE. 410 lursaila, Etxeparean

Egitasmo honek tennis elkartearen eskaerari erantzuten dio. Alde batetik Landagoienen dauden zelaiak zaharkituak liratezke. Bestetik, heriko zelaien barreiatzea (batzuk Etxeparen, besteak Landagoienen), funtzionamendurako traba litzateke.

2017ko Azaroaren 02a | UZTARITZE.INFO

Herria Etxeparea sektoreko AE. 410 lursailaren jabe da; 6 929 m2 ditu lursail horrek eta Tokiko Hirigintza Planaren Nl zonan (kirol eta aisialdi jarduerak) dago.

Tenis klubak adierazi digu nahiko lukeela bere kirol jardueretarako instalazio osagarriak egin daitezen Etxeparea lekuan; lehenik eta behin, betoi porotsuzko tenis zelaia nahi luke.

Jakitera eman digu ere zaila zaiola Landagoieneko zelaiak erabiltzea, ez baitira jokalarien nahietara egokitzen eta kudeatzen zailak baitira; denborarekin, horiek erabiltzeari utzi nahiko lioke.

OSMOSE azterketa bulegoari eskatu zaio zektorea azter dezan eta antolaketa baimena presta dezan, alde batetik, aipatua izan den xedeari erantzuteko eta, beste aldetik, egun oraindik zehaztu gabe ditugun etorkizuneko hornikuntzek balia lezaketen lur eremua zehazt dezan.

Rouault jauna: Antolaketa baimena baten ukaiteko, lursail hau OSMOSE bulegoak aztertuko du. Kideak emendatzen ari zitzaizkion Tenis Club-arekin iragan den hitzorduaren jarraipena da hau. 115 kideetarik 2014an, 140 kideetaraino igo da 2017an. Denbora osoz ariko den Tenisa erakasle bat hartu behar lukete. Landagoien-en diren tenisa jostalekuak zaharkituak eta andeatuak dira, bereziki sarerik ez da, ez edateko urik edo komunarik. Etxeparean aurreikusiak diren tenisa jostalekuak betoi porotsuz izanen dira. Dirulaguntzak eskatuko ditugu Frantziako Tenisa Federakuntzari eta Tenis Club-ari, beharbada, diruztatzean parte hartuko du. Landagoieneko funts eremua berreskuratua izaten ahalko da.

Dumon jauna: Aparkaleku bat izan litzateke.

Carrere jauna: Behar bada balio handiago dukeen baliabide zerbait.

Saint-Jean jauna: Beharra badela ikusten dugu, baina ez du kideen emendatzeak justifikatzen urperatzen den eremu baten antolatzea. Azken uholdeek erakustera eman dute eremu hau ez dela egokia, bereziki futbol zelaia. Arriskua da, ondotik gertatzen diren obrak, beti zerga pagatzaileen gain direla.

Carrere jauna: Ez, eremu hau NN eremuan da eta ez urperabarria den eremuan. Horrela sailkatu du PPRIak.

Rouault jauna: Zubixka pasatu eta goraxago kokatua den eremuaz ari gira.

Carrere jauna: Aitzinetik egiaztatua genuen koherenteak izateko.

Saint-Jean jauna: Eremu hau ez denez urperagarria, ezezkorra gisa ekarria genuen gure bozka aldatuko dugu.

Carrere jauna: Hasieran Tenisekoek proposatu zuten goienean dagon zati ordokienean ezartzea, baina aterabide hori ez dugu onartu.

Vinet jauna: Ez dela urperagarria baieztatzen dut, baina oroitarazten dut ere, tenisa Uztaritzeko kirol jarduerenetariko petzeroena dela. Usu Kiroleta ezin dute erabili, jadanik hartua baita. Hasieratik aitzinikusi behar laiteke ere sokorrizko estali aterpe bat.

Carrere jauna: estali hori ez da aitzinikusia baina egin daitekeena da.

Vinet jauna: Familien egoera ere kontutan hartu behar da. Asteazken arratsaldetan kiroleta ez da libro eta usu tenisa kurtsoak ezin emanak dira. Egoerak ez du kide izateko gutizia hazten!

Rouault jauna: Egingarritasun azterketa bat eginen du OSMOSE kabineteak.

Carrere jauna: Aldacourrou gela ere proposatu dugu, hau egokia bait laiteke entrenamendu ttipientzat.

Rouault jauna: Baieztatzen dut, Tenisak Arruntzako elkartea deitu du.

Herri Biltzarrak aho batez,

- BAIMENA EMAN DU antolaketa baimen baten eskaria egin dadin Herriaren AE. 410 lursailean;

- AGINDU DIO auzapez jaunari proiektuari lotu egiteko guztiak egin ditzan.

Email Facebook Twitter LinkedIn

Herriko berriak Hirigintza

Ustaritz: un nouveau collectif contre le futur PLU

Ustaritz: un nouveau collectif contre le futur PLU

2019ko Maiatzaren 09a | MEDIABASK

D’après ses opposants, le futur Plan local d’urbanisme (PLU) d'Ustaritz prévoit de déclasser des zones construites et constructibles en zones naturelles ou agricoles. Pour le collectif, il s’agit d’un zonage “loufoque” et “incohérent”, qui dévalue les terrains déjà habités tout en créant une “inflation involontaire”. Les opposants appellent la majorité à revoir sa copie.

IRAKURRI

Herriko berriak

Herriko bost hautetsiek kargua uzten dute

Herriko bost hautetsiek kargua uzten dute

2019ko Apirilaren 12a | UZTARITZE.INFO

2019ko apirilaren 11ko Herriko Biltzarraren kari aurrekontuen gaia baliatu dute Carrère-en taldeak daraman politikari buruz haien irakurketa orokorra plazaratzeko. Bost hautetsiok zati bat irakurri dute eta ez dute ahozko itzulpena beren gain hartu nahi izan "aspaldiko eskaera eta proposamen teknikoa ez baitira kontuan hartuak izan", baita beren agiri bukaeran azaltzen dituzten arrazoiengatik ere.

IRAKURRI